Subvenciones Subvenciones

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzen duten jarduerak (Elkarteak)

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Berdintasuna

Deskribapena:

Diru laguntzen xedea

Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko dirulaguntzak, udalei –banaka eta/edo bat baino gehiago batera aurkeztuta– eta mankomunitateei
zuzendutakoak.  

Erakunde eskatzaileak

Oinarri hauen xede diren dirulagun tzak jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek –banaka eta/edo bat baino gehiago batera aurkeztuta– eta mankomunitateek, baldin eta proiektu estrategikoak garatu eta abian jarri nahi badituzte emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikaren esparruan, baldin tza hauetakoren bat betetzen badute:

a) Berdintasunerako politika gara tze ko esparru egonkorra izatea (plangintza, berdintasunean espezializatutako teknikari propioak edukitzea plantillan eta berdintasunerako politika garatzeko berariazko aurrekontua edukitzea).
b) Berdintasunaren arloko plangin tza, berdintasun politikak garatzeko berariazko aurrekontua eta plantillari zuzenean atxikita ez dauden berdintasun arloko teknikari espezializatuak izatea, gutxienez lanaldiaren % 50eko dedikazioarekin, betiere deialdiak irauten duen 2 urteetan mantentzen bada.

 

Baloratzeko irizpideak

 

Udaletako ahalduntze espazioetako jarduera gisa eratzen diren jarduerak garatzen dituzten proiektuak:

a) Proiektua testuinguruan kokatzea. 10 puntu gehienez.
 

b) Proposamenaren kalitatea. 65 puntu gehienez.


— Helburuak definitzea. 15 puntu gehienez.

— Helburu horiei begira egingo diren jarduerak. 15 puntu gehienez.
 

 — Laneko metodologia eta lan prozesua. 15 puntu gehienez.

— Jarraipen eta ebaluazio sistema. 15 puntu gehienez.

— Berrikuntzak. 5 puntu gehienez.

c) Lotura esku hartzeko ardatz nagusiekin. 5 puntu gehienez.

d) Berdintasun ekipamendu espezifikoak. 10 puntu gehienez.

e) Intersekzionalitatea. 5 puntu gehienez.

f) Euskara. 5 puntu gehienez.

Berdintasunaren arloko lehentasunezko esku-hartze gaiekin lotutako proiektuetarako:

a) Proiektua testuinguruan kokatzea. 10 puntu gehienez.
 

b) Proposamenaren kalitatea. 65 puntu gehienez.


— Helburuak defin tzea. 15 puntu gehienez..

— Helburu horiei begira egingo diren jarduerak. 15 puntu gehienez.

— Laneko metodologia eta lan prozesua. 15 puntu gehienez.

— Jarraipen eta ebaluazio sistema. 15 puntu gehienez.

— Berrikuntzak. 5 puntu gehienez.

c) Lotura esku hartzeko ardatz nagusiekin. 10 puntu gehienez.

d) Intersekzionalitatea. 5 puntu gehienez.

e) Sareko lana. 5 puntu gehienez.

f) Euskara. 5 puntu gehienez.

 

 

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Diru laguntza hauek jaso nahi dituzten erakundeek, formularioa bete behar dute, oinarri orokorretan agertzen den dokumentazioa, eta dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
a) Laguntza lerro hauetara lehenengo aldiz aurkezten diren erakundeen kasuan, derrigorrezkoa izango da Eusko Jaurlaritzak bisatutako estatutuen azken eguneraketa aurkeztea. 

b) Administrazio honetan dokumentazioa azkenekoz aurkeztu zutenetik estatutuak aldatu dituzten erakundeek, Eusko Jaurlaritzak bisatutako estatutuen azken eguneraketa aurkeztu beharko dute.

c) Entitate eskatzailearen zinpeko adierazpena, Zuzendaritza Batzordeko kideak eta bazkideen %75a, gutxienez, Gipuzkoan bizi dela egiaztatzen duena.

d) Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana. Agiri hori aurkeztu beharko dute bakar-bakarrik erakundea lehenengo aldiz aurkezten baldin bada edo laguntza lerro hauen ondorioetarako administrazio honen eskura dagoen kontu korrontearen zenbakia aldatu baldin badu. 

e) Zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duen agiria. Hala ere, eskatzaileek baimena eman diezaiokete diru laguntzak kudeatzen dituen organoari, honek zuzenean jaso dezan, administrazio eskudunen eskutik, zerga betebeharrei eta Gizarte Segurantzakoei buruzko informazioa. Baimen hori ematen badute, ez dute aipatu dokumentazioa aurkeztu beharrik.

f) Emakumeen eta gizonen berdintasunari dagokionez, lantalde teknikoaren edo pertsona fisiko edo juridikoaren prestakuntza eta esperientzia profesionala egiaztatzeko agiriak, jarduerak egiteko halakorik kontratatzen bada.

g) Prozesuaren aurrekontu xehatua, diruz lagundu daitezkeen gastuen zerrenda zehatzarekin.

h) Diru laguntza eskatzen den jarduera bererako eskatu diren bestelako laguntzen zerrenda: zenbateko laguntza, laguntza hori zein administrazio edo erakunde publikori nahiz pribaturi eskatu zaion eta zein egoeratan dagoen zehaztuta (ukatuta, erabakitzeko, onartuta, diru kopuruak). Bestela, diru laguntza eskatzeko aurkeztu diren proiektuetarako beste diru laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena.

i) Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aukera ematen duena.

Eskaerak aurkezteko epea

2020ko  otsailaren 6tik martxoaren 3ra.

Ebazpen epea

Sei hilabete,gehienez ere, urteko deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita

Emateko prozedura

1. Diru laguntzak emateko prozedura izango da deialdi eta hautaketa prozesu bakarreko lehia.


2. Prozedura ofizioz hasiko da, deialdi publiko bidez. Deialdia organo eskumendunak onartuko du eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Jaso beharreko dokumentazioa

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du, eta hori egindakotzat joko da, lege ondorio guztietarako, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezespena

Aurrekontua

450.000 euroko kontu saila xedatu da aurrekontuan. 

Dirulaguntzaren zenbateko eta ordaintzea

Diru laguntzek ezingo dituzte gainditu eskatzaileek aurkezten duten diruz laguntzekoak diren gastuen aurrekontua, eta ezingo dira izan 25.000 euro baino gehiagokoak  gizartearentzat orokorrean edo zaurgarritasun egoera handiena duten emakumeen talde berezientzat zuzendutako jarduketak dituzten proiektuak eta 8.000 euro  elkarteak elkarteko kideentzat egiten dituen ohiko jarduera moduan antolatzen diren jarduketak dituzten proiektuak.

Diru laguntzak esleitzeko unean ordainduko dira osorik.

Kontu zuritzailea aurkeztea

14. oinarri orokorrean aipatzen den kontu zuritzailea 2020ko abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da.

Internetera sarrera

http://www.gipuzkoa.net/dirulaguntzak , Beka eta Dirulaguntzak

 

 

Informazio gehiago

Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoa

Gipuzkoa plaza zk. g.

20004 Donostia

berdintasunadirulaguntza@gipuzkoa.net

943 11 20 76 / 943 11 39 92

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Berdintasuna

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.