Zibersegurtasuna: enpresak


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

ZIBERSEGURTASUNA: ENPRESAK: 231.250

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezarpena sustatzeko programako dirulaguntzen esleipena arautzea. 

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak
  • Eskaerak aurkezteko epea:  2021eko apirilaren 27tik 2021eko urriaren 15era arte.  
  • Proiektuak ezin izango dira hasi 2021eko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2022ko irailaren 9a baino lehen.
  • Entitate bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztuko ditu.
Entitate onuradunak

Gipuzkoan kokatuta dauden ETEak jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, jarduera horien ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte alorrekoak.

Baldintza hau Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan enpresak alta egoeran duen epigrafearekin egiaztatuko da.

Proiektuaren baldintzak

Diruz lagundu ahal izango dira lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak:

a) Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez.

b) Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena.     

c) Enpresako langileekin egiten diren zibersegurtasunaren arloko sentsibilizazioarekin eta/edo prestakuntzarekin lotutako kostuak.

Ez dira diruz lagunduko hardwarearen eta softwarearen kostuak, ez eta instalazioarekin lotutako zereginak ere.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira: entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, bereziki azpikontratazioak.
Barne gastuak ez dira kontuan hartuko.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Eskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, betiere, dokumentazioa behar bezala beteta badago eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, eta 5. oinarrian adierazitako mugak eta zenbatekoak gainditu gabe.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Bateragarriak izango dira helburu bererako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baina, oro har, ezingo da gainditu benetako kostua.

Araubide juridikoa

Dirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europako Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak "minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO L 352. zk. 2013/12/24). 

Dirulaguntzen portzentajea

Enpresaren tamainaren arabera, proiektuek dirulaguntza hauek jasoko dituzte (ehunekoak):
• 50 langile baino gutxiagoko enpresak: %60
• 50 eta 249 langile arteko enpresak: % 50
 
Programarako eskaera aurkeztu aurretik, ZIUR zentroak sustatutako metodologiaren araberako autodiagnostiko-azterketa egin duten proiektuei % 15eko dirulaguntza gehigarria emango zaie. Hori egiaztatzeko, eskaerari dokumentu horren kopia erantsi beharko zaio.

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

Enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 15.000 euro izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Araudi aplikagarria

2021ko deialdia: GAO 75 zkia., 2021ko apirilaren 26a

Oinarri arautzaileak: GAO 153 zkia., 2020ko abuztuaren 13a

 

Edozein zalantza argitzeko

Angel Martín       angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola    esarasola@gipuzkoa.eus

 

 

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
 

Dokumentuak deskargatu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren laguntzei eta diru laguntzei aplikatu beharreko Jokabide kodea eta zuzentasun instituzionaleko esparrua (PDF)

Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.