Subvenciones Subvenciones

Zibersegurtasuna: Telelana

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2020-10-15
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

ZIBERSEGURTASUNA: TELELANA: 130.000

Telelana antolaketa eredu bat da, zibersegurtasunaren ikuspegitik ere kudeatu behar dena; beraz, deialdi honetan, telelan segurua landu, sentsibilizatu, informatu eta prestatu nahi duen lerro bat erantsi da.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

-Eskaerak aurkezteko epea: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera urriaren 15arte.
-Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2021eko irailaren 10a baino lehen.
-Entitate bakoitzak, gehienez, proiektu bakarra aurkeztuko du.

Entitate onuradunak

Atal honetan planteatutako laguntzak jaso ahal izango dituzte banakako proiektuek zein lankidetzan egindako proiektuek; kasu horretan, entitate parte-hartzaile bakoitzak bere aldetik egin beharko du eskaera. Lankidetzan egindako proiektuak batera ebaluatuko dira.
Onuradun izango dira:
a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira.
b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden irabazi asmorik gabeko entitateak.

Baldintzak

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduketak:
Telelana sustatzeko proiektuak, betiere, telelana modu seguruan egiteko, zibersegurtasuna modu nabarmenean jasotzen bada beren edukietan.
Bereziki, diruz lagungarritzat joko dira:
• Hedapena, sentsibilizazioa eta kontzientziazioa.
• Gaitasun espezifikoak eskuratzeko baliagarriak izango diren jarduketen prestaketa, diseinua eta garapena.
• Zibersegurtasunaren inguruan enpresekin lantaldeak sortzea eta dinamizatzea.
• Programaren helburuak lortzen laguntzen duen antzeko beste edozein.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

Entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, bereziki barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak.
Barruko langileak badira, enpresarentzako kostu erreala balioztatuko da. Barruko langileen kostu hautagarria 40 euro/ordukoa izango da gehienez.

Laguntzak emateko prozedura

Dirulaguntza hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 15 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 20 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 50 puntu arte.
• Beste batzuk: 15 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabidearekin.

Araubide juridikoa

Oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europar Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak, «minimis» laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO, L 352. zk., 2013/12/24).

Dirulaguntzen portzentajea

Dirulaguntza kostuen % 75ekoa izango da. Lortutako puntuazioa 70 puntu baino handiagoa bada, kostuen % 100ekoa izango da.

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

Proiektu eta urte bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 15.000 eurokoa izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Araudi aplikagarria

2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak: GAO 2020-08-13, 153 zbk
IV ERANSKINA: TELELAN SEGURUA DIRULAGUNTZA LERROAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK

Edozein zalantza argitzeko

Angel Martín        angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola   esarasola@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.