Subvenciones Subvenciones

Oroimen Historikoa. 2021ko deialdia. UDALAK

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Oroimen Historikoa

Deskribapena:

Deskribapena eta diruz laguntzeko kontzeptuak


1.1. Oinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzen xedea da memoria historikoa berreskuratzearen alorrean Gipuzkoan edo Gipuzkoako jendeak jasandako gertaeren memoria berreskuratzea, egia ezagutu eta aitortzea helburu duten proiektuak Gipuzkoako udalek egiteko.

Diru laguntza eskaerak honako jarduera hauetako bati edo batzuei egokitu beharko zaizkie:

a) Egia ezagutzeko eta dokumentatzeko ekimenak zein ikerketak.
b) Gertaeren eta pertsonen aintzatespen eta oroimen ekimenak, emakumezkoen papera aintzat hartuta bereziki.
c) Argitalpenak eta ikus-entzunezko ekoizpenak.
d) Gazteei zuzendutako programa hezitzaileak, prestakuntzakoak eta oroimen historikoa transmititzekoak.
e) Sentsibilizazio eta zabalkunde kanpainak.

Behar bezala egiaztatutako kasuetan izan ezik, ez zaie diru laguntzarik emango dagoeneko nahikoa ikertutako gaia duten proiektuei edo, Zuzendaritza Nagusiaren ustez, nahikoa interes edo zehaztasun historikorik ez duten proiektuei.

Proiektu guztiek bat egin behar dute nazioarteko gomendio eta protokoloekin, Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Goi Komisarioaren Bulegoaren 2005/35 Ebazpenean ezarritako egia, justizia eta erreparazio printzipioei jarraituz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak memoria inklusiboa eta demokratikoa transmititzeko erantzukizun etikoa du. Egia ezagutzea eta transmititzeko erantzukizun honetan, Memoria ezin da erabili gertaerak baztertzeko edo parekatzeko. Ez eta ezein terrorismo, indarkeria edo giza eskubideen urraketa mota justifikatzeko ere.

Udal, edo udal elkarte bakoitzak proiektu bat aurkez dezake gehienez.

Diruz lagunduko dira deialdiko urtearen urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egindako jarduketak.

Entitate onuradunak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek -banaka edo udal batzuk elkartuta- jaso ahal izango dituzte diru laguntzak

Elkarrekin aurkezten diren udalek udal bat izendatuko dute guztien izenean eskaera egiteko, eta udal hori izango da programarekiko solaskide bakarra.

Gainera, udalak ez du sartuta egon behar 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, ezartzen dituen debeku kasuetan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak. Udalek nahikoa izango dute obligazio horiek betetzeari buruzko ardurapeko aitorpena aurkeztea.

Eskatzailea 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 12. artikuluaren 2., 3. eta 4. paragrafoetan ezartzen dituen debeku kasuetan ez dagoela sartuta ziurtatzen duen agiria. Udalek, banaka edo beste udal batzuekin batera eskatuta, aipatu ardurapeko aitorpena aurkeztu behar izango dute.


Gainera, udalen kasuan
• Laguntza eskatzeko udal organo eskudunak hartu duen erabakiaren edo ebazpenaren ziurtagiria, adierazita zenbateko laguntza eskatzen den eta kopuru hori zenbateko ehunekoa den jardueraren kostu osoaren gainean.
• Udaleko idazkariaren ziurtagiria, zera egiaztatzeko: erakunde eskatzaileak gastuaren zenbateko osotik % 20ko kofinantziazioa duela, gutxienez, proiektua aurrera eramateko.

Hainbat udal elkarrekin bat eginda aurkezten badira, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

i) udal bakoitzeko organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria, eta % 20ko kofinantziazioarena ere.
ii) udal bakoitzak hartzen dituen exekuzio konpromisoak.
iii) aplikatu beharreko diru laguntzaren zenbatekoa, guztiak ere onuradunak izango baitira.

• Urtean zehar egin beharreko lan prozesua jasotzen duen proiektua, gutxienez honako datu hauek jasoko dituena: a) helburuen justifikazio laburra; b) erabiliko den metodologia; c) proiektuaren bideragarritasuna; d) jarduketa mota desberdinak; e) proiektua egiten duen pertsona fisiko edo juridikoaren esperientzia eta formakuntza; f) lan prozesuaren kronograma; g) herritarrekiko harremanak: hartzaileak, herritarren partaidetzarako mekanismoak, zabalkunde gaitasuna eta herritarrengan eragina izateko aukera; h) nazioarteko jarraibideekin duen koherentzia; i) genero ikuspegia; j) hizkuntza ofizialen erabilera planteamendua; k) alderdi berritzaileak, eta l) ebaluazio adierazleak.
• Proiektua gauzatzeko gastuen aurrekontua, kontu sailetan banakatuta, eta proiektuaren gainerako finantzaketa bideak, halakorik balego. Kanpoan kontratatu behar izanez gero, profesional edo entitate kontratatzailearen aurrekontu xehatua ere beharko da.
• Proiektuari buruzko aholkuak jasotzeko edo proiektua garatzeko kanpoko laguntza teknikoa kontratatu behar izanez gero, lan hori egingo duen pertsona fisiko edo juridikoaren esperientzia eta formakuntza zehaztu beharko da. Formakuntza egokitu behar zaio aurkeztutako proiektuari, eta esperientzia gutxienez hiru urtekoa izan beharko da, antzeko proiektuak lantzen.
• Diru laguntza eskatu den jarduera horretarako eskatu diren beste diru laguntza batzuen zerrenda.

Erakunde eskatzaileek ez dituzte aurkeztu beharko jada Gipuzkoako Foru Aldundiak badituen dokumentuak, betiere dokumentuak indarrean badaude eta aurkeztu ondoren ez badira bost urte igaro. Horrelakoetan, eskaera orrian adierazi beharko da dokumentu horiek zein organoren aurrean edo bulegotan eta noiz aurkeztu ziren edo, hala badagokio, egin ziren.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

 

3.1. Eskatzaileari ez zaizkio inolaz ere diruz lagunduko ez funtzionamendu arrunteko gastuak, ez bere langileen gastuak.

3.2. Eskatzaileak kontratatutako langileen gastuek ezingo dute eskatutako dirulaguntzaren % 50a gainditu.

3.3. Diruz lagundu daitezkeen gastuen barruan, dirulaguntza zehazteko aintzat hartuko den diruz lagundutako jardueraren hedapenerako gastuei dagokion zenbatekoak ezingo du programa edo jardueraren aurrekontuaren % 20 gainditu, baldin eta diruz lagundutako proiektuaren helburua ez bada dibulgaziozko argitalpenak edo materialak editatzea edo sentsibilizazio edo hedapeneko kanpaina bat ez bada, kasu horretan ez baita adierazitako muga aplikatuko.

 

 

 

3.4. Erakunde onuradunak diruz laguntzeko jardueraren xedearen gauzatze osoa azpikontratu ahalko du. 

 

Laguntza tekniko bat kontratatuz gero, laguntza emango duen pertsona fisiko edo juridikoaren esperientzia edota prestakuntza zehaztu beharko da. Prestakuntza proiektu motaren araberakoa izan beharko da, eta antzeko proiektuetan metatutako gutxieneko esperientzia 3 urtekoa izango da.

 

Balorazio irizpideak

Kasu guztietan, diru laguntza jasotzeko, 60 puntu lortu beharko dituzte gutxienez proiektuek.

Udalei zuzendutako diru laguntzen deialdian aurkezten diren eskaerak baremo honen arabera baloratuko dira:

a) Herritaren parte hartzea, dibulgazio ahalmena eta herritarrengan eragiteko aukera: gehienez 10 puntu.

b) Laguntza programa honen xedean aurreikusitako ekintza-lerro ezberdinak txertatzea eta nazioarteko jarraibideekiko koherentzia: gehienez 20 puntu.

c) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: gehienez 30 puntu.
c.1) Proiektuaren bideragarritasuna: proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzea: gehienez 10 puntu.
c.2) Proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa: gehienez 10 puntu.
c.3) Proiektua gauzatuko duen taldearen gaitasun teknikoa eta eskarmentua: gehienez 10 puntu.

d) Elkarteen eta udalen arteko harremana, sinergiak bilatuz, eta gizarte zibila proiektuan integratzeko gaitasuna (arlo politiko, hezitzaile eta teknikoa, eragile sozialak, eta abar): gehienez 10 puntu.

e) Ebaluazio adierazleak sartzea proiektuan, bere eragina balioesteko (datuak sexuka, adinaren arabera eta hizkuntzaren erabilera, aukera dagoen jardueretan): gehienez 10 puntu.

f) Zeharkako politiken kudeaketa prozesuan (euskara, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna): gehienez 10 puntu.

g) Proiektuaren alde berritzaileak eta bere egokitasuna (orain arte landu ez diren gaiak, ikuspegi berriak,…): gehienez 10 puntu.

Emateko prozedura

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da, eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Aurrekontua

2020ko deialdi honetarako 60.000 euro Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei –bai bakarka, bai elkartuta- diru laguntzak emateko aurreikusi da.

Diru laguntzen zenbatekoa


5.1. Dirulaguntza ezingo da izan, inola ere, egokitzat jotzen den aurrekontuaren % 80a baino handiagoa, betiere aurrekontua 3.5. oinarri orokorrean ezarritako irizpideei jarraituz garbitu ondoren, eta gehienez ere 10.000 euro emango da jarduketa bakoitzeko. Dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa likidazioa egiterakoan ere kontuan hartuko da, amaierako kontu zuritzailea aurkeztu ondoren, 13. oinarri orokorrean ezarritakoari jarraituz.

 

 

5.2. Dirulaguntzaren xede diren jarduerak garatzeko, onuradunak proiektuaren kostu osoaren % 20a adinako ekarpena egin beharko du gutxienez, edo % 20ko kofinantzazioa izan beharko du.

 

 

Bete behar diren epeak

2021. urteko ESKAERA:

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 27a arte izango da.

Eskaerak, dagokion dokumentazioarekin batera, NAHITAEZ Internet bidez aurkeztu behar dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoan, diru laguntzen atarian sartu eta han eskuragarri jarritako inprimaki espezifikoak betez.

Diru laguntza ordaintzea eta zuritzea

DIRU LAGUNTZA ORDAINTZEA

a) Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.

Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

b) Gainerako % 40a, deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen 13. oinarrian ezarritako azken justifikazioa aurkeztu ondoren.

Informazio osagarria

Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko, beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Diru laguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak xede bereko beste diru laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

 

10.4. Aurreko atalean adierazitako gehienezko epea amaitzerako ez bada berariazko ebazpenik jakinarazi, interesatuek administrazioaren isiltasunez beraien eskaerak ezetsiak izan direla uler dezakete.

 

Aplikatu beharreko araudia eta GAOra sarbidea.

OINARRI ARAUTZAILEAK: 2021ko apirilaren 6ko GAO

2021ko deialdia 2021ko apirilaren 6ko GAO (61. zbk)

Informazio gehiago.

 Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza nagusia
Gipuzkoa plaza, z/g
20004 Donostia

Itziar Eizaguirre ieizaguirre01@gipuzkoa.eus
943 11 21 40

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Oroimen Historikoa

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.