Subvenciones
Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa: III. eranskina: emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza ematea.
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2020
- Ekonomia Sustapena
Deskribapena:
DeskribapenaEmakumeek sustatuta enpresen eta enpleguaren sorrera eragingo duten enpresa proiektuak bultzatzea.
Programak Europako Gizarte Funtsa ("EGF zure etorkizunean inbertitzen du") finantzaketa du %50ean.
Entitate onuradunakEnpresen interesak ordezkatu, sustatu eta defendatzen dituzten Gipuzkoako enpresa elkarteak eta entitateak onuraduntzat joko dira.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerakEmakumeek enpresa berriak sortzeko prozesuan laguntzeko sistema integral pertsonalizatuak antolatzea, gutxienez honako hauek jasoz:
• Sarbide eta komunikazio gune bakarra eta doakoa Gipuzkoarako.
• Genero ikuspegia jasoko duen laguntza integrala eta pertsonalizatua.
• Enpresak proiektu bakoitzarekin edo enpresa sorrerarekin zerikusia duten gaitasun bereziak eta/edo zeharkakoak eskuratzeko prozesuak.
• Bideragarritasun planak egitea.
• Enpresa berriaren jarraipena eta tutoretza lehen urtean.
• Enpresa proiektuaren ezaugarriei eta beharrei eta emakume ekintzaileari egokitutako finantzazioa.
• Bizitza pertsonala eta profesionala bateragarri egiteko zerbitzuak.
• IKTetan oinarritutako gizarte zabalkundeko eta balioespeneko sistemak.
Diruz lagundu daitezkeen kostuakEntitate eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontu xehatu eta zehatzean jasota dauden eta zalantzarik gabe horren garapenarekin lotuta dauden gastuak.
• Kanpoko langileen kostua hautagarria izango da, gehienez ere 69,29 euro/orduko balioarekin.
• Zeharkako kostuak (kudeaketa, telefonoa, ura edo argindarra) kalkulatu daitezke gastuen frogagiria aurkeztu beharrik gabe, diruz lagundutako proiektuarekin lotura zuzena duten barneko langileen zuzeneko kostuen % 15 bitartekoa izan daitekeen ehuneko finko bat aplikatuta.
Dirulaguntzen zenbatekoa kostu hautagarrien % 100 izatera irits daiteke.
Proiektuen artean hautatzeko irizpideakDirulaguntzak, deialdi eta hautapen-prozedura bakarreko elkarren lehiaren bidez emango dira.
Bateragarritasuna ala bateraezintasunaOinarri hauek arautzen dituzten dirulaguntzak ez dira bateragarri izango helburu bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, horiek Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik etorrita ere.
Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Ingurumeneko.
Betetzeko epeak • Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 20an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
• Jarduerak hasteko epea: oro har,diruz lagundutako jarduerak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
• Proiektuen exekuzio data: 2021eko apirilaren 26an amaituko da.
• Proiektuak justifikatzeko data: dirulaguntzaren xedeko proiektua hilabeteko epearen barruan zuritu behar da.
III. ERANSKINA: Enpresak sortzeko prozesuan emakumeek sustatutako enpresa proiektuei laguntza emateko diru laguntzen oinarri bereziak.
Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren” oinarri aldaketa eta II., III. eta IV. eranskinetako dirulaguntzen 2020ko deialdia. (2020ko uztailaren 10ekoa GAO 130 zk)https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/07/10/e2003351.htm
KofinantzaketaPrograma honek EGFren (Europako Gizarte Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (%50) du, “EGFek zure etorkizunean inbertitzen du” goiburuaz.
Programa honi dagozkion oinarriak eta deialdia bat datoz Europako Gizarte Funtsaren (EGIF) Euskal Autonomia Erkidegorako 2014-2020 programa operatiboaren, zehazki, “inbertsioaren lehentasuna” 8. helburu tematikoarekin eta 8.3.1 helburu bereziarekin.
Eskaera egiteko urratsak • Informazioa eta dokumentuak → http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/emakumeekintzailea
• Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa→ http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa
EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua
• Telefonoak: Kudeaketa teknikoa: 943-112287
• Kudeaketa Administratiboa: 943- 112218
sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Dokumentuak deskargatu
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena- Marisa Gabilondo
- 943 11 22 87
- sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.