Subvenciones Subvenciones

Smart Mobility Industry: Produktuaren Berrikuntza

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

PRODUKTUAREN EDO EKOIZPEN PROZESUAREN BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA: 431.000 euro

Berrikuntza teknologikoko proiektuak, produktu edo ekoizpen prozesu berriak sortzeko edo nabarmen hobetzeko bideratuak, betiere MUBIL estrategian definitutako esparruetan lerrokatuta badaude.
a. Mugikortasun elektrikoa
b. Energia-metaketa
c. Ibilgailu autonomoa

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 10etik uztailaren 20ra arte.
- Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2021ko irailaren 10a baino lehen.
- Entitate bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztuko ditu.

Entitate onuradunak

a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira. Elkarlan proiektuen kasuan, proiektuan parte hartzen duen enpresa multzotik, Gipuzkoako enpresei dagokien parteak bakarrik jasoko du dirulaguntza.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan dauden irabazi asmorik gabeko entitateak, betiere, lankidetzan aurkezten badira eta proiektuan duten parte hartzeak ez badu % 40 gainditzen.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak eta gastuak

a) proiektuan diharduten langileen, ikertzaile, teknikari eta gainerako langile laguntzaileen, kostuak;
b) tresneria eta material kostuak, ikerketa proiekturako erabiltzen badira eta denbora horretan bakarrik;
c) Kanpoko iturrien lizentziaren bidez lehia beteko baldintzetan eskuratutako kontratu ikerketako, ezagupenetako eta patenteetako kostuak, eta baita proiektura esklusiboki bideratutako aholkularitzako eta zerbitzu baliokideetako kostuak ere.
d) gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek guztiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen % 20, justifikatu beharrik izan gabe.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, deialdi eta hautaketa prozedura bakarra eginez.

Balorazio irizpideak

• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
• Beste batzuk: 10 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein diru laguntza, sarrera edo baliabidearekin.

Erregimen juridikoa

Honako erregelamendu honek xedatutakoa bete beharko da: Europa Batzordearen 651/2014 Erregelamendua, ekainaren 17koa, laguntza kategoria batzuk barne merkatuarekin bateragarri direla deklaratzen duena, Itunaren 107 eta 108.artikuluak aplikatuta.

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa

651/2014 Erregelamenduaren (EB) 25.5 artikuluaren arabera, laguntzaren intentsitatea ez da izango diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25 baino gehiagokoa.

Laguntzen intentsitatea handitu ahalko da, gehienez ere diruz lagundu daitezkeen gastuen % 60ra arte, ondorengo eran:

a)% 10, enpresa ertainen kasuan, eta % 20 enpresa txikien kasuan;

b)% 15, baldintza hauetakoren bat betetzen bada:

i)proiektuak berekin ekartzea lankidetza eraginkor bat:

enpresen artean, horietako bat, gutxienez, ETE bat izanik, edo lankidetza hori, gutxienez, Europar Batasuneko bi estatutan gauzaturik, edota estatu batean eta EEEko Akordioko alderdi kontratatzaile batean, eta ezein enpresaren kontura bakarrik ez izatea diruz laguntzekoak diren kostuen % 70 baino gehiago, edo
enpresa baten eta ikerketako eta ezagutzaren zabalkundeko erakunde baten edo batzuen artean, azkeneko horiek bereganaturik diruz laguntzekoak diren kostuen % 10, gutxienez, eta eskubidea izanik beren ikerlanaren emaitzak argitaratzeko,

ii) proiektuaren emaitzak hedatzea, hainbat bitarteko erabiliz, hala nola hitzaldiak, argitalpenak, irispide libreko oinarriak, eta programa informatiko doakoak edo iturri irekikoak.

Banakako proiektuen kasuan, gehieneko dirulaguntza 60.000 € izango da; elkarlanean egindako proiektuen kasuan, berriz, dirulaguntza 80.000 euroraino igo daiteke, gehienez 40.000 € enpresa bakoitzeko, eta horietako bakoitzak proiektuan izango duen partaidetza ezingo da % 20tik beherakoa izan.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Araudi aplikagarria

2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 107 zk. 2020ko ekainaren 9a
IV ERANSKINA: PRODUKTUAREN EDO EKOIZPEN PROZESUAREN BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKORAKO DIRULAGUNTZA LERROAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK.

Edozein zalantza argitzeko

• Ángel Martín            angelmartin@gipuzkoa.eus           
• Izaskun Nosellas   inosellas@gipuzkoa.eus                
• Eider Sarasola       esarasola@gipuzkoa.eus         

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.