Lerro honen helburua da Gipuzkoako enpresen artean datuen balorizazio prozesua bizkortzea enpresaren eta negozio ereduaren eraldaketa digitala lortzeko; horretarako, datuak informazio garrantzitsu bihurtzen adituak diren kanpoko eragileen kontratazioa bultzatuko da, enpresei erabakiak hartzen laguntzeko.
Aurrekontua: 650.000 €
450.000 € 2022ean eta 200.000 € 2023an.
HartzaileakEntitate onuradunak izango dira Gipuzkoan kokatuta dauden eta jasotako dirulaguntzarekin egindako hobekuntzak lekuko lantokietara aplikatzen badituzte.
Proiektuen baldintzakDiruz lagun daitekeen kostuaren % 40 (araudia aplikatuz)
ETEen kasuan, % 10 handituko da dirulaguntza, eta OTEB kontratatuz gero, %20 handituko da erabilera eta ustiapen-proiektua bada, eta % 20 azterketa-proiektua bada.
Gehieneko zenbatekoa: 40.000 € ezarpen-proiektuetarako edo 20.000 € azterketa-proiektuetarako.
Oinarri hauetan aurreikusitako dirulaguntzak «minimis» deritzon arau Europear mende egongo dira: Europar Batasunak ezarritakoaren arabera, enpresa bakar bati emandako minimis laguntzak ezin dira, guztira, 200.000 eurotik gorakoak izan, dagokion zerga ekitaldian eta aurreko bietan.
Oinarri hauen xede diren dirulaguntzak bateraezinak izango dira Gipuzkoako Foru Aldundiak edo estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko beste edozein administrazio edo erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin.
Eskaerak aurkezteko epeaESKAERA: 2022ko apirilaren 6tik maiatzaren 16ra arte, biak barne
Erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du deialdi bakoitzeko.
Proiektuaren amaieraren justifikazioa: 2023ko irailaren 10a baino lehen (barne).
Hautapen prozedura bakarraEzarpen-proiektuek izango dute lehentasuna. Aurrekontua ez bada amaitzen ezarpen-eskaerekin, azterketa-proiektuak baloratuko dira.
Eskaerak irizpide orokor hauei jarraikiz baloratuko dira:
- Eskaera egiten duen erakundearen profila: 30 puntu arte
- Proiektuaren ezaugarriak: 40 puntu arte
- Proiektuaren bultzada-gaitasuna: 20 puntu arte
- Beste batzuk: 10 puntu arte
- Eskaera beteta
- Lana egingo duen enpresaren eskaintza
- Balioetsi daitezkeen gainerako dokumentuak
Dirulaguntzak zuritu eta ordaintzeaOnartutako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
- Entitate onuradunek hilabeteko epea izango dute laguntzaren lehenengo zatia ordaintzea eskatzeko, dirulaguntzari dagozkion jarduketak egiteko beharrezkoa den finantzazio gisa.
- Bigarren zatia ordaintzea eskatzeko, proiektua erabat burutu dutela zurituko dute 2023ko irilaren 10a baino lehen (barne). Hala ere, proiektua amaitu aurretik, entitate onuradunek laguntzaren bigarren zatiaren ordainketa aurreratua eska dezakete dirulaguntzari dagozkion jarduketak gauzatu ahal izateko finantzazio gisa; horretarako, banku abala aurkeztu beharko da, aurreratutako dirulaguntzaren zenbatekoari eta aurrerakina ematen denetik proiektua bukatu bitarteko berandutze interesei dagokiena.
Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2022-04-05, 65 Zenbakia esteka
Edozein zalantza argitzekoTlf: 943 11 3989
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Ekonomia SustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.