Subvenciones Subvenciones

ESKUALDEAK. II ERANSKINA- Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2021
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

Eskualde-eremuko dinamikak sustatzea, eremu sozioekonomikoa suspertzeko eta eraldatzeko, lankidetza-inguruneak eratuz lehia-abantaila dinamikoak eraikitzeko eta garatzeko.

ENTITATE ONURADUNAK

Entitate onuradunak izango dira tokiko erakundeek eratutako Gipuzkoako tokiko garapeneko eskualdeko agentziak, mankomunitateak eta beren eskualdean garapen agentziarik ez duten Gipuzkoako tokiko udalak.

Martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauko 10.3. artikuluan aurreikusitakoa aplikatuz, entitate onuradunen izaera, nortasun juridikorik izan gabe ere dirulaguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo dirulaguntza jasotzeko egoeran dauden aurreko atalean aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da.

DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

 Diruz lagunduko diren jarduketak honelakoak izango dira: eskualde-mailako prozesu eta dinamikak sustatzen dituzten proiektuak izango dira, Covid-19a sortutako krisiaren ondorioak minimizatzeko eta suspertze sozioekonomikoa bultzatzeko ondorengo kasuetan sartzen badira: Zehazki, identifikazio, sortze, sentsibilizazio, kontzientziazio, diseinu eta dinamizazio proiektuak garatzeko, honako arloetan banatuta:


  • Lankidetza- eta/edo gobernantza-sareak, sarea eta ingurune sozioekonomikoko eragileak barne hartzen dituztenak

  • Ahalmenak, eskumenak, eta sektoreko eta/edo eskualdeko balio kateak, baita horietan oinarritutako aukera nitxoak ere.

  • Aukera ematen duten sektoreak eta sektore helduen birformulazioa.

  • Sektore arteko hibridazioa.

  • Ekonomia zirkularra, industria sortzailea, bio-zientziak-osasuna, zibersegurtasuna, eta negozio aukerak zahartzearen arloan.

  • Eskualdeen gaitasun endogenoak areagotzeko eremu publikoko tresnak eta dinamikak zabaltzea.

  • Zeharka, eskualdearen suspertze sozioekonomikorako dinamikak eta testuinguruak sortzea.


 

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK
  •     Barruko langileen kostuetan gehieneko kostu hautagarria 35 €/orduko izango da.

 Pertsona bakoitzeko orduko kostua kalkulatzeko horrela egingo da:

  Gizarte Segurantzako Kotizazio-Oinarria gertaera arruntak direla eta x 12 x 1,25 / Urteko ordu kopurua

 

  • Kanpoko langileen kostuak hautagarriak izango dira, 69,29 euro/orduko gehienez.

  

  • Bidaiak: Gastu hautagarriak izango dira proiektuen sustatzaile ez diren entitateetako langileen bidaiei eta egonaldiei dagozkienak bakarrik.

 

  • Zeharkako gastuak edo gastu orokorrak ez dira kostu hautagarriak izango

 

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
  • Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira, barruko langileen kostuaren kasuan salbu, horietan %50 izango baitira.
  •   Proiektu bakoitzeko gehieneko laguntza 60.000,00 eurokoa izango da proiektua banaka aurkezten bada, eta 100.000,00 eurokoa, berriz, lankidetzan aurkezten bada. Muga horiek handitu egingo dira dagokion kopuruan BEZa ezin bada berreskuratu.

 

 

EMATEKO PROZEDURA

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

BATERAGARRITASUNA ALA BATERAEZINTASUNA

 

II. eranskineko dirulaguntzak ez dira bateragarriak  helburu bererako beste dirulaguntza, sarrera edo baliabiderekin, baita edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatu nazional, europar edo nazioartekotik etortzen direnekin ere.

 

BETETZEKO EPEAK

• Eskaerak aurkezteko epea: 2021ko irailaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: dirulaguntzen xede diren jarduketak dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira,  urte naturalaren barruan.

 

• Proiektuen exekuzio data: 2022ko ekainaren 30ean.

• Proiektuak justifikatzeko data: 2022ko uztailaren 30ean.

ARAUDI APLIKAGARRIA

“Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa”ren 2021eko oinarri arautzaileak eta deialdia (2021ko uztailaren 27ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. (GAO 149 zk. 2021eko abuztuaren 6an).

 

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

• Informazioa eta dokumentuak:       https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/eskualdeak

 • Eskaera kudeatzeko aplikatiboa:    http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

EKONOMIA  SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.