Subvenciones Subvenciones

Zibersegurtasuna: enpresak

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2020-10-15
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

ZIBERSEGURTASUNA: ENPRESAK: 157.120

Oinarri hauen xedea da Gipuzkoako enpresetan zibersegurtasuna ezarpena sustatzeko programako dirulaguntzen esleipena arautzea. 

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

-Eskaerak aurkezteko epea: Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztu eta hurrengo egunetik aurrera 2020ko urriaren 15era arte.
-Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2021eko irailaren 10a baino lehen.
-Entitate bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztuko ditu.

Entitate onuradunak

Gipuzkoan kokatuta egonik jarduera industrial hauetan dihardutenak: erauzketakoak, eraldaketakoak, ekoizpenekoak, horietako ekoizpen prozesuari lotutako zerbitzu teknikoetakoak, eta informazioaren eta komunikazioen gizarte arlokoak.

Proiektuaren baldintzak

Diruz lagundu ahal izango dira lan hauek egiteko aholkularitza espezializatua kontratatzearen ondoriozko gastuak:
a) Hardwarearen/softwarearen egoeraren diagnostikoa zibersegurtasunari dagokionez, enpresaren antolamendu egoera zibersegurtasunari dagokionez.
b) Zibersegurtasun plan bat idaztea, gomendio zehatzak eta aurreikusitako kostuak jasoko dituena.
c) Zibersegurtasun plan bat hedatzen eta gauzatzen laguntzea. Apartatu honetan, diruz lagungarritzat joko dira aurreko zibersegurtasun plan batetik edo dirulaguntza programa honen esparrutik datozen esku-hartzeak.
d) Enpresako langileekin egiten diren zibersegurtasunaren arloko sentsibilizazioarekin eta/edo prestakuntzarekin lotutako kostuak.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira: entitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota egon eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak, bereziki azpikontratazioak.
Barne gastuak ez dira kontuan hartuko.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Eskaerak ebazteko, funtsak banatuko dira eskaerak jasotzen diren hurrenkeran, betiere, dokumentazioa behar bezala beteta badago eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badira, eta 5. oinarrian adierazitako mugak eta zenbatekoak gainditu gabe.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Bateragarriak izango dira helburu bererako beste edozein dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderekin, baina, oro har, ezingo da gainditu benetako kostua.

Araubide juridikoa

Dirulaguntzak arau honen mende egongo dira: Europako Batzordearen 1407/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 18koa, Europar Batasunaren Funtzionamendu Ituneko 107. eta 108. artikuluak "minimis" laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBAO L 352. zk. 2013/12/24). 

Dirulaguntzen portzentajea

Enpresaren tamainaren arabera, proiektuek dirulaguntza hauek jasoko dituzte (ehunekoak):
• 50 langile baino gutxiagoko enpresak: % 70
• 50 eta 249 langile arteko enpresak: % 60
• 250 langile edo gehiago duten enpresak: % 50
Programarako eskaera aurkeztu aurretik, ZIUR zentroak sustatutako metodologiaren araberako autodiagnostiko-azterketa egin duten proiektuei % 5eko dirulaguntza gehigarria emango zaie. Hori egiaztatzeko, eskaerari dokumentu horren kopia erantsi beharko zaio.

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

Enpresa bakoitzeko gehieneko dirulaguntza 15.000 euro izango da.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Araudi aplikagarria

2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak: GAO 2020-08-13, 153 zbk
II ERANSKINA: ZIBERSEGURTASUNA ENPRESETAN DIRULAGUNTZA LERROAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK.

Edozein zalantza argitzeko

Angel Martín         angelmartin@gipuzkoa.eus
Eider Sarasola    esarasola@gipuzkoa.eus

 

 

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.