Subvenciones Subvenciones

Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko programa.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Gipuzkoako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea tokiko jarduera sustatuz eta indarberrituz, bi sektore horiek COVID-19ak sortutako krisiaren inpaktuaren eraginei aurre egin diezaioten.

Entitate onuradunak

Entitate onuradunak 1.500 biztanle baino gehiago dituzten Gipuzkoako udalak izango dira. 

Udalek ez dute egon behar Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. artikuluko debekuen eraginpean.

Halaber, ez dute egon behar 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, 26.3 artikuluan aurreikusten dituen egoeretan.

Aurreko 2.2 eta 2.3 oinarrietan adierazitakoaren egiaztapena Udal eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egingo da, zeina Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentura zuzenduko baita.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak

Diruz lagunduko dira merkataritza eta ostalaritza sektoreetan jarduera ekonomikoa indarberritzeko sustatzen dituzten jarduketak, covid-19aren eragina gutxitze aldera.

Udal bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du.

Eskaeran jasoko da zein jarduketak egiteko eskatu den dirulaguntza)

Diruz lagundutako jarduketek honako ezaugarriak izango dituzte:

• Txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomo eta ETEi laguntzea.

• Soilik lagunduko dira COVID-19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsio eta ekipamendu hauek, eta inbertsio horiek egiteko beharrezkoak diren ikerketak:
-lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.
-merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.
-bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.

2020ko martxoaren 14 eta 2020ko abenduaren 31ra bitartean egin beharko dira.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagundu daitezkeen kostuak dira udal eskatzaileak aurkezten duen jardueraren aurrekontuan jasota egonik, diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak ondoren adierazten diren inbertsioak eta ekipamenduak eta inbertsio horiek egiteko behar diren ikerketak izango dira, COVID-19ari aurre egiteko txikizkako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako autonomoen eta ETEn jarduera ekonomikoa prestatzeko bideratzen direnak.
-lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.
-merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.
-bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.

Ez dira diruz lagungarriak izango udalen barruko langileen kostuak edo udalarekin lotura duten pertsonei edo erakundeei dagozkienak.

Kostu hautagarriak ezingo dira merkatuko balioaren gainetik egon eta arrazoizkoak izan behar dira; gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Ingurunekoko Departamentuak mugatu egin ditzake kostu horiek.

Dirulaguntzen zenbatekoak

Dirulaguntzak kostu hautagarrien %100ekoak izango dira.

Dirulaguntzen banaketa, udalen arabera antolatuta, II. eranskinean ezartzen da.

Aurkeztutako jarduketen arabera, aurreikusten den bezala ezin badira dirulaguntza guztiak banatu, erabilgarri dagoen zenbatekoa dirulaguntza jaso behar duten gainontzeko udalen artean proportzionalki banatuko da.

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura elkarrekiko lehiarik gabekoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bateragarritasuna ala bateraezintasuna

Aurreikusitako dirulaguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabide batzuekin, betiere diruz lagundutako jardueraren kostua gainditzen ez bada eta, betiere gai horren inguruan beste laguntzetako araudiak esaten duena eragotzi gabe.

Oinarri hauen babesean diruz lagundutako jarduera garatzeko beste dirulaguntzaren bat eskuratu edota eskatu duen udal onuradunak modu fidagarrian jakinaraziko dio zirkunstantzia hori Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Ingurunekoko Departamentuari.

Betetzeko epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko ekainaren 29an, eguerdiko 12:00etan bukatuko da.

• Jarduerak hasteko epea: 2020ko martxoaren 14etik aurrera hasiko dira.

• Proiektuen exekuzio data: 2020ko abenduaren 31n amaituko da.

• Proiektuen justifikazio data: 2021eko martxoaren 31n.

Araudi aplikagarria

2020ko ekainaren 9an Diputatuen Kontseiluak onartu zituen “Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko programa”ren oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia (GAO 108 zk. 2020-06-10)https://egoitza.gipuzkoa.eus/gao-bog/euskera/gao/2020/06/10/e2002678.htm

Eskaera egiteko urratsak

• Informazioa eta dokumentuak →   https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia/programak-eta-laguntzak/lehiakortasuna/covid19-udalak

• Dirulaguntzak kudeatzeko aplikatiboa→  http://sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu:

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua
Telefonoak:

• Kudeaketa teknikoa: 943-112287
• Kudeaketa Administratiboa: 943-112218

sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

Oharrak

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.