Subvenciones Subvenciones

TALENTUDUNAK ERAKARTZEKO ETA EUSTEKO FELLOWS GIPUZKOA PROGRAMA

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Dirulaguntzaren xedea

Nazioarte mailan garrantzia duten ikerketa taldeetan doktoratu osteko formazioa jaso duten ikertzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen Gipuzkoako zentroetan sartzen laguntzea.

Laguntzen zenbatekoa

Ikerlaria kontratatzeak eragindako gastuen %100 finantzatuko da, gehienez ere 50.000 eurorekin lehenengo kontratazio urtean; %80 arte bigarren urtean, gehienez ere 40.000 eurorekin; eta %70 arte hirugarren urtean, 35.000 eurorekin gehienez.

Entitate onuradunak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden erakundeak (2015eko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuak arautua).

Diruz lagundutako jarduerak

a) Talentudunak erakartzea: ekintza honen bidez, nazioarte mailako formazioa duten pertsonak erakarri nahi ditugu entitate onuradunen jardun esparruetan proiektuak gauzatzeko, eta gero, hurrengo fase batean, EAEko ikerketa talderen batean sartzeko. Ikertzaile horiek baldintza hauek bete beharko dituzte: doktoreak izango dira, eta doktoratu osteko formazioan arituak, dagokien esparruan nazioarte mailako garrantzia duen ikerketa talde batean.

b) Talentudunei eustea: ekintza honen bidez jarraipena eman nahi zaie, gehienez hiru urtez, Fellows Gipuzkoa Programaren bidez lagundu diren ikerlariei, ikerketa talde batean sartu arte.

Aurkeztu behar diren agiriak


Eskatzaile guztientzat:

a) Erantzukizun aitorpena, 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko inongo debekurik ez izatearena.

b) Halakorik izanez gero, eskatzaileak edozein administraziori edo estatu zein nazioarte mailako entitate publiko nahiz pribaturi eskatutako edo haiengandik eskuratutako dirulaguntzen, sarreren edo baliabideen adierazpena, eskatutakoekin bateraezinak diren dirulaguntzak jasotzen dituena.

c) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean egiaztatuta egotearen ziurtagiria.

d) Entitateak dirulaguntza eskatzen dueneko denboraldian, ikertzailea kontratatzeko aurreikusitako aurrekontua.

Talentudunak erakartzeko eskaerak:

a) Kontratatuko den ikertzailearen CVa, 6.1.a) oinarrian ezartzen diren baloratzeko irizpideak adierazten dituena.
- Nazioarteko formazioa: nazioarteko zentroetan egindako egonaldiaren iraupena eta ikertzailearekin lan egin duen ikerketa taldearen CVa.
- Argitalpenak: azken bost urteetako artikuluak, indizeak H, WoS, Scopus, ISI, kongresu eta bilera zientifikoetan egindako aurkezpenak.
- Proiektuak: azken bost urtetakoak, nazioartekoak, Europakoak, estatukoak, eskualdekoak…
- Beste merezimendu batzuk: enpresekin egindako elkarlan proiektuak, patenteak eta erabilgarritasun-ereduak, spin-offak, bekak…
- Gipuzkoarekiko lotura.

b) Ikertzailea sartuko den ikerketa taldeak egingo duen lanaren memoria, 6.1.b) oinarrian ezartzen diren baloratzeko irizpideak adierazten dituena.
- Helburuak eta lanaren plangintza: helburuak adierazi eta lanaren plangintzan lortzeko eman behar diren pausuak zehaztu. Planing-ean datak adierazi.
- Aurreikusitako emaitzak: argitalpenak, kongresuen aurkezpenak, patenteak, sipn-offak sorkuntza, produktu berriak edo terapiak, nazioarteko proiektu berriak, elkarlanak, esparru ezberdinetan hobekuntzak (gizartekoak, ekonomikoak, ekologikoak,… Emaitza horien lorpena noizko aurreikusten den zehaztuko da.

c) Ikertzailea sartuko den ikerketa taldearen memoria, 6.1.c) oinarrian ezartzen diren baloratzeko irizpideak adierazten dituena.
- Taldea osatzen duten  kideen kopuruak eta profila: doktoreak, doktoratu aurreko ikerlariak, bekadunak, eta laguntzaileak, baita emakume kopurua ere.
- Taldeak lortu dituen emaitzak: azken bost urteetan,  argitaratutako artikuluak, konkurrentziako proiektuetan partaidetza, patenteak, produktu berriak, abian jarritako spin-offak, enpresekiko kontratuak, elkarlanak…

d) Dirulaguntza eskatzen duen entitatearen memoria, 6.1.d) oinarrian ezartzen diren baloratzeko irizpideak adierazten dituena.
- Tamaina: entitatearen pertsona kopurua, entitatean lan egiten duten talde kopurua, entitatearen ikerketa ildoak…
- Ikerlaria sartuko den ikerketa taldearen garrantzia entitate barruan: taldearen ikerketa ildoak…
- Entitatearen emaitzak: (azken bost urteetan) argitaratutako artikuluak, konkurrentziako proiektuetan partaidetza, patenteak, produktu berriak, agian jarritako spin-offak, enpresekiko kontratuak, elkarlanak…
- Ikertzailea finantzatzeko aukera.

Talentudunak eusteko eskaerak

a) Aurreko aldian zenbateraino bete diren ezarrita zeuden helburuak eta lan plana: helburuak gogoraraziko dira, ikerketa osokoak eta finantzatutako epealdikoak, eta zehaztuko dira egindako lana eta lortutako helburuak  eskaeraren aurkezteko data arte.

b) Egingo duen lanaren memoria: lana ikerketa osoan lortu beharreko helburuen markoan kokatuko da, eta eskatutako dirulaguntzaren xede den proiektuaren epealdian  zehaztuko dira egingo diren faseak, planinga eta lortu nahi diren emaitzak.
 

Eskaerak aurkezteko epea

2020ko ekainaren 17a, 13:00etan.

Araudi aplikagarria

GAO 2020ko otsailaren 27a

GAO 2016ko apirilaren 22a

GAO 2016ko apirilaren 29a. (Akatsen zuzenketa)

Arduraduna

Maite Salustiano
Tfno. 943112233
e-mail: msalustiano@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.