Subvenciones Subvenciones

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuentzako diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2020-09-30
  • Gazteria

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Auzolanean antolatutako gazteen proiektuak

Laguntzen zenbatekoa

20.000,00 euro

Hartzaileak

Gutxienez 3 kidek osatutako taldeak, baldin eta deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n, 18 urte beteak badituzte eta deialdiaren urteko abenduaren 31n, 31 urte bete ez badituzte, enpresa edo elkarte bezala eratuta egon ez eta beraz, nortasun juridikorik eduki ez eta proiektu bat egiteko edo ideia bat garatzeko proposatzen dutenak, baldin eta proiektuak Gipuzkoa osorako edo bertako lurralde baterako gizarte edo/eta kultur interes argia badu.

Talde eskatzailearen taldekide bakoitzari dagozkion exekuzio konpromisoak eta diru laguntzaren zenbatekoa, modu solidarioan hartuko du taldeak bere gain.

Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute. 

Aurkeztu behar diren agiriak

- Taldekide guztien NANaren fotokopia
- Proiektuaren taldekide guztien administrazio auzotasunaren egiaztagiria, egiaztatzen duena taldekideek ohiko eta taldekide guztiek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak. Edo, bestela, eskatzaileek sinatutako adierazpena, zeinetan espresuki baimentzen baitituzte egiaztagiri horiek eman behar dituzten erakundeak bertan agertu beharreko datuak Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuari  emateko.
- Proiektua, gutxienez biltzen dituena xedeak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua, ebaluazio sistema.
- Taldearen ardura izango da behar diren baimen eta lizentziak eskuratzea, hartara diruz lagunduko den jarduera edo jarduerak burutzeko.
- Proiektuaren jarduerek arriskua badakarte sustatzaileentzat edo besterentzat, beharrezkoa izango da hau aurkeztea:
- Segurtasun plana
- Kontratatu beharreko aseguruak.
- Gastu eta sarreren aurrekontua.

Eskaerak aurkezteko epea

Hasiera: 2020ko ekainaren 13

Amaiera: 2020ko irailaren 30

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Araudi aplikagarria

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentuak kudea­tzen dituen bekak eta lagun­tzak emateko oinarri arau­tzai­leak.

1010/276/2020 Foru Agindua, maiatzaren 22koa, auzolanean antolatutako gazteen proiektuetarako laguntzak emateko 2020ko deialdia onartzen dueña.

 

Informazio osagarria

APLIKAZIO INFORMATIKOAREKIN ERLAZIONATUTAKO GAIAK:
On-line laguntza:
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 15:00etara.
AUZOLANEKO DIRULAGUNTZEN INGURUKO  ZALANTZAK ARGITZEKO:
Gaztegune Plus
Anoeta pasealekua 28 (Izotz Jauregia), Donostia.
Telefonoa: 900110111
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 10:30-14:00; 16:30-20:30.
gipuzkoangazte@gipuzkoa.eus
uimaz@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Gazteria

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.