Subvenciones Subvenciones

Gipuzkoako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarea bultzatzeko Programa

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Programaren Helburua

Ikerketa eta garapena sustatu, I+G eta inbertsio proiektuei emandako laguntzaren bidez.

Hartzaileak

Hurrengo entitateak izango dira onuradunak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean dauden erakundeak.

Laguntza motak

Laguntzak, osorik edo zati batean, ondoren aipatzen diren proiektuak finantzatzeko emango dira:

a) I+G enpresetako Unitateen gidaritzapean egindako elkarlaneko I+G proiektuak.
b) Enpresetako I+G unitate berriak sortzea.
c) Ekipamendu eta azpiegitura zientifiko-teknologiko aurreratuak erosteko inbertsio proiektuak.
d) Batez ere fabrikazio aurreratuan, energian eta bio-zientziak/osasunan arloan I+G proiektuak.

Dirulaguntzen kopurua

I+G enpresetako unitateen I+G proiektuei, Sareko beste zentro batzuekin elkarlanean egiten dituztenak:
• Enpresetako I+G Unitateetako langileen gastuak: Kontzeptu horregatik diruz lagundu daitezkeen gastuen %100eraino subentzionatuko da.
• Proiektuan lan egiten duten zentroko langileen gastuak: kontzeptu horrengatik gastu subentzionagarrien %50eraino subentzionatuko da.
• Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentroekin egindako kontratuak: Kontratu horien kostu subentzionagarrien % 70eko dirulaguntza emango da.
• Aholkularitza eta laguntza teknikoaren kontratuak, eta bestelako gastuak: Diruz lagundu daitekeen zenbatekoaren % 30eko dirulaguntza eman ahal izango da gehienez ere.

I+G Unitate bakoitzeko gehienezko diru laguntza 100.000 eurokoa izango da.

Enpresetako I+G Unitate berriak sortzea.
• I+G alorreko zereginetara zuzendutako ikertzaileen gastuak: kontzeptu horregatik diruz laguntzekoak diren gastuen % 70eko laguntza emango da gehienez ere.
• I+G alorrera bideratutako ekipamendu eta azpiegituren inbertsio gastuak: kontzeptu horregatik diruz laguntzekoak diren gastuen %50eko laguntza emango da gehienez ere.

Enpresako I+G unitate berritzat joko da bi urteko epearen barruan egiaztatzen bada izaera hori duela.
Emango den gehienezko dirulaguntza 100.000 eurokoa izango da.

Inbertsio proiektuak:
• Dirulaguntza proiektuaren kostuaren % 50era iritsiko da

Gehienez ere, proiektu bakoitzeko 100.000 eurokoa izango da eta entitate bakoitzeko 200.000 euro.

I+G proiektuak, batez ere, fabrikazio aurreratuan, energian eta biozientziak/osasuna arloan:
• Dirulaguntza proiektuaren kostu subentziogarriaren %100era iritsi ahal izango da.

Entitatearen ikerketa arlo, ikerketa unitate edo ikerketa talde bakoitzak ezin izango du eskaera bat baino gehiago aurkeztu.
Proiektu bakoitzeko gehienezko dirulaguntza 100.000 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko eta entitate bakoitzeko 250.000 euro.

Gogoan izateko datak

• PROIEKTUEN HASIERAKO data: Eskaera aurkezten den egunetik aurrera.
• ESKAERAK AURKEZTEKO azken eguna: 2020ko uztailaren 13a, 13:00etan.
• Proiektuak BURUTZEKO azken eguna: 2021eko irailaren 30a.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2020ko uztailaren 13an, 13:00etan.

Aurrekontua

- 2020. urtea: 2.515.000 €

- 2021. urtea: 1.800.000 €

Arduradunak
Izena Kargua Telefonoa E-posta

 Maite Salustiano Esnoz

 Teknikoa  943112233  msalustiano@gipuzkoa.eus 
 Amaia Eskisabel Tolosa  Administraria  943112039

aeskisabel@gipuzkoa.eus

 

Araudi aplikagarria

G.A.O. 2020ko martxoaren 13a

G.A.O. 2017ko martxoaren 9a

G.A.O. 2016ko apirilaren 22a.

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.