Subvenciones Subvenciones

Energia berriztagarrien erabilera eta aurrezpen zein eraginkortasun energetikoa toki mailan bultzatzeko diru laguntzak.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

1. Oinarri hauen xedea da diru laguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokaren bidez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, mankomunitateei eta merkataritza udal eta eskualde sozietateei,  azterketak, planak eta proiektuak egin ditzaten, helburu dutelarik energia berriztagarrien erabilera eta energia aurrezpena eta eraginkortasuna sustatzea. Zehazki, diruz lagungarri izango dira:

A. Energiari buruzko Planak eta azterketak

A.1. Orokorrak eta sektore anitzekoak
− Energiaren arloan udal eta eskualde ekintzak antolatzeko eta definitzeko sektore anitzeko planak.
− Pobrezia eta zaurgarritasunenergetikoa gutxitzeko (zuzentzeko eta prebenitzeko) azterlan eta planak.
− Bizitegi-auzoetan, industrialdeetan, landa guneetan eta abarretan, energia eraginkortasuna hobetzeko azterketak eta planak.
− Energia berriztagarriz elikatutako distrituko bero sareak edo argindar sare banatuak jartzeko bideragarritasun azterketak.
− Energia berriztagarriaren bidezko energia eta bero ekoizpenaren potentzialari eta dauden baliabideei buruzko azterketa.

− A.2.Sektore Publikoa
− Eraikinen, ibilgailuen eta instalazioen inbentarioa.
− Energia-kontsumoaren oinarrizko erreferentziaren kalkulua.
− Energia-jarduketen planak.
− Sektore publikoan, eraikin publikoen, ibilgailuen eta instalazioen energia-eraginkortasuna hobetzeko auditoriak, azterlanak eta planak.
− Eraikin publikoetan energia berriztagarrien instalazioak jartzeko bideragarritasun azterketak.
− Eraikin eta instalazioen kontsumoak kontrolatzeko sistemak.

A.3 Hirigintza-plagintza, mugikortasuna eta garraio publikoa.

− Hirigintza-plagintzaren jasangarritasun energetikoari buruzko azterketak.
−  Mugikortasun eta garraio publikoko planak

B. Proiektuak eta inbertsioak egitea  energia berriztagarriko instalazio berrietan edo lehendik daudenak handitzea.

− Tenperatura baxuko eguzki-instalazio termikoak.
− Eguzki-Instalazio fotoboltaikoak, bai sare elektrikotik isolatutakoak bai sare elektrikora konektatutakoak.
− Instalazio eolikoak, bai sare elektrikotik isolatutakoak bai sare elektrikora konektatutakoak.
− Biomasa energetikoki ustiatzeko instalazioak. Halaber, biomasa erabiltzen duten egungo district heating-cooling-ren instalazioetan lotura edo konexio berriak diruz lagunduko dira.
− Geotermia ustiatzeko instalazioak. Halaber,  energía geotermikoa erabiltzen duten egungo district heating-cooling-ren instalazioetan lotura edo konexio berriak diruz lagunduko dira.
 

Laguntzen zenbatekoa

Diru sarrerak sailkapen hurrenkerari jarraikiz emango dira, urteko deialdian aldez aurretik ezarrita dagoen guztizko zenbatekoa osatu arte -2020an,  90.000 euro energiari buruzko plan eta azterketetarako eta 168.672 euro energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioetan egndako inbertsioetarako-. Proiektu bakoitzari ematen zaion diru laguntzaren zenbatekoa diruz lagungarriak diren gastuen (BEZik gabe) ehuneko bat izango dira, betiere 7.oinarri lehen puntuan azaldutako irizpideen arabera  egindako balioespenean eskuratutako puntu kopuruaren berdina. Dena dela, ezin izango da izan diruz lagungarriak diren gastuen % 75 baino handiagoa plan eta azterketetan eta %50 baino handiagoa energia berriztagarriak erabiltzen diren proiektuetan, ezta 30.000 euro baino handiagoa eskaera bakoitzerako.

