Subvenciones Subvenciones

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programa: II. eranskina: Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea

  • Eskaera epea: Epe barruan
  • Azken eguna: 2020-10-19
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

 Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza ematea - BIDERAGARRITASUN PLANA

Bete behar diren epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko urriaren 19an eguerdiko 12.00etan.
• Proiektuen hasiera data: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
• Proiektuak gauzatzeko  epea: 2021ko apirilaren 26a.
 

Entitate onuradunak:

Ekintzaileei aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko zerbitzuak homologatzeko oinarrriak arautzen dituen 437/2004 Foru Arauaren edo hori ordezkatuko duen araudiaren bidez homologazioa lortu duten entitateak.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

Pertsona edo talde sustatzaileari, ideia umotzreko eta Bideragarritasun planaren  eratzeko prozesuan laguntzeko ekintzak, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta  Landa Inguruneko Departamentuak homologatutako entitateen bidez

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzaren tasa % 100eraino izango da, ezarritako moduluen sistematik eratortzen diren  kostuak hartuz   oinarri gisa.

Dirulaguntzak emateko prozedura

Lehiarik  gabekoa: dirulaguntzak aurrekontuko  zuzkidurak  amaitu  arte  emango  dira, eskaerak jaso diren ordenaren eta eska dakiekeen informazio guztia bete izanaren  arabera.

Dirulaguntzen arteko bateragarritasuna

Dirulaguntza hauek  ez dira bateragarriak izango beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatu, nazional, europar edo nazioartekok xede berarekin emandako beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabideekin

Noiz eta nola justifikatu proiektua

Proiektuak gauzatzeko  epea: 2021eko apirilaren 26a
Justifikatzeko  beharreko dokumentazioa:
• Proiektuaren memoria
• Dagokion kasuan, proiektu berberako eskatutako eta/edo lortutako beste dirulaguntzen aitorpena

Araudi aplikagarria

II. ERANSKINA: Enpresak sortzeko prozesuan enpresa proiektuei laguntza emateko dirulaguntzen oinarri bereziak.

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan laguntzeko programaren” oinarri aldaketa eta II., III. eta IV. eranskinetako  dirulaguntzen 2020ko deialdia. (2020ko uztailaren 10ekoa GAO 130 zk)

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan  laguntzeko  programaren  oinarri aldaketa eta  2018ko  deialdia. (2018ko apirilaren 18koa  GAO,74 zk)

Enpresak sortu eta garatzeko prozesuan  laguntzeko  programaren oinarri arautzaile . Programa hori Diputatuen Kontseiluaren 2017ko ekainaren 27an erabakiz onartu zen (2017ko uztailaren 4koa  GAO,127 zk)

Kofinantzaketa

Programak  EGFen (Europako Gizarte Funtsa) kofinantzaketa komunitarioa (% 50) du “EGF zure etorkizunean inbertitzen du goiburuaz

Eskaerak aurkezteko epea

2020ko urriaren 19an eguerdiko 12:00etan amaituko da

Eskaera egiteko urratsak


• Informazioa eta dokumentuak → http://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/ekintzailetasuna/txekin
• Diru-laguntzak kudeatzeko aplikatiboa→ http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO Zerbitzua

Kudeaketa teknikoa:  943112252

Kudeaketa administratiboa: 943112218


sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.