Subvenciones Subvenciones

Smart Mobility Industry: Proiektu Pilotoak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

PROIEKTU PILOTOAK: 276.500 euro

Programa honen xedea da Gipuzkoako lurraldean elektromugikortasunarekin eta energia metaketarekin zerikusia duten demostrazio teknologikoko proiektuen garapena eta ezarpena sustatzea.

Proiektu pilotu horiek teknologia zehatz bat edo eskala txikiko negozio eredu  bat ezarri beharko dute, bere bideragarritasuna aztertzeko eta diseinua hobetzeko, eskala handiko hedapena egin aurretik.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 10etik uztailaren 20ra arte.
- Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2021ko irailaren 10a baino lehen.
- Entitate bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztuko ditu.

Entitate onuradunak

Gipuzkoako lurralde historikoan elektromugikortasunaren edo energia metatzearen arloan ezarpen pilotuak egingo dituzten enpresak eta/edo irabazi asmorik gabeko entitateak.

Proiektuaren baldintzak

Helburua da teknologia horien esperientzia pilotuak garatzea eta sistematikoki aztertzea horien erabilera, batez ere, berrikuntzako ekosistema ireki batean, testuinguru errealetan eta egunerokoetan, teknologia horien eta lotuta doan negozio ereduaren balioztapen teknikoa egiteko.
Proiektuek, lagundu behar dute Gipuzkoa erreferentziazko “Living Lab” bihurtzen, mugikortasun elektrikoarekin zerikusia duten teknologietan.

Dirulaguntzen xede diren jarduerak

a) proiektuan diharduten langileen, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzaileen, kostuak;
b) ekipamendu, tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik, eta baita proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak ere;
c) gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek guztiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen % 20, justifikatu beharrik izan gabe.

Laguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakarrean.

Balorazio irizpideak

• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
• Beste batzuk: 10 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein diru laguntza, sarrera edo baliabidearekin.

Araubide juridikoa

Dirulaguntzek bete beharko dute Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduak (EB), laguntza kategoria batzuk Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta merkatu batuarekin bateragarri direla deklaratzen dutenak, 25.2 c) artikuluan xedatutakoa.

Dirulaguntzan portzentajea

- Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
- Enpresa ertaina bada % 35
- Enpresa txikia bada % 45
Ehuneko horiek % 15 handitu ahal izango dira baldintza hauetakoren bat betetzen bada:
1) proiektuak berekin ekartzea lankidetza eraginkor bat:
• enpresen artean, horietako bat, gutxienez, ETE bat izanik, edo lankidetza hori, gutxienez, Europar Batasuneko bi estatutan gauzaturik, edota estatu batean eta EEEko Akordioko alderdi kontratatzaile batean, eta ezein enpresaren kontura bakarrik ez izatea diruz laguntzekoak diren kostuen % 70 baino gehiago, edo
• enpresa baten eta ikerketako nahiz ezagutzaren zabalkundeko erakunde baten edo batzuen artean, azkeneko horiek bereganaturik diruz laguntzekoak diren kostuen % 10, gutxienez, eta eskubidea izanik beren ikerlanaren emaitzak argitaratzeko,
2) proiektuaren emaitzak hedatzea, hainbat bitarteko erabiliz, hala nola hitzaldiak, argitalpenak, irispide libreko oinarriak, eta programa informatiko doakoak edo iturri irekikoak.

Gehieneko dirulaguntzaren zenbatekoa

Banakako proiektuen kasuan: 150.000 euro
Elkarlaneko proiektuen kasuan: 200.000 euro, eta horietako entitate bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da % 20tik beherakoa izan.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Araudi aplikagarria

2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 107 zk. 2020ko ekainaren 9a
II ERANSKINA: PROIEKTU PILOTUETARAKO DIRULAGUNTZA LERROAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK.

Edozein zalantza argitzeko

• Ángel Martín            angelmartin@gipuzkoa.eus                
• Eider Sarsaola       esarasola@gipuzkoa.eus              

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.