Subvenciones
2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko jarduerak egiteko eta Tokiko Agenda 21ak garatzeko diru laguntzak
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2020
- Ingurumena
Deskribapena:
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu2030eko Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzeko jarduerak egiteko eta Tokiko Agenda 21ak garatzeko udalei zuzendutako diru laguntzak
HartzaileakGipuzkoako Lurralde Historikoko udalek eskura ditzakete oinarri hauetan araututako diru laguntzak:
BaldintzakEskatzaileak ezin dira egon Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak 12. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak 26. artikuluan onuradun izaera lortzeko adierazitako debekuetakoren batean.
Aurkeztu behar diren agiriak Eskaera eta ondoren zehazten den dokumentazioa internet bidez aurkeztuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://www.gfaegoitza.eus), diru laguntzen atarian sartu eta bertan honetarako eskuragarri jarritako berariazko inprimakia beteta.
Eskaeraren imprimakiari dokumentazio hau erantsiko zaio:
a) Garatuko den jardueraren memoria deskribatzailea.
b) Jardueraren aurrekontu zehatza, kontu sailak banakatuz.
Erabakitzeko epea3 hilabete, gehienez ere, eskaera aurkezten denetik.
Jasoko diren agiriakEbazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEz onartzekoa.
Diru laguntzen ordainketa eta justifikazioa
1.Diru laguntza ordainketa bakarrean ordaindu da.
2. Beti ere 2020ko urriaren 31a baino lehen.
3. Ezarritako baldintzak bete direla eta diru laguntzaren xede den jarduera benetan burura eraman dela zuritzeko, interneten bidez eta aurreko puntuan ezarritako epean, diru laguntza jaso duen jarduketaren kontu egiaztatua eman behar da, zehazki: jardueraren memoria orokorra eta memoria ekonomikoa, eta horrekin lotutako fakturen kopia egiaztatua eta organo eskumendunak egindako fakturen onarpena, aurkeztuz. Ez dira onartuko deialdiaren urtea baino lehenago egindako gastuei dagozkien fakturak.
Araudi aplikagarria- 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa. (2007ko apirilaren 12ko GAO, 71. zk); eta Foru Araua garatzen duen Erregelamendua (2008ko apirilaren 29ko 24/2008 FD).
- 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzen foru arauaren erregelamendua onartzen duena. (2008ko maiatzaren 6ko GAO, 85. zk).
-Lurralde Historikoko udalei diru laguntzak ingurumen izaerako Garapen Iraunkorreko Helburuak (GIH) lortzen lagunduko duten azterketak, planak eta proiektuak egiteko eta Tokiko Agenda 21ak garatzeko oinarri arautzaileak.
Interneteko sarbidea
http://www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak/
http://www.gipuzkoaingurumena.eus
OharrakDiru-laguntza zuritzeko dokumentazioa internet bidez aurkeztuko da https://www.gfaegoitza.eus web orriaren bidez
Dokumentuak deskargatu
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ingurumena- Ingurumen zuzendaritza
- 943 11 2948
- al21@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.