Subvenciones Subvenciones

Eskulangintza Sustatzeko Plana 2020

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Ekonomia Sustapena

Deskribapena:

Deskribapena

Eskulangintza sektorea sustatzeko programa, lehiakortasuna hobetzeko, eta merkaturatzea eta gizartean duen balioa indartzeko.

Erakunde onuradunak

Entitate onuradunak izango dira eskulangintzan aritzen enpresak izango dira, batetik, banako enpresaburuak eta enpresa sozietarioak, eta, bestetik, Gipuzkoako eskulangintza sektorearen ordezkaritza entitateak.

 

Dirulaguntzen xedeko jarduerak

Eskulangintzako enpresak

• Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute.

• Web-orriak sortzea eta eguneratzea.

• Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak.

• Negozio lokalaren aloikarua.

• Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko.

• Azoketan parte hartzea.

- Eskulangintzako  elkarteak

• Eskulangintza sektoreko elkarte edota erakundeek azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzea.

Kostuak eta dirulaguntzen zenbatekoak

Proiektu bakoitzerako gehieneko diru laguntzaren zenbatekoak:

- Eskulangintzako enpresak

•  Makineriaren, tresnen, altzarien eta informazioa prozesatzeko ekipoen inbertsioak, baldin eta jarduerarekin zuzeneko lotura badute: diruz lagun daitekeen kostuaren % 40raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.

• Web-orriak sortzea eta eguneratzea: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.

• Gizarte Segurantzaren kotizazioa ordaintzeko kuotak: diruz lagun daitekeen kostuaren % 100raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.500 euro eman ahal izango dira.

• Negozio lokalaren errentamendua: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 800 euro eman ahal izango dira.

• Kanpo aholkularitza, tailerraren kudeaketa hobetzen laguntzeko: diruz lagun daitekeen kostuaren % 90raino; eskulangintzako lantegi bakoitzeko gehienez ere 1.000 euro eman ahal izango dira.

• Azoketan parte hartzeko:

- Gipuzkoatik kanpoko azoketara joateko bada, diruz lagundu daitekeen kostuaren %60 adinakoa izango da dirulaguntza, eta, gehienez ere, 2.000 euro azokako. Diruz lagundu daitekeen gastutzat joko da zoruaren eta erakusmahaiaren alokairu faktura, azokaren antolatzaileak egindakoa.

- Gipuzkoako azoken kasuan, azokan izena emateko kostuaren %80rainokoa finantzatuko da, gehienez ere, 1.700 euro azokako.

Eskulangintza lantegi bakoitzari ezingo zaio guztira 5.500 euro baino gehiago eman.

- Eskulangintzako  elkarteak

• Azoka edota eskulangintza lehiaketak antolatzeagatik: % 65eraino finantzatuko da, gehienez ere 15.000 euro azoka bakoitzeko.

Dirulaguntza emateko prozedura

Lehiaketa bidezkoa, deialdi eta hautapen prozedura bakar baten bitartez.

Bateragarritasuna edo bateraezintasuna

Deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak ez dira bateragarriak izango edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk xede berarekin eman ditzaketen beste edozein dirulaguntzarekin.

Betetzeko epeak

• Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko uztailaren 13an amaituko da.
• Jarduerak hasteko epea: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
• Proiektuen exekuzio data: 2021ko otsailaren 26an amaituko da.

 

Araudi aplikagarria

- Onartutako oinarri arautzaileak eta 2020ko deialdia (GAO, 2020/114. zk.).

Informazioa gehiago Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu:

EKONOMIA SUSTAPENEKO zerbitzua

Telefonoak:
• Kudeaketa teknikoa: 943 11 22 87
• Kudeaketa Administratiboa: 943 11 22 18

sustapena.ekintzailetasuna@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Ekonomia Sustapena

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.