--------------------------------------------------
Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza
DEIALDIA ITXI DA
Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2021. urteko deialdia (Diputatuen Kontseiluak 2021eko irailaren 7an onartua eta aldatuta Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia aldatzea (GAO. 66: 2021eko urriaren 27a)):
3. oinarria aplikatuta itxi da deialdia. (Dirulaguntza emateko prozedura ; 3.1. Elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte)
--------------------------------------------------
Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik.
Entitate Onuradunak
1. Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago eta haien jarduera (2021eko urtarrilaren 1a baino lehen) oinarri hauen Eranskinean zerrendatutakoen artean badago.
2. Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 2020ko abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuan jasotako definizioaren arabera.
3. Ez dute administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso behar sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitakoaren arabera.
4. Dirulaguntzaren izaera kontuan hartuta, COVID-19 pandemiaren ondoriozko osasun eta sozioekonomia inguruabarrak kontuan hartuta, eta merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan duen eragina kontuan hartuta, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko martxoaren 7ko 3/2007 Foru Arauaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eskatzaileak salbuetsita geratzen dira zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzetik.
Dirulaguntzen Zenbatekoa
Enpresa bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa mila eurokoa (1.000,00 €) izango da.
Emateko Prozedura
1. Elkarrekiko lehiarik gabe onartuko dira laguntzak, aurrekontu zuzkidura agortu arte.
2. Eskaerak ebazterakoan kontuan hartuko da eskaeren jasotze hurrenkera eta horren arabera banatuko dira funtsak, baldin eta deialdian ezarritako baldintza guztiak betetzen badituzte, deialdian xedatutako aurrekontua agortu arte.
3. Dirulaguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, aurreko atalean aipatzen den deialdi publikoaren bidez, zeina Diputatuen Kontseiluan onartu eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko baita.
Bateragarritasuna ala bateraezintzasuna
1 Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.
2 Oinarri hauen babesean jasotako dirulaguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori dirulaguntza Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.
Aurkezteko Epea
Araudi aplikagarria
Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2021. urteko deialdia.
(2021eko irailaren 7ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. GAO 2021/176 zk. 2021eko irailaren 14an).
Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko dirulaguntza programaren oinarri arautzaileak eta 2021eko deialdia aldatzea.
(GAO 2021/206 zk. 2021eko urriaren 27an).
Eskaera Egiteko Urratsak
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia.
Gehitutako epigrafeen zerrenda
Eskaerak aurkezteko web orriaren helbidea:
Eskaerak nola eskatu eskuliburua:
covid19ekonomia@gipuzkoa.eus
Garrantzitsua: Gaian DIGITALIZAZIOA idatzi.
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua BerrikuntzaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.