Ez dira dirulaguntza deialdi honetan sartuko kostu lagungarria 3.000 euro (BEZik gabe) baino txikiagoa daukaten jarduerak, salbu eta dirulaguntzaren eskatzailea 2.000 biztanletik beherako udalerri bat bada.

Hartzaileak

a) Udalak eta udaleko erakunde autonomoak.

b) Mankomunitateak.

c) Sektore publikoko erakundeen partaidetza duten udalerriko edo eskualdeko merkataritza sozietateak: baldin eta haien helbide soziala eta zerga egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan badago, eta haien kapital soziala oso-osorik izaera publikokoa bada.

Entitate hauek, 2020an energiari buruzko plan edo jarduerak burutzeko hitzarmenak sinatzen badituzte Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin, deialdi honek hitzarmen horien barruan dauden ekintzei ezin izango die diruz lagundu.

Baldintzak

Entitate bakoitzak, gehienez, bi eskaera egin ahal izango ditu; horietako bat A) atalean -energiari buruzko planak eta azterketak- sartu beharko da, eta bestea, B)atalean -proiektuak eta inbertsioak energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioetan-.

Diru laguntza jasoko bada, jarduketak hasi gabe egon behar du 2020ko urtarrilaren 1ean eta 2020ko urriarten 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da, 13. oinarrian xedatutakoa aplikagarria ez  bada.

Jarduera hauek ezin izango dira laguntza programa honetan sartu:

-Energia berriztagarriak erabilitzen diren instalazioak ezartzeko ez diren edo hala izanik ere, horiek Eraikuntza Kode Teknikoak betetzeko ezartzen dituen obra edo instalazio-proiektuak idaztea. .

-Energia berriztagarriak erabiltzen diren instalazioak baldin eta horiek egitea Eraikuntza Kode Teknikoak ezarri badu, energia aurrezteari begirako oinarrizko eskakizunak betetzeko, edo eraikuntzari lotutako gainerako kalitate-helburuak betetzeko. Eraikuntza Kode Teknikoak ezarritakoaren gainetik handitzeko instalazioak, berriz, diruz lagunduko dira.

-Eraginkortasun energetikoetako egiaztagiriak.

Eskatzaileak ezin dute egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaeraren imprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:

a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea, eta behar bada,  proiektu teknikoa.  Burutuko diren lanen denboraren antolaketa bat edukiko dute. Besteak beste, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:


• Mankomunitateek eta eskualdeko agentziek egiten dituzten dirulaguntzen eskaeren kasuan, zehaztu beharko da ea proposatutako jarduerak dagokion lurralde eremu guztian esku-hartzea duen  edo zati batean bakarrik.

• Energiari buruzko planen eta azterketen kasuan, zehaztu beharko da Euskal Autonomia Erkidegoko Energia Iraunkortasunari buruzko 4/2019 Legeak administrazio publikoentzat ezarritako betebeharrek xedatzen duten haien idazketa.

• Energia berriztagarrien instalazioetako proiektuen eta inbertsioen kasuan, memoriak honako alderdi hauek ere jaso beharko ditu:

- Orubeak edo eraikinak okupatzen edo erabiltzen badira, zuritu beharko da planteatutako jarduera udaleko plangintza araudiarekin bat datorrela, eta eragindako higiezina erabilgarri dagoela.

- Eraikinen Kode Teknikoaren arabera, energia berriztagarriak jartzeko gutxieneko baldintzak betetzea: eraikina egin zen garaian Eraikinen Kode Teknikoa bete beharrik ez zegoela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Frogagiri modura erantsi daitezke honako agiri hauek: Eraikinen Kode Teknikoa indarrean sartu aurreko eraikuntza lizentziaren kopia, dagokion eskrituraren kopia, Eraikinen Kode Teknikoa indarrean sartu aurreko argi, gas edo telefoniako ordainagirien kopiak, etab. Alabaina, Eraikinen Kode Teknikoak ezarritakoaren gainetik dagoen handitze bat egin nahi bada, frogatu beharko da dirulaguntzetara aurkezten den handitze hori aipatutako araudian eskatutakoaren gainetik dagoela.

