Gipuzkoa Digitala - produktu 4.0


  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2022
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Enpresentzako dirulaguntzak

Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, dirulaguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.

Aurrekontua: 1.000.000 €.

                      440.000 € 2022ean eta 560.000 € 2023an. 

Hartzaileak

Entitate onuraduntzat joko dira bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, betiere laguntzen den proiektuaren emaitza instalazio horietan zuzenean aplikatzen bada. Era berean, proiektua Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan garatu behar da, hargatik eragotzi gabe proiektuaren zati bat lurraldetik kanpo azpikontratu daitekeela.

Proiektuen baldintzak

Diruz lagundu daitezke, besteak beste, ondoko alorrekin lotutako 4.0 produktuen edo 4.0 zerbitzuen garapena:

- Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola

- Konektagarritasuna

- Konputazioa eta lainoa

- Errealitate handitua eta errealitate birtuala

- Robotika aurreratua

- Gauzen Interneta (IoT)

- Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua

- Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa

- Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak

- Adimen artifiziala, ikaskuntza automatikoa (Machine Learning)

Ez dira lagungarriak izango:
- Bezero partikularraren behar berezietara moldatutako produktuak edo zerbitzuak.
- Entitate eskatzailearen barneko prozesuen berrikuntzak.
- Proiektuen bigarren faseak edo produktuen edo zerbitzuen bertsio hobetuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jada sustatuta daudenak.
- Eremu teknologiko espezifikoekin erlazionatuta dauden proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste programa batzuk sustatzen dituztelako.Salbuespenak deialdi bakoitzean zehaztuko dira. Zehazki, 2021ko deialdian ez da diruz laguntzeko modukotzat joko ondoko eremu teknologikoekin lotutako produktu edo zerbitzuen garapena:
- Zibersegurtasuna
- Elektromugikortasuna, energia biltegiratzea edo ibilgailu autonomoa
- Gastronomiaren balio katean teknologien aplikazioa
- Big Data

Gastu mota lagungarriak: barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak

Laguntzen zenbatekoa

- Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
Zenbateko hori handitu ahal izango da enpresen edo proiektuaren ezaugarri berezien arabera (ikus lerro espezifikoaren 5. oinarria).

Gehieneko zenbatekoa: 50.000 € banakako proiektuetan eta 60.000 € partekatutako proiektuetan.

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabidearekin.

Eskaerak aurkezteko epea

ESKAERA: 2022ko apirilaren 6tik maiatzaren 16ra arte, biak barne

Erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzeko.

PROIEKTUAREN BUKAERAREN JUSTIFIKAZIOA: 2023ko irailaren 10a baino lehen (barne).

Hautapen prozedura bakarra

Eskaerak irizpide orokor hauei jarraikiz baloratuko dira:
- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte
- Proiektuaren ezaugarriak: 30 puntu arte
- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 30 puntu arte
- Beste batzuk: 10 puntu arte

Aurkeztu behar diren agiriak

- Eskaera beteta

- I+G gastuen aurrekontua

- Proiektuaren deskribapen zabaldua

- Proiektuan parte hartzen duten barneko langileen xehetasunak

- Balioetsi daitezkeen gainerako dokumentuak

Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzea

Onartutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- Entitate onuradunek hilabeteko epea izango dute laguntzaren lehenengo zatia ordaintzea eskatzeko, dirulaguntzari dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finantzazio gisa.
- Bigarren zatia ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2023ko irailaren 10a baino lehen (barne). Hala ere, proiektua amaitu aurretik, entitate onuradunek laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete dirulaguntzari dagozkion jarduketak gauzatu ahal izateko finantzazio gisa; horretarako, banku abala aurkeztu beharko da, aurreratutako dirulaguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutze interesei dagokiena.

Programa honen araudia

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022-04-05, 65 Zenbakia esteka

Edozein zalantza argitzeko

Tlf: 943 11 3989

 

Dokumentuak deskargatu

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena
KONTSULTAK, KEXAK ETA IRADOKIZUNAK
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.
ARAUDIA DESKARGATU
9/2022 Foru Dekretua, apirilaren 26koa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Herritarren Arretarako Foru Sistema arautzen duena.