Enpresa-talde berritzaileak, balio-kate bereko enpresen dinamizatzaile gisa jarduten duten eta Gipuzkoako enpresa txikien nazioarteko presentzia errazten duten baterako ekintzak sustatzen dituztenak.
Gainera, erakunde onuradunek honako hauek bete beharko dituzte:
Enpresa txikien nazioartekotzea erraztea, taldeko merkataritza-ekintzak bultzatuz, Gipuzkoako balio-kateak ordezkatzen dituzten erakundeek sustatuta.
Kontuan hartu beharreko datak eta epeak- Eskaerak aurkezteko epea: 2022ko apirilaren 14tik maiatzaren 13ra arte.
- Proiektuak hasteko epea: 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira.
- Gehieneko epea proiektuak burutzeko eta justifikatzeko: 2023ko irailaren 30 arte.
a) Dirulaguntzen xede zehatza izango da ordezkatzen dituzten sektore-erakundeek sustatzen dituzten baterako jardueretan parte hartzen duten Gipuzkoako enpresen parte-hartzetik eratorritako kostuak finantzatzen laguntzea.
b) Proiektuek gutxienez Gipuzkoako 10 enpresa txiki izan beharko dituzte, 50 langile baino gutxiagokoak.
- Baterako jarduerak antolatzen dituzten erakundeen barne-gastuak.
- Marketineko eta merkaturatzeko ekintza esanguratsuen kanpoko gastuak: zabalkundea, marketina, sustapena, azoka, kongresu edo ekitaldi garrantzitsuetako presentzia edo antzeko jarduerak.
- Hala badagokio, bertaratutako enpresentzat ezar daitezkeen bidaia-zuloak; gehieneko baliotzat hartuko dira Eusko Jaurlaritzak bere deialdietan aplikatzen dituenak.
Diseinatutako jarduerak beste lurralde batzuetako enpresen edo enpresa handiagoen partaidetza badu, proiektuaren betekizunen b) idatz-zatian adierazitako enpresei zuzenean egotz dakizkiekeen gastuak bakarrik lagunduko dira diruz.
- Dirulaguntzaren gehieneko ehunekoa: diruz lagundu daitekeen gastuaren % 40.
- Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa erakunde bakoitzeko: 30.000 euro.
Norgehiagokan, deialdi bidez eta hautaketa-prozedura bakarraren bidez.
Balorazio irizpideak1) Klusterraren garrantzia enpresa elkartuei dagokienez, sektore osoarekin alderatuta, enpleguari eta fakturazioari dagokienez: 20 puntu, gehienez.
2) Sektorearen izaera berritzailea: 10 puntu, gehienez.
3) Nazioartekotze-estrategia: 10 puntu, gehienez.
4) Proiektuan sartutako enpresa txikien kopurua: 20 puntu, gehienez.
5) Merkatuak eta xede-herrialdeak: 20 puntu, gehienez.
6) Merkatuen nobedadea: 10 puntu, gehienez.
7) Konpromiso soziala eta iraunkortasuna: 10 puntu, gehienez.
Gehieneko puntuazioa: 100 puntu. Ez zaie laguntzarik emango guztizko puntuazio maximoaren % 50 baino gutxiago lortzen duten proiektuei.
Oinarri orokorrak, espezifikoak eta 2022ko deialdia: GAO 71 zkia, 2022ko apirilaren 13a
Arantxa Etxeberria: arantxaetxeberria@gipuzkoa.eus 943 113190
Dokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.