Subvenciones Subvenciones

Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa ESKUALDEAK

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

DESKRIBAPENA

Eskualde mailan, arlo sozio-ekonomikoa suspertzeko estrategiak, gaitasunak eta dinamikak sustatzen dituzten dirulaguntzak arautzea, eskualdearen jarduera ekonomikoa, enplegua, lehiakortasuna eta kohesioa mantentzeko helburuarekin.

ENTITATE ONURADUNAK

Entitate onuradunak izango dira tokiko erakundeek eratutako Gipuzkoako tokiko garapeneko eskualdeko agentziak, mankomunitateak eta beren eskualdean garapen agentziarik ez duten Gipuzkoako tokiko udalak.

DIRULAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

Diruz lagunduko diren jarduketak honelakoak izango dira: eskualde-mailako prozesu eta dinamikak sustatzen dituzten proiektuak izango dira, Covid-19a sortutako krisiaren ondorioak minimizatzeko eta suspertze sozioekonomikoa bultzatzeko ondorengo kasuetan sartzen badira:

- Eskualdearen egoeraren analisia: analisi estrategikorako tresnak erabiliz PESTEL, AMIA …

- Eskualdeak duen Plan Estrategikoa gaurkotzearen ondorioroz lan-íldoak eta lehentasunak finkatzea.

- Eskualdeko eragileen mapaketa sozio-ekonomikoa.

- Eskualdean jarduera ekonomikoen jasangarritasuna bideratzeko beharrezko baliabideak eskaintzea

Entitate eskatzaileak eskaeran proiektu bakar bat aurkeztuko du.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.

Barruko langileen kostuak izango dira kostu hautagarriak bakarrik, 35 €/ordu gehienez.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntzak kostu hautagarrien %95 izango dira:

Dirulaguntzaren gehienezko zenbatekoa 130.000,00 euro izango dira.

EMATEKO PROZEDURA

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

BATERAGARRITASUNA ALA BATERAEZINTASUNA

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin.

Oinarri hauen babesean jasotako dirulaguntzaz garatutako proiektua garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori dirulaguntza Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuari.

BETETZEKO EPEAK

• Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 14an, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: 2020ko martxoaren 14tik aurrera hasi behar dira, urte naturalaren barruan.

• Proiektuen exekuzio data: 2021eko apirilaren 30ean.

• Proiektuak justifikatzeko data: 2021eko maiatzaren 30ean.

ARAUDI APLIKAGARRIA

“Gipuzkoako ehun sozioekonomikoa eskualdeko ikuspegiaren ekarpenaren bidez suspertzeko programa”ren 2020ko oinarri arautzaileak eta deialdia (2020ko ekainaren 23ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. GAO 121 zk. 2020ko ekainaren 29an).

ESKAERA EGITEKO URRATSAK

• Informazioa eta dokumentuak:       https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/eskualdeak

 • Eskaera kudeatzeko aplikatiboa:    http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

EDOZEIN ZALANTZA IZANEZ GERO, KONTSULTATU

EKONOMIA  SUSTAPENEKO ZERBITZUA

• Kudeaketa administratiboa: 943.112227
• Kudeaketa teknikoa: 943.112217

sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.