- Proposatutako instalazioak urtean saihestuko dituen CO2 isurien zenbatespena. Instalazioak urtean saihestuko dituen CO2 isurien zenbatespenaren kalkulu bat aurkeztuko da, teknikari aditu batek egingo duena, betiere kontuan hartuta azken energia.-aurrezkiak  urtean ekoiztuko dituen  instalazio horrek. Azken energia-aurrezkiak kalkulatzeko, dirulaguntzen atarian emandako gida erabiliko da. Eraikinen Kode Teknikoak agindutakoaren ondorioz egin beharreko instalazioen kasuan, kalkulu horretan jasoko da instalazioaren handitze horrek kode teknikoan ezarritakoaren gainetik ekoiztuko duena, instalazioaren gainerakoa kontuan hartu gabe. Azkenik, district heating-cooling sistemetako konexio berrien kasuan, kalkulu horretan jasoko da dagoen instalazioak urtean ekoiztuko dituen azken energia-aurrezkiak, distric heating-cooling sistemetako konexio berrien ondoriozkoak soilik.

-Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzaileak emandako zehaztapen teknikoak (fabrikatzaileak emandako agiri teknikoen kopia).

b) Jardueraren aurrekontu xehatua, partiden arabera banakatua, gastuak eta inbertsioak behar bezala bereitzita; banakapena eta zehaztapena balioetsiko dira. Eraikinen Kode Teknikoak agindutakoaren ondorioz instalazio berriztagarrietan egin beharreko inbertsioen kasuan, baldin eta araudi horretan eskatutakoaren gainetik dauden handitze lanak egitea aurreikusten bada, banakatuta aurkeztu beharko dira handitze horri soilik dagozkion aurrekontuko partidak.

c) Diruz laguntzeko eskatu den jarduera energia jasangarrirako, edota aldaketa klimatikoaren aurkako borrokarako, edota Tokiko Agenda 21etarako, edota jasangarrirako, udaleko edo eskualdeko lehendik dagoen plan batean jasota dagoela baieztatzen duen dokumentazioa .

d)Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta 2015eko martxoaren 9ko emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan ezartzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela; eta zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela.  Erantzunkizunezko adierazpena, xede horretarako, 3. oinarriak aipatzen  duenaren harira, aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango da. Aipatutako aitorpenaren datuak egiaztatzearen xedean, merkataritza-sozietateek adierazi ahal izango dute, beraien legezko ordezkarien bitartez, dagozkien ziurtagiriak egin behar dituzten erakundeek  ziurtagiri horietan agertzen diren datuak Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren esku uzteko   berariazko baimena.

e) Merkataritza-sozietateek lehenago adierazi denaz gain, aurkeztu beharko dituzte:

* Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Merkataritza Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.
* Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.
* Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANren kopia.
* Banku edo aurrezki kutxa baten agiria, elkarteak bere izenean kontu korronte bat duela egiaztatzen duena. Agiri hau aurkeztu beharra dago, soilik laguntza bat eskatzen den lehen aldian edo kontuaren baldintzatako bat aldatu egin bada.
* Azken hiru urteetako ekitaldi fiskaletan jasotako «de minimis» laguntzen erantzukizunezko adierazpena, behar bada.

Eskaerak aurkezteko epea

20 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunektik aurrera.

Eskaerak aurkezteko lekua

Derrigorrez Internet bidez  aurkezteko da

 

 

Ebazpen Epea

Dagokion ebazpena emateko eta argitaratzeko edo jakinarazteko gehineko epea hiru hilabatekoa izango da, eskaera aurkezten denetik kontatzen hasita.

Jaso Beharreko Dokumentazioa

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Eskaerak isiltasun administratiboz ezetsiak

Araudi aplikagarria

Oinarri arautzaileak.

2020ko deialdia.

-https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/castell/bog/2020/03/06/c2001299.pdf

 - 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk).

- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).

Internetera Sarrera

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

 

 

 

 

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.