Subvenciones Subvenciones

Irabazi-asmorik gabeko elkarteei ingurumen-dibulgazioko jardunaldietarako diru-laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ingurumena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza gaia

Dirulaguntza hauek elkarrekiko norgehiagokaren bidez emango dira, Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko elkarteei, natura-balioen ezagutza sustatzea helburu duten ingurumen-dibulgazioko proiektuak egin ditzaten. Zehazki, helburu horrekin herritarrei oro har zuzendutako jardunaldiak, hitzaldiak, proiekzioak eta bestelako dibulgazio-ekintzak antolatu eta egiteko diru-laguntzak emango dira.

Dirulaguntza hauen ondorioetarako, jardunaldien, konferentzien, proiekzioen eta bestelako dibulgazio-ekintzen helburua naturaren balioen ezagutza sustatzea izango da, honako baldintza hauek betetzen direnean:

- Horien gai nagusiak naturako elementuen dibulgazioa izan beharko du - flora, fauna, biodibertsitatea, geodibertsitatea, lurra, lurzorua, zorupea, airea, ura, klima, paisaia- eta horien guztien eta pertsonen arteko interakzioak.

- Hartzaileak orokorrak izan beharko dira, hau da, ez espezialistak, ez teknikariak. Haur, gazte eta/edo heldu publikoa izan daiteke.

- Ez dira diruz lagunduko ingurumenaren kalitatea hobetzeko ekintza zuzeneko jarduerak edo ekimenak, hala nola zabor sakabanatua biltzea, eremu degradatuak leheneratzea, etab., ezta natura-inguruneko elementuen azterketak edo ikerketak ere.

Proiektu guztiak Gipuzkoako Lurralde Historikoan gauzatu behar dira. Jarduerak burutu aurretik, diruz lagundutako jarduerak garatzeko behar diren baimen guztiak tramitatu eta eskuratu beharko dira.

Onuradunak

Gipuzkoako Lurralde Historikoan ekintzak gauzatzen dituzten Irabazi asmorik ez duten entitateak.

 

Baldintzak

Jarduerak hasi gabe egon behar du 2020ko urtarrilaren 1ean, eta 2020ko urriaren 31ren aurretik gauzatu eta zuritu beharko da.

Eskaerak ebazteko epea

2020ko diru laguntzetarako eskaerak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.
 

Aurkeztu behar diren agiriak

a) Garatu beharreko jarduera deskribatzen duen memoria. Nolanahi ere, egin beharreko lanen denbora-plangintza jasoko du. Memoriaren edukia honako hau izango da:

• Dibulgazio-jardunaldiaren helburu zehatzak, jardunaldian sartutako jardueren deskribapen zehatza, antolaketa-metodologia, eta, era berean, hura garatzeko aurreikusitako giza baliabideak eta jarraipen- eta ebaluazio-adierazleak.
• Elkarteak antzeko jarduerak gauzatzen duen esperientzia, erakunde eskatzaileak egindako proiektu bakoitzari buruzko informazio xehatuarekin, baldin eta diru-laguntza lerro honetan ezarritako helburu bera izan badute..


b) Jarduketaren aurrekontu xehatua, partiden arabera banakatuta. Honen xehakapena eta zehaztapena baloratuko dira.

c) Erantzukizunpeko adierazpena: Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta 2015eko martxoaren 9ko emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan ezartzen dituzten onuradun izateko debeku arrazoietatik salbu dagoela; eta zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoela.  Erantzunkizunezko adierazpena, xede horretarako, 3. oinarriak aipatzen  duenaren harira, aplikazio informatikoaren bidez egin ahal izango da.

d) Eraketa eskrituren eta sozietatearen estatutuen kopia, Elkarteen Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean inskribatuta.


e) Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.


f) Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiriaren eta haren NANren kopia.


g) Banku edo aurrezki kutxa baten agiria, elkarteak bere izenean kontu korronte bat duela egiaztatzen duena. Agiri hau aurkeztu beharra dago, soilik laguntza bat eskatzen den lehen aldian edo kontuaren baldintzatako bat aldatu egin bada.

Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko bideak

Eskaerak, derrigorrez, internetez aurkeztuko dira, diru laguntzen atari honetan eskuragarri jarritako berariazko inprimakia beteta.


 

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Dagokion deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hiru hilabeteko epea igaro eta ebazpena ez bada jakinarazi edo argitaratu, entitate interesdunek uler dezakete eskaera isiltasun administratiboaren bidez ezetsia izan dela.

Laguntzak zuritzeko epea

Beti ere 2020ko urriaren 31a baino lehen.
 

Araudi aplikagarria

- Irabazi-asmorik gabeko elkarteei ingurumen-dibulgazioko jardunaldietarako diru-laguntzak emateko araubidearen oinarri arautzaileak oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia:

2020ko martxoaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

- Araudi orokorra:

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk); eta Foru Araua garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 FD).


2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. 2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
 

Oharrak

Proiektu bakoitzeko emandako diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagun daitezkeen gastuen zenbatekoaren % 100 izango da, BEZa kanpo, gehienez 5.000 euro.

Balorazioan ezarritako lehentasun-ordenaren arabera emango dira diru-laguntzak, urteko deialdian diru-laguntza honetarako aurrez zehaztutako zenbateko osoa agortu arte.

Pertsonal gastuek dute gaindituko proiektuaren aurrekontuaren  edo, bestela, gauzatutakoaren zati proportzionalaren % 75. Inola ere ez dira diruz lagungarriak izango pertsonal gastu hauek: dietak, prestakuntza ekitaldietara joateko gastuak eta antzekoak. Pertsonal gastuaren zuriketa nominen, langileen izen-zerrendaren (LIZ) eta Kotizazioen likidazioaren zerrendaren (KLZ)  bidez egingo da,  eta gastuok argitasunez inputatuko zaizkio diru lagundutako proiektuari osoki edo zati batean, dagokionaren arabera.

Interneteko sarbidea

https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak

http://www.gipuzkoaingurumena.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ingurumena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.