Subvenciones Subvenciones

Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko programa. IV. ERANSKINA (TXEKINTEK)

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2020-10-19
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Gipuzkoako enpresen sarea dibertsifikatzen lagunduko duten enpresa proiektu berriei laguntzea, eraldatzeko duten gaitasunaren eta balio erantsiaren arabera, eta aintzat hartuz, bereziki, ekonomia zirkularra eta sormen industria bultzatzen laguntzen duten horiek ekimen pertsonalaren  ondorio izan.

Programak Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren, EGEF "Europa egiteko bide bat" finantzaketa du %50ean

Erakunde onuradunak

Onuradunak izango dira: Gipuzkoan erroldatuta dauden pertsona fisikoak eta Gipuzkoan helbide soziala eta fiskala edo egoitza duten pertsona juridikoak, eta oinarri teknologikoko enpresa proiektu bat edo enpresa berritzaile bat sortzeko ideia dutenak Gipuzkoan martxan jartzeko.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

-Oinarri teknologikoko enpresa edo enpresa berritzailearen ideia sortu, enpresa plana prestatu eta abian jartzeko prozesuan pertsonari edo ekipo bultzatzaileari laguntza ematea.

BIC GIPUZKOAk babestuko dituen enpresa ekimenak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagunduko diren kostuak ondorengoak izango dira:

• Pertsona edo talde sustatzailearen dedikazioa (600 euro/hilabete gehienez ).
• Enpresa esparruan edo proiektuaren araberako berariazko esparruan gaitasunak eskuratzea.
• Kanpo aholkularitza eta laguntza teknikoaren gastuak.
• Prospekzio azterlanak eta dokumentazioa.
• Azoketara joatea, bidaiatzea eta abar.
• Maketa eta prototipoak egitea.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntza, kostu hautagarrien % 100 artekoa izango da, enpresa proiektu bakoitzeko 40.000.-€-ko gehienezko mugarekin.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiakortasunik gabekoa izango da, aurrekontua agortu arte.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Dirulaguntzak hauek ez dira bateragarri izango Gipuzkoako Foru Aldundiak helburu bererako ematen dituen beste laguntza batzuekin. Aldiz, bateragarri izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta eragotzi gabe gai horren inguruan beste laguntza batzuen araudiak esaten duena.
 

Oinarri hauen arabera diruz lagundutako proiektua garatzeko dirulaguntza bat eskatzen edo lortzen duen entitate onuradunak horren berri eman beharko dio Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Ingurumeneko.

Betetzeko epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko urriaren 19an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.
• Jarduerak hasteko epea: Jarduerak hasteko epea: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira
• Proiektuen exekuzio data: 2021eko irailaren 30ean.
• Proiektuak justifikatzeko data: proiektua bukatu eta hilabete naturalaren barruan zurituko da eta, edozein kasutan, 2021eko urriaren 30a baino lehen

Araudi aplikagarria

IV-ERANSKINA: Oinarri teknologikoko enpresak edo enpresa berritzaileak sortzeko prozesuan laguntza emateko dirulaguntzen oinarri bereziak.

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren” oinarri aldaketa eta II., III. eta IV. eranskinetako  dirulaguntzen 2020ko deialdia. (2020ko uztailaren 10ekoa GAO 130 zk)

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan  laguntzeko  programaren  oinarri aldaketa eta  2018ko  deialdia. (2018ko apirilaren 18koa  GAO,74 zk)

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan  laguntzeko  programaren oinarri arautzaile . Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2017ko ekainaren 27an erabakiz onartu zen (2017ko uztailaren 4koa  GAO,127 zk)

 

Kofinantzaketa

Programa hau EGEFen (Eskualde Garapenerako Europar Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du, “Europa egiteko modu bat” goiburuaz.

Eskaera egiteko urratsak

• Informazioa eta dokumentuak → http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/txekintek
• Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa→ http://www.sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Telefonoak:


• Kudeaketa teknikoa: 943-112287
• Kudeaketa Administratiboa: 943- 112218

sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.