Subvenciones Subvenciones

Zibersegurtasuna: I+G

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

ZIBERSEGURTASUNA I+G

Zibersegurtasun arloko ikerketa eta garapena bultzatzea Gipuzkoako industria sarean.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

-Eskaerak aurkezteko epea: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera 2020ko urriaren 15era arte.
-Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik
-Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2021eko irailaren 10a baino lehen.
-Entitate bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.

Entitate onuradunak

Zibersegurtasunaren esparruan Gipuzkoan lan egiten duten enpresak, betiere sustatu beharreko proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean aplikatzekoak badira. 

Proiektuaren baldintzak

Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak emango dira soilik laguntza jasoko duen enpresaren jardueran pizgarri efektua sortzen badute:
-ETE baten kasuan, laguntzak pizgarri efektua duela ulertuko da onuradunak proiektuan edo jardueran lanean hasi aurretik aurkeztu badu laguntza eskaera.
-Enpresa handiei dagokienez, laguntza batek pizgarri efektua duela ulertuko da baldin eta aurreko apartatuan ezarritako baldintza betetzeaz gain, laguntzak emaitza hauetakoren bat edo gehiago izango dituela egiaztatzen badu:
-Laguntzari esker, proiektuaren edo jardueraren irismena nabarmen handitzea, edo
-Laguntzari esker, onuradunak proiektuan edo jardueran inbertituko duen zenbateko osoa nabarmen handitzea, edo
-Proiektuaren edo jardueraren exekuzio erritmoa nabarmen handitzea.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

a) Proiektuan diharduten langileen, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzaileen, kostuak;
b) Tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik;
c) Kanpoko iturrien lizentziaren bidez lehia beteko baldintzetan eskuratutako kontratu ikerketako, ezagupenetako eta patenteetako kostuak, eta baita proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak ere.
d) Gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek guztiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen % 20, justifikatu beharrik izan gabe.

Laguntzak emateko prozedura

Dirulaguntza hauek emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

-Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
-Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
-Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
-Beste batzuk: 10 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabidearekin.

Araubide juridikoa

Oinarri hauetan jasotzen diren dirulaguntzek bete beharko dute Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak (EB), laguntza kategoria batzuk Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen duenak, 25.2 b) eta c) artikuluan xedatutakoa (EBAO L 187. zk. 2014/06/26).

Dirulaguntzen portzentajea

Onuradun bakoitzarentzako laguntza ez da honako hau baino handiagoa izango:
•Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 50, industria ikerketako proiektuen kasuan.
•Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 25, garapen esperimentaleko proiektuen kasuan.
Laguntzak gehitu ahal izango dira, gehienez ere, diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80ra arte, ondorengo eran:
a) % 10 enpresa ertainen kasuan eta % 20 enpresa txikien kasuan.
b) % 15 baldintzaren bat betetzen bada (lankidetza eraginkor bat, proiektuaren emaitzak hedatzea).

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

Gehieneko dirulaguntza: 50.000 euro arte.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Araudi aplikagarria

2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak: GAO 2020-08-13, 153 zbk
II ERANSKINA: I+G DIRULAGUNTZA LERROAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK.

Edozein zalantza argitzeko

Angel Martín      angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola esarasola@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.