Subvenciones Subvenciones

Gipuzkoa Industria 4.0: produktuen eta zerbitzuen garapena

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Enpresentzako dirulaguntzak, guztira: 960.000 €

Fabrikazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren merkatura zuzentzen diren produktu eta aplikazio berriak garatzera zuzendutako proiektuak, betiere, berrikuntza badute, hau da, produktu edo prozesu garapenak (edo bien konbinazioa) berriak edo hobetuak badira, edo nabarmen desberdinak, entitate eskatzaileak eskaintzen dituenen aldean. Proiektuak garapen esperimentaleko kategorian sartuko dira, kontuan hartuta Europar Batzordeak definitzen duena, hain zuzen, dirulaguntza programa honen araudiaren 1. oinarrian azaltzen dena.

Epeak:

ESKAERA: 2020ko martxoaren 14tik (14a barne).

Enpresa bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake deialdi bakoitzeko.

Goian eta eskubian dagoen sarrera erabili “Internet bidezko eskaera”.

PROIEKTUAREN BUKAERA JUSTIFIKATZEKO EPEA: 2021eko UZTAILAREN 24a baino lehen

Entitate onuradunak

Entitate onuraduntzat joko dira bere jarduera Gipuzkoan garatzen duten enpresak, betiere laguntzen den proiektuaren emaitza instalazio horietan zuzenean aplikatzen bada. Era berean, proiektua Gipuzkoako Lurralde Historikoko egoitzetan garatu behar da, hargatik eragotzi gabe proiektuaren zati bat lurraldetik kanpo azpikontratu daitekeela.

Diruz lagundu daitezke

4.3. Diruz lagundu daitezke, besteak beste, ondoko alorrekin lotutako 4.0 produktuen edo 4.0 zerbitzuen garapena:
- Ekoizpen prozesuaren kudeaketa eta kontrola
- Konektagarritasuna
- Big Data
- Konputazioa eta lainoa
- Errealitate handitua eta errealitate birtuala
- Robotika aurreratua
- Gauzen Interneta (IoT)
- Ikusmen artifiziala, 3D ikuskapena eta neurtze aurreratua
- Fabrikazio gehigarria eta 3D inpresioa
- Prozesuen eta produktuen trazabilitate teknologiak

Ez dira lagungarriak izango:
- Bezero partikularraren behar berezietara moldatutako produktuak edo zerbitzuak.
- Entitate eskatzailearen barneko prozesuen berrikuntzak.
- Proiektuen bigarren faseak edo produktuen edo zerbitzuen bertsio hobetuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jada sustatuta daudenak.
- Eremu teknologiko espezifikoekin erlazionatuta dauden proiektuak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beste programa batzuk sustatzen dituztelako.Salbuespenak deialdi bakoitzean zehaztuko dira. Zehazki, 2020ko deialdian ez da diruz laguntzeko modukotzat joko ondoko eremu teknologikoekin lotutako produktu edo zerbitzuen garapena:
- Zibersegurtasuna
- Elektromugikortasuna, energia biltegiratzea edo ibilgailu autonomoa.
- Gastronomiaren balio katean teknologien aplikazioa

Gastu lagungarriak: barruko langileria gastuak eta azpikontratazioak

Aurkeztu behar diren agiriak

  

Laguntzen portzentajeak eta gehieneko zenbatekoak

- Diruz lagundu daitekeen kostuaren % 25
- Enpresa ertaina bada % 35
- Enpresa txikia bada % 45

Gehieneko zenbatekoa: 60.000 €

Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango Gipuzkoako Foru Aldundiak, edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntza, sarrera edo baliabidearekin.

Hautapen prozedura bakarra

Eskaerak irizpide orokor hauei jarraikiz baloratuko dira:
- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte
- Proiektuaren ezaugarriak: 30 puntu arte
- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 30 puntu arte
- Beste batzuk: 10 puntu arte

Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzea

Onartutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- Entitate onuradunek hilabeteko epea izango dute laguntzaren lehengo zatia ordaintzea eskatzeko, dirulaguntzari dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finantzazio gisa.
- Bigarren zatia ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2021eko uztailaren 24a baino lehen. Hala ere, proiektua amaitu aurretik, entitate onuradunek laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete dirulaguntzari dagozkion jarduketak gauzatu ahal izateko finantzazio gisa; horretarako, banku abala aurkeztu beharko da, aurreratutako dirulaguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutze interesei dagokiena.

Programa honen araudia

2020ko deialdia

Edozein zalantza argitzeko

- Jesus Mª Eizagirre jeizagirre@gipuzkoa.eus  943 113 989

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.