Subvenciones Subvenciones

Herritarren partaidetza sustatzeko lurraldeko udalei eta tokiko erakunde txikiei diru laguntzak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Herritarren Partaidetza

Deskribapena:

Deskribapena eta xede diren jarduketak

Diru laguntza hauen xedea da Gipuzkoako udalerriak diruz laguntzea, batetik, herritarrek esparru publikoaren kudeaketan eta erabakietan parte hartzeko duten eskubidea bermatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun baldintzak ziurtatuta, eta, bestetik, udalek herritarren parte hartzea sustatzeko duten gaitasuna indartzeko.
Diru laguntzen xede izango dira herritarren parte hartzea sustatzen duten esperientziak eta eskatzaileak aurkeztuko duen eskaera hurrengo epigrafeetako bati lotu beharko dio (epigrafeen edukiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus 3. oinarri arautzailea):
A Epigrafea: Herritarren partaidetza sustatzen duten prozesuak.
B Epigrafea: Udalen herritarren partaidetza eredua egituratzeko helburua duten ekintzak, programak eta tresnak.
C Epigrafea: Herritarren partaidetzari buruzko prestakuntzari lotutako jarduerak.

Entitate onuradunak

Deialdi honetara aurkeztu daitezke:
a) Gipuzkoako udal eta tokiko erakunde txikiak: bakoitzak bakarka gehienez bi eskaera aurkeztu ahal izango ditu. Bi eskaera aurkeztuz gero, udalak eskaera horien lehentasuna bereizi beharko du.
b) Udal taldeak: Taldean aurkezten diren eskaerak erakunde desberdin batek aurkeztutzat hartuko dira. Udal talde batek eskaera bakarra aurkezteko aukera izango du. Taldearen ordezkari edo ahalorde bakar bat izendatu beharko da.
Kasuan kasu, udaleko edo udal taldeko ordezkariak telematikoki tramitatutako eskaerak bakarrik onartuko dira.

Emateko prozedura

Diru laguntzak norgehiagoka erregimenaren bidez emango dira.

Balorazio irizpideak

Eskabideak sailkatu behar diren epigrafe bakoitzari balorazio-irizpideen zerrenda bat dagokio (Epigrafe bakoitzaren balorazio azpi-irizpideen edukiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus 9. oinarri arautzailea):
A Epigrafea:
1. Parte hartze prozesuaren diseinuan eta inplementazioan kalitate metodologikoa bermatzea: 40 puntu gehienez.
2. Parte hartze prozesuak kalitate demokratikoko irizpideak kontuan izatea: 12 puntu gehienez.
3. Berrikuntza sustatzeko gaitasuna: 20 puntu gehienez.
4. Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioan aktiboki parte hartzea, kontuan harturik eskatzaileak zer-nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen:  10 puntu gehienez.
5. Parte hartze prozesua genero ikuspegiarekin garatzea: 6 puntu gehienez.
6. Parte hartze prozesuan euskararen erabilera sustatzea: 6 puntu gehienez.
7. Parte hartze prozesuan  aniztasunarekiko diskriminazio eza sustatzea: 6 puntu gehienez.
B Epigrafea:
1. Herritarren partaidetza eredu integral eta integratua egituratzeko gaitasuna: 37 puntu gehienez.
2. Etengabeko berrikuntza  sustatzeko eta aldaketak eragiteko gaitasuna: 20 puntu gehienez.
3. Gobernu Irekia sustatzeko gaitasuna: 15 puntu gehienez.
4. Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioan aktiboki parte hartzea, kontuan harturik eskatzaileak zer-nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen:  10 puntu gehienez.
5. Parte hartze prozesuan gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea: 6 puntu gehienez.
6. Parte hartze prozesuan euskararen erabilera sustatzea: 6 puntu gehienez.
7. Parte hartze prozesuan  aniztasunarekiko diskriminazio eza sustatzea: 6 puntu gehienez.
C Epigrafea:
1. Sustatu nahi den prestakuntzaren edukia: 25 puntu gehienez
2. Aurkeztutako proiektuaren kalitate teknikoa: 50 puntu gehienez.
3. Herritarren Partaidetzarako Erakunde arteko Espazioan aktiboki parte hartzea, kontuan harturik eskatzaileak zer-nolako azpiegiturak eta baliabideak dituen:  10 puntu gehienez.
4. Parte hartze prozesuan  gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea: 5 puntu gehienez.
5. Parte hartze prozesuan euskararen erabilera sustatzea: 5 puntu gehienez.
6. Parte hartze prozesuan  aniztasunarekiko diskriminazio eza sustatzea: 5 puntu gehienez.

Aurrekontua

350.000 euroko aurrekontua 2020ko deialdiari aurre egiteko eta honela banatuta: 175.000 euro 2020. urteko aurrerakina ordaintzeko, eta gainerako 175.000 euro 2021an ordaintzeko.

Diru laguntzen zenbatekoa

Lagundu daitekeen zenbatekoa eta emango den laguntza eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera zehaztuko dira, betiere erabili daitezkeen aurrekontuak aintzat hartuta eta deialdi honetan finkatutako balