Subvenciones Subvenciones

Erronka demografikoaren aurrean negozio eredu berriak sustatzeko eta balio erantsiko aukerak sortzeko programa. Adinberri

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Balio erantsiko irtenbide partekatuak sustatzea trantsizio demografikoaren erronka sozial eta ekonomikoari aurre egiteko; pertsonen zahartze-prozesua kontuan hartzen dutenak; inpaktu soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa integratzen dituztenak gizartearen ongizatea, autonomia, berdintasuna eta aniztasuna areagotzeko; eta Adinberri estrategiarekin lerrokatuta daudenak.

Entitate onuradunak

a) Gipuzkoan dauden enpresak.

b) Gizarte-ekintzaren hirugarren sektoreko irabazi asmorik gabeko entitate, fundazio eta elkarteak, Gipuzkoan kokatuta daudenak, eta helburutzat dutenak zahartzearen alorreko sare sozioasistentzialean eta/edo soziosanitarioan lan egitea.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak enpresa-proiektu esperimentalak garatzeko izango dira, zahartzearen beharrei eta erronkei erantzungo dietenak, beren balio proposamenak garatuz eta Adinberri estrategiarekin bat etorriz. Proiektuak proposamen hauetako edozeinetatik planteatu ahal izango dira:

- Enpresa aukerak garatzea, adinekoen autonomia etxean bertan sustatzeko.

- Enpresa aukerak garatzea, adinekoen bizimodu osasungarriko estiloak etxean bertan bultzatu eta mantentzeko, alderdi hauek sustatuko dituztenak: jarduera fisikoa, elikadura osasungarria, osasuna prebenitzeko eta sustatzeko zerbitzuak, ongizate emozionala eta gizarte harremanak.

- Zainketen eta arreta soziosanitarioaren arloan negozio eremu berriak garatzea, adinekoen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.

- Esperimentatzeko proiektuak, ekonomia sortzailearekin hibridazioaren bidez produktu eta zerbitzu kultural eta kognitibo espezifikoen garapenerako.

- Enpresa bideragarritasuna duten proposamenak identifikatzea, gizarte ekonomia lehenetsiz, etxeak eta zerbitzu komunitarioak egokitzeko, adinekoen autonomiarik handiena sustatzearren.

- Funtsezko ekonomiara hurbiltzean oinarritutako ekintzak diseinatzea.

Diruza lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.(Ikusi diruz lagungarriak diren kostuak 8. Oinarrian)

Diru-laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzak kostu hautagarrien % 75 izango dira.

Emateko prozedura

Laguntza emateko prozedura, lehiaketa bidezkoa izango da, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bateragarritasuna eta bateraezintasuna

Dirulaguntza hauek ez dira bateragarriak beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk, izan estatalak, izan Europar Batasunekoa edo izan nazioartekoa, eman lezakeen helburu bereko subentzio, laguntza, diru sarrera edo baliabiderekin

Betetzeko epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko azaroaren 17an, goizeko 12:00etan amaituko da.

• Jarduerak hasteko epea: dirulaguntza eskatu ondoren hasiko dira, urte naturalaren barruan.


• Proiektuen exekuzio data: 2021ko uztailaren 30a.

• Proiektuak justifikatzeko data: 2021ko uztailaren 30a.

Araudi aplikagarria

Erronka demografikoaren aurrean negozio eredu berriak sustatzeko eta balio erantsiko aukerak sortzeko programa. Adinberri  2020ko oinarri arautzaileak eta deialdia (2020ko urriaren 13ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia. GAO 199 zk. 2020ko urriaren 19an).

Eskaera egiteko urratsak

Informazioa eta dokumentuak

Eskaera kudeatzeko aplikatiboa

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

EKONOMIA SUSTAPENEKO ZERBITZUA

Kudeaketa teknikoa: 943.112217 / 943.113770

sustapena.lehiakortasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.