Subvenciones Subvenciones

A lerroa. Udako oporraldian haurrentzako, nerabeentzako eta gazteentzako jarduerak antolatzea

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Gazteria

Deskribapena:

Xedea

Udako oporraldian haur eta nerabeentzako aisi hezitzaileko jarduerak antolatzea

Laguntzen zenbatekoa

92.000,00 euro

Hartzaileak

- Aisi hezitzaileko programak garatzen dituzten udal antolaketa eta proiekzioko gazte elkarteak.
- Ikastetxeetako gurasoen elkarteak.
- Ikastetxeak.
- Beste gizarte erakunde batzuk. 

Beren helburuagatik, kideen onarpen edo sarbide sistemarengatik, funtzionamenduarengatik, ibilbidearengatik edo jardunarengatik emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa urratzen duten pertsona fisikoek eta juridikoek ezingo dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eman beharreko diru laguntzen onuradun izan. Dirulaguntza hauetatik kanpo geratzen dira, sexua dela eta diskriminatzen duten jarduerak.
 

Betebeharrak

Diru laguntzak jaso ahal izango dituzte:

  • Denboraldi hauetan antolatutako jarduerak hartuko dira kontuan: udako oporraldiko, uztailaren 1eta iraileko lehen astearen artean.
  • Jardueraren iraupena gutxienez  4 egunekoa izan beharko da. Gutxienekoa betetzen ez duten jarduerak ez dira kontutan hartuko. Gutxienez  9 parte-hartzailerekin.
  • Ekintzaren hartzaileak 3 eta 19 urte arteko haur, nerabe eta gazte gipuzkoarrak izan beharko dira.

Deialditik kanpo geratuko dira:

  • Jarduera akademikoak
  • Hezkuntza aisialdia lehentasuntzat ez daukaten udalekuak edota kanpaldiak (kirolekoak, musikakoak eta abar).
  • Euskal Autonomia Erkidegoan ofiziala ez den hizkuntza bat ikastea helburu duten jarduerak.
  • Udalekuen, kanpaldien eta ibilaldien erregimena arautzen duen Eusko Jaurlaritzako ekainaren 25eko 170/1985 Dekretuan ezarritakoarekin bat egiten ez duten jarduerak.
Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2020ko ekainaren 27
Amaiera: 2020ko uztailaren 27

Memoriak aurkezteko epea

2020ko irailaren 16a arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

ESKAERA EGITERAKOAN:

- Aplikazio informatikoaren bidez emandako eskaera, sinadura elektronikorik, pasahitzik edo elektronikoki eskaera aurkezteko baliagarri den nortasuna egiaztatzeko beste edozein egiaztapen bitartekorik aurkeztu beharko du.

- Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia.

- Erantzukizun aitorpena, non jasoko den, adin txikikoekin ohiko harremana edukiko duen pertsonal guztiak, borondatezko pertsonala barne, sexu delituen aurrekari penalik ez duela jasotzen duen ziurtagiri negatiboa baduela (urtarrilaren 15eko1/1996 Lege Organikoak, Adingabearen Babes Juridikoari buruzkoak,13.5 artikuluan eskatutako ziurtagiri negatiboa).

Aitorpena eskaerarekin batera aurkeztu ezin bada, udalekua hasi baino lehen aurkeztu beharko da, ezinbestean.

- Banku edo aurrezki erakunde batek bidalitako agiria diru laguntza jasoko duen erakundearen izenean kontu korronterik badagoela egiaztatzeko, baldin eta Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol  Departamentuak daukan informazioarekin bat ez badator.

GASTUA JUSTIFIKATZEKO:

- Jardueraren memoria, proiektuaren helburuen ebaluaketa jasotzen duena.

- Genero ikuspegitik, programaren garapenean erabilitako metodologia azaldu:lehentasunak eta hobekuntzak. Lehentasunen arabera lortutakoren ebaluazioa.

- Halaber, euskararen erabilera sustatzeko ezarritako ekintzak zehaztuko dira; kontuan hartuko dira hala euskaraz antolatutako jarduerak nola osoki euskaraz soilik ez diren jarduerak, baldin eta beren lana deskribatzen badute euskararen sustapena lortzeko.

- Jardueran parte hartzen dutenen zerrenda, adina, sexua eta bizilekua ere zehaztuz.

- Jarduerako talde arduradunaren (monitoreak eta zuzendariak) zerrenda.

- Jardueraz arduratuko diren langile boluntarioen zerrenda.

- Jardueran parte hartuko duten zuzendari eta monitoreen denbora libreko  tituluak.

Jardueren talde arduradunak gutxienez ere denbora libreko zuzendari titulu edo diploma duen pertsona bat eta monitore  bat izango ditu.

Lehen bederatzi laguneko taldea gainditzen duten 15 laguneko talde bakoitzak gutxienez ere beste monitore bat izango du.

Monitoreen %40k denbora libreko monitorearen diploma eduki behar dute.

- Diru sarreren eta gastuen balantzea.

- Kontratatutako erantzukizun zibileko aseguru polizaren kopia eta ordainagiria (indarrean dagoena).

- Behar izanez gero, hezkuntza behar bereziak dauzkaten parte-hartzaileei buruzko egiaztagiriak.

Erabakitzeko epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta. 

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Tramitazio elektronikoaren inguruko informazioa

Klikatu "Dokumentu edo ereduetara sarbidea"n, aurkeztu beharreko agirien atalean.

Araudi aplikagarria

Gi puz koako haurren, nerabeen eta gazteen sustapen arlorreko dirulagun tzak. Oinarri arautzaileak eta
2020 deialdiaren onartzea, Diputatuen Kontseiluak 2020ko ekainaren 16an onartuak, eta GAOn 2020ko ekainaren 26an, 120. alean, argitaratuak.

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:

On-line laguntza:

Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.

DIRU LAGUNTZEN INGURUKO BESTELAKO ZALANTZAK:

Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroa (CRAJ!)

Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.

Telefonoa: 900110111

  • Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-21:00.

                            Larunbata:10:30-14:00

elkartegintza@gipuzkoa.eus

uimaz@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.