Subvenciones Subvenciones

Gipuzkoako eremu degradatuak berreskuratu eta lehengoratzeko proiektuak eta jarduketak egiteko gauzazko laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Helburua da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, mankomunitateei eta udal eta eskualde merkataritza sozietateei gauzazko laguntzak norgehiagoka bidez esleitzeko erregulazioa ezartzea, guztia ere Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko jarduketak eta proiektuak egin ditzan, 2020ko ekitaldi ekonomikoaren barruan.

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak dagokion egikaritze proiektua lizitatuko du, eta bere gain hartuko du obra zuzendaritza, barruan zein kanpoan. Hala, erakunde onuradunekin lankidetzan gauzatuko ditu hautatutako leheneratze eta berroneratze proiektuak eta jarduerak, betiere kontuan harturik aurrekontu eskuragarritasuna eta oinarriotan ezarritako gainerako alderdi guztiak.

Laguntzen zenbatekoa

Deialdi honetan emango den laguntzaren zenbatekoa, guztira, 290.442,00 eurokoa izango da

Hartzaileak

a) Udalak eta udal erakunde autonomoak.

b) Mankomunitateak.

c) Sektore publikokoak diren partaidetzako merkataritza sozietateak, izan udal esparrukoak edo eskualdekoak, baldin eta egoitza fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute eta haien kapital soziala erabat publikoa bada.

Baldintzak

Xedeari dagokion eskakizuna: Degradatutako eremutzat hartuko dira antropikoki eraldatutako lur, kosta eta ibai espazioak, elementu natural, ekologiko eta ingurumenekoen kalitate ezaugarriak eta baldintzak galarazi edo galarazten dituztenak, bai berezko dituzten erabilera, funtzio eta bitartekoei dagokienez, bai ingurumenaren aldetik jasangarria den ikuspegi baten arabera eremu horietatik espero daitezkeen erabilera, funtzio eta bitartekoei dagokienez.

Aurreko hori kontuan harturik, degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta lurraldeko azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektuek eta jarduketek ezingo dute lurzoru artifizializatua areagotu –asfaltatua edo hormigoia– aurreko egoerarekin alderatuta, eta gutxienez honako baldintza hauetatik bi bete beharko dituzte:

a) Landarez estalitako lurrazalaren azalera areagotzea, edo lehendik den landaretza hobetzea (alegia, espezieen aniztasuna edo aniztasun estrukturala areagotzea, espezie inbaditzaileak erretiratzea, espezie aloktonoak kendu eta autoktonoak landatzea eta, oro har, segida ekologikoaren bidean aurrera egitea).

b) Ingurunearen gaitasuna hobetzea azpiegitura berde gisa hartu ahal izateko eta/edo zerbitzu ekosistemikoak emateko, izan kontserbazioa, hornidura, erregulazioa edo ezagutza eta gozamena.

c) Fauna iragazkortasuna eta konektagarritasuna areagotzeko bide egitea, hainbat arrazoi direla eta erasanda dauden eremuetan (hala nola komunikazio azpiegiturak, hiriguneak, lurzoruaren erabilerak eta abar).

d) Baldintza morfologikoak, ekologikoak, fisiografikoak eta pasaiarekin lotutakoak hobetzea, integratzea, birnaturalizatzea/berroneratzea.

e) Klima aldaketaren eraginen aurrean, lurraldearen egokitzapena eta erresilientzia lortzen laguntzea –berotegi efektuko gasak husteko gaitasuna areagotuta–.

Lagun daitekeen jardueraren diru zenbatekoari dagokion eskakizuna: Laguntzaren xede diren obren memoria balioetsia edo proiektu teknikoa egikaritzeko aurrekontua edo kostu ekonomikoa ez da izango 70.000 euro baino gehiago (BEZa barne), ezta 10.000 euro baino gutxiago ere (BEZa barne).

Egikaritze epearekin lotutako eskakizuna: Laguntzaren xede den jarduketak edo proiektuak hasi gabe egon beharko du deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean, eta urte horretako bertako ekitaldi ekonomikoaren barruan bukatu beharko du. Edonola ere, esandako jarduera edo proiektu hori izan liteke proiektu luzeago baten etapa bat (lehenago hasitakoa edo geroago amaituko dena).

Alde horretatik, ikusiz gero jarduketa edo proiektu batzuk ezingo direla erabat bukatu edo egikaritu 2020ko ekitaldi ekonomikoaren barruan (dela planteatutako kronogramagatik, dela esleitzeko eta mamitzeko behar diren epeengatik), gerta liteke proiektu horiek ezestea.

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Egikaritze proiektu teknikoaren ale bat edo obren memoria balioetsi bat, aurrekontua unitateka eta kapituluka zehazturik, eta diru laguntzaren xede den jarduera erabat egiteko kronograma, 2. ataleko 1. oinarrian zehaztutako egokitasuna justifikaturik eta eskumena duen teknikari batek sinatuta.

b) Lurren jabetza edo eskuragarritasuna egiaztatzen duen agiria, edo, hala badagokio, administrazio baimen edo esleipen zehatzena, guztia ere leheneratzeko, berroneratzeko eta hobetzeko jarduerak gauzatu ahal izateko. Halaber, adieraziko da bateragarriak direla dagokion udalerriko plangintza eta araudian xedatuta dagoena.

c) Proiektua edo jarduera onartzeko udal akordioa, edo mankomunitatearen edo sozietate publikoaren gobernu organoaren akordioa, diru laguntza eskatzen duen inbertsioaren zenbateko osoa adieraziz egikaritze teknikoko proiektuarekin edo obren memoria balioetsiarekin bat eginez; halaber, adierazi beharko da onartzen duela lan horiek Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak bere gain hartzea.

d) Erantzukizunpeko adierazpen bat, adierazten duena erakunde horiek, onuradun izateko, ez dutela honako lege testu hauetan bildutako debekurik: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluan aurreikusitakoak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauaren 26. artikuluan bildutakoak, eta indarrean den gainerako legerian zehaztutakoak. Adierazpen horretan, halaber, adieraziko dute egunean dituztela zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak. Erakundeek erantzukizunpeko adierazpen bat egin ahal izango dute, adierazteko ez dutela debekurik erakunde onuradun izateko.

e) Erakunde eskatzaileak eskabidearekin batera aurkezteko interesgarritzat jotzen duen beste edozer dokumentu, betiere loturik badaude oinarri arautzaile hauetan adierazitako helburuekin, lehentasunekin edo irizpideekin.

Eskaerak aurkezteko epea

Laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Eskaerak aurkezteko lekua

Eskaerak derrigorrez Internet bidez aurkeztuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bitartez (https://egoitza.gipuzkoa.eus). Bertan, laguntzen atarirako sarrera dago, eta horretarako prestatu den inprimaki espezifikoa beteko da, dagokion sinadura elektronikoa edo kode operatiboa erabiliz

Ebazpen Epea

Ebazpena emateko, argitaratzeko edo jakinarazteko gehieneko epea bi hilabete izango da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesatuei, eta gainera Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezarritako epea igarotzen bada ebazpena jakinarazi edo argitaratu gabe, erakunde interesatuek ulertuko dute ezetsitzat jo dutela, administrazioaren isiltasuna dela eta

Araudi aplikagarria

2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak: Gipuzkoako Lurralde Historikoan degradatutako eremuak leheneratzeko eta berroneratzeko eta azpiegitura berdeak eta erresilientzia hobetzeko proiektu eta jardueretarak egiteko.

• 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk).

• 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. (2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).

Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.