"Klima Bai!" sariak emateko lehiaketa publikoa.


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Klima Bai! lehiaketaren helburua da, alde batetik, ekintza zuzen eta neurgarri txikien kate bat modu antolatu eta gidatuan sustatzea, jasangarritasunaren eta erresilientziaren bidetik ohiturak aldatzea eragiteko , eta, bestetik, klimari eragiten dioten eguneroko jarrerak eta ohiturak aldatzea eragozten duten oztopoak aztertzea eta ezagutzea.


Lehiaketan Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek parte hartuko dute, eta bertako biztanleek ere parte hartu beharko dute.

Biztanleek, familiatan egituratuta, lehiaketan parte hartuko dute horretarako, izena emateko epea amaitzean, gaituko diren Klima Bai! App eta web plataformaren bidez, eta erronka hauei erantzun ahal izango diete: energia, elikagai, ehun eta uraren erosketa eta kontsumo arduratsua; ekonomia zirkularra etxean; mugikortasun jasangarria eta natura. Familia bakoitzak gai bakoitzean aukeratzen dituen erronkei erantzun ahala, puntuak pilatzen joango da.


Familia bakoitzak pilatzen dituen puntuak dagokien udalerriaren arabera taldekatuko dira, eta  puntuazio handiena lortzen duten udalerriei sariak emango zaizkie:
- 40.000 €-ko 1. saria
- 20.000 €-ko 2. saria
- 10.000 €-ko 3. saria

Hartzaileak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek izango dute sariak eskuratzeko aukera, ez, ordea, lehiaketan parte hartzen duten familiek.  

Biztanleek, familiatan egituratuta, lehiaketan parte hartuko dute, eta ohiko ohiturak aldetzeko helburua izango duten zenbait erronkari erantzungo diete; energia, elikagai, ehun eta uraren erosketa eta kontsumo arduratsua; ekonomia zirkularra etxean; mugikortasun jasangarria eta natura. Familia bakoitzak gai bakoitzean aukeratzen dituen erronkei erantzun ahala, puntuak pilatzen joango da.

Familia bakoitzak pilatzen dituen puntuak dagokien udalerriaren arabera taldekatuko dira, eta puntuazio handiena lortzen duten udalerriak sariak izango dira.

Eguneroko ohiturak hobetzea lortzen duten eta klimarekiko konpromiso handiagoa dutela erakusten duten familiek, zozketa bidez, parte hartzeagatik aintzatespena jasotzeko aukera izango dute.

Laguntzen zenbatekoa

Hiru sari kategoria ezartzen dira puntuazio handiena lortzen duten hiru udalerrientzat.
- 40.000 €-ko 1. saria
- 20.000 €-ko 2. saria
- 10.000 €-ko 3. saria

Sariak ordainketa bakarrean emango dira, 2022an, lehiaketa amaitu eta ebaluatu ondoren.

Baldintzak (Udalak)

1. Lehiaketan izena ematea, 4. oinarrian ezarritakoaren arabera.

2. "KlimaBai" lehiaketa bere udalerrian zabaltzea eta familiak erakartzea. Horretarako, udalak beharrezkotzat jotzen dituen hedabideak erabili ahal izango ditu, eta gomendagarria izango da web orriaren bidez egitea, eta, halakorik izanez gero, bere sare sozialetan. Jarduketa horiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin koordinatuta egin beharko dira.

Lehiaketa zabaltzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak bere web orrian udalen esku jarriko dituen euskarri grafikoak eta komunikazio-baliabideak erabili beharko dira.

3. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari lehiaketaren garapenean eta jarraipenean laguntzea. Horretarako, udalek solaskide bat izendatuko dute, unean-unean adosten diren erabakiak hartzeko gaitasun nahikoarekin.

4. Izena emateko epea ixten denean, III. eranskinean ezarritakoaren arabera alta emandako gutxieneko familia kopuru bat lortzea.

5. Izena emateko epea ixten denean, alta emandako gutxieneko familia kopuru lortzen duten udalek, espazio bat eta pertsona bat ezarri beharko dute lehiaketan izena eman duten familien eskura jarriko den "Etxean energia neurtzeko maleta" jasotzeko, entregatzeko eta haren jarraipena egiteko.  


Aurkeztu behar diren agiriak

Izen-emate inprimakiarekin batera agiri hau ek aurkeztu behar dira:

a) Deskribapen laburra, azaltzeko udalak klima aldaketaren arloko zein jardueratan inbertituko lukeen saria, baldin eta sariren bat lortuko balu.

b) Erantzukizunpeko adierazpena, zeinaren bidez konpromisoa har tzen baita «etxe an energia neurtzeko maleta» jaso, entregatu eta horren jarraipena egingo duen pertsona bat eta gune bat gaitzeko. Maleta hori lehiaketan izena emanda dauden familien eskura jarriko da.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, azal tze ko Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2015eko mar txoa ren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan ezar tzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu da goe la, eta zerga betebeharretan eta Gizarte Seguran tza koetan egunean da goe la. 3. oinarrian aipa tzen den eran tzu kizunpeko adierazpena aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango da. Aipatutako adierazpenaren datuak gerora egiaztatu ahal izateko, merkatari tza sozietateek, beraien legezko ordezkarien bitartez, berariazko baimena eman ahal izango dute dagozkien ziurtagiriak egin behar dituzten erakundeek zuzenean laga diezazkioten Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuari ziurtagiri horietan agertu behar duten datuak.

Eskaerak aurkezteko epea

Udalek eta familiek izena emateko epea hilabetekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen Epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, lehiaketa amaitzen den egunetik aurrera.

Internetera Sarrera

Udalen izen ematea: http://www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak

Familien izen ematea: https://klimabai.aplikazioak.gipuzkoa.eus/


Lehiaketaren informazio gehigarria: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ingurumena/klimabai

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.