Subvenciones Subvenciones

Hondakinen prebentzioaren, berrerabilpenaren eta birziklatzearen arloko jarduketetarako diru laguntzak. Ekonomia zirkularra

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ingurumena

Deskribapena:

Azalpena eta diruz lagunduko diren kontzeptuak

 

Dirulaguntza honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hondakinak kudeatzen dituzten mankomunitateei eta merkataritza sozietateei zuzendutako diru laguntzak arautzea elkarrekiko norgehiagokaren bidez, betiere Ekonomia Zirkularreko jarduerak sustatu ditzaten.

Diru laguntzaren xedean geratzen da diruz lagungarriak diren jarduerekin zerikusia duten ibilgetu materialeko elementuak eskuratzea. Ezin dira laguntza programa honetan sartu hondakin edukiontziak, nahi ez den publizitatearen aurkako bereizgarriak, konpostatzaileak, edalontziak, pitxarrak, prebentzio gidak eta sentsibilizazio ekintzak eta kanpainak.

Diru laguntzaren zenbatekoa ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuak baino % 75 handiagoa, eta muga 40.000 euro izango da jarduera bakoitzerako.

Diru laguntza bat baino gehiago dagoenean, diruz lagundutako jardueraren ehunekoa ezin izango da izan aurkeztutako proiektuaren % 100 baino handiagoa (BEZ gabe). Eskaera kapital pribatuko merkataritza sozietate batek aurkeztu badu, gehienezko ehuneko hori % 85 izango da.

Produktu erabilien salmenta sustatzeko jarduerak (bigarren eskuko azokak) eta poltsa berrerabilgarriak % 50 diruz lagunduko dira gehienez.

Berriak:

- Balorazioan hondakinak prebenitzeko ekintzak, elikagaien xahuketa sahiesten dutenak, ehungintzan ekonomia zirkularra sustatzen dutenak, merkataritza-hondakinak eta hondakin antzekoak  kontuan hartzen dituztenak eta  zaborra sakabanatua xedetzat hartzen dutenak, lehentasun gorena daukate.

- Aurrekontu minimo bat ezartzen da: 2.000 €.

Onuradunak

a) Udalak
b) Hondakin mankomunitateak
c) Gipuzkoako Lurralde Historikoan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateak
d) Merkataritza sozietateak, baldin eta helbide soziala eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan badute, betiere Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin hitzarmenak sinatu ez baditu diru laguntzaren xedeari buruzko planak edota ekintzak garatzeko.

Baldintzak

Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean, eta deialdiari dagokion urteko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da. Diru laguntza emateko ebazpenean definitutako azken epe hori amaitzean dagokion zuriketa egin ez bada, diru laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat jotzeko prozedura bideratuko da, 13 oinarrian xedatutakoa aplikagarria ez bada.

Eskaerak aurkezteko epea

Azken eguna: 2020ko apirilaren 6a.

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaera eta ondoren zehazten den dokumentazioa internet bidez aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.gfaegoitza.eus), diru laguntzen atarian sartu eta bertan honetarako eskuragarri jarritako berariazko inprimakia beteta.
Eskaeraren imprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea. Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko du. Mankomunitateek eta eskualdeko agentziek egiten dituzten diru-laguntzen eskaeren kasuan, zehaztu beharko da ea proposatutako jarduerak dagokion lurralde eremu guztian esku-hartzea duen  edo zati batean bakarrik.
b) Jardueraren aurrekontu zehatza, kontu sailak banakatuz.
c) Merkataritza-sozietateek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:
* Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.
* Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
* Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANren kopia.
* Banku edo aurrezki kutxa baten agiria, elkarteak bere izenean kontu korronte bat duela egiaztatzen duena. Agiri hau aurkeztu beharra dago, soilik laguntza bat eskatzen den lehen aldian edo kontuaren baldintzatako bat aldatu egin bada.
* Azken hiru urteetako ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» laguntzen erantzukizunezko adierazpena, behar bada.

d) Kapital pribatua duten merkataritza-sozietateen kasuan, enpresaren Jardueraren Lizentzia edota, behar bada, Ingurumeneko Baimen Bateratua.

Ebazpena emateko epea

Gehienez 3 hilabete, deialdia argitaratzen denetik hasita. 

Jasoko diren agiriak

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den ebazpena.

 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Beste kontaktu batzuk:

Ingurumen Zerbitzua: 943 112948

e-posta: ingurugiro@gipuzkoa.eus

Araudi aplikagarria

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa (GAO, 71 zk., 2007ko apirilaren 12a); eta foru arau hori garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko Foru Dekretua).

Berariazkoa:

Etxeko hondakinen, horien antzekoen eta merkataritzako hondakinen sorrera prebenitzeko eta gaika biltzeko jarduketetarako diru laguntzak emateko oinarri erregulatzaileak.

Interneteko sarbidea

http://www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.