Subvenciones Subvenciones

Smart Mobility Industry: Antolaketaren Berrikuntza

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

ENPRESA ANTOLAKETAREN BERRIKUNTZA : 162.500 euro

Programaren xedea da Elektromugikortasunaren, energia metaketaren edo automobilgintzaren sektoreko ETEek, berrikuntza proiektuak gara ditzaten sustatzea, COVID-19aren eragina dela eta, prozesuak berrikusteko edo hobetzeko, hala nola euren banaketa edo hornikuntzako enpresa prozesuak, euren merkataritza praktikak edo lantokiaren antolaketa eta kudeaketa. Horren barruan sartuko da hausnarketa estrategikoa, dibertsifikazioaren hausnarketa eta hobekuntza lehiakorraren analisia, betiere elektromugikortasunaren, energia metatzearen edo ibilgailu autonomoaren teknologiekin zerikusi zuzena badute.

Kontuan hartu beharreko datak eta epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 10etik uztailaren 20ra arte.
- Proiektuak hasteko epea: proiektuek ezingo dute hasita egon eskaera aurkeztu aurretik.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2021ko irailaren 10a baino lehen.
- Entitate bakoitzak, gehienez, bi proiektu aurkeztuko ditu.

Entitate onuradunak

a) Beren jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, babestuko den proiektuaren emaitzak instalazio horietan zuzenean erabiltzen badira. Elkarlan proiektuen kasuan, proiektuan parte hartzen duen enpresa multzotik, Gipuzkoako enpresei dagokien parteak bakarrik jasoko du dirulaguntza.

b) Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako irabazi asmorik gabeko entitateak, eta programa honen helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduketen lidergoa daramatenak.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak eta gastuak

a)  proiektuan diharduten langile kostuak;
b)  berrikuntza esparruko aholkularitza eta laguntza zerbitzuetako kostuak;
c)  kontratu ikerketarako kostuak;
d)  gastu orokorrak eta bestelako ustiapen gastu gehigarriak, proiektutik zuzenean eratortzen direnak; gastu horiek guztiek ezingo dute gainditu proiektuan inplikatuta dauden barneko langileen % 20, justifikatu beharrik izan gabe.

Enpresen kasuan, pertsonal gastuek ezingo dute proiektuan duten parte-hartzearen kostu guztiaren % 20 gainditu.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura elkarrekiko norgehiagoka izango da, deialdi eta hautaketa prozedura bakarra eginez.

Balorazio irizpideak

• Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte.
• Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte.
• Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte.
• Beste batzuk: 10 puntu arte.

Bateragarritasuna eta bateragarritasun-eza

Ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein diru laguntza, sarrera edo baliabidearekin.

Erregimen juridikoa

Honako erregelamendu honek xedatutakoa bete beharko da: Europako Batzordearen 651/2014 Erregelamendua, ekainaren 17koa, laguntza kategoria batzuk barne merkatuarekin bateragarri direla deklaratzen duena, Itunaren 107 eta 108. artikuluak aplikatuta.

Dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa

651/2014 Erregelamenduaren (EB) 29.4 artikuluaren arabera, laguntzaren intentsitatea ez da izango diruz lagundu daitekeen kostuaren % 15 baino gehiagokoa enpresa handien kasuan, eta diruz lagundu daitekeen kostuaren % 50 baino gehiagokoa ETEen kasuan.

Enpresa handiak dirulaguntzen onuradunak izan daitezke bakarrik, batetik, ETEekin modu eraginkorrean parte hartzen badute (elkarlanean egindako proiektuak) dirulaguntzaren xede den jardueran, eta, bestetik, ETEek bere gain hartzen badute diruz lagungarria den kostu guztiaren % 30, gutxienez.

Proiektuko gehieneko dirulaguntza honako hau izango da:
• Banakako proiektuen kasuan, 20.000 euro.

• Lankidetzako proiektuen kasuan, 40.000 euro. Irabazi asmorik gabeko entitateek bakarka aurkeztutako proiektuak lankidetzako proiektu gisa jo daitezke, baldin eta gutxienez proiektuan lau enpresen parte hartze aktiboa bermatzen badute, nahiz eta enpresa horiek ez  aurkeztu bere eskaera.
• Proiektuaren burua enpresa handi bat bada, gehieneko dirulaguntza 80.000 €-koa izango da, enpresa bakoitzeko gehienez 25.000 €. Horietako bakar batek ere ezingo du % 20tik beherako partaidetza izan proiektuan.

Aurkeztu behar diren agiriak

Ez dago bete beharreko PDFrik, web-formularioak espedientetik sartuz osatuko dira eta aplikazioak berak PDF bat sortuko du amaitzean.

Araudi aplikagarria

2020ko deialdia eta oinarri arautzaileak: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 107 zk. 2020ko ekainaren 9a
III ERANSKINA: ENPRESA ANTOLAKETAREN BERRIKUNTZARAKO DIRULAGUNTZA LERROAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK.

Edozein zalantza argitzeko

• Ángel Martín            angelmartin@gipuzkoa.eus                         
• Eider Sarsaola       esarasola@gipuzkoa.eus             

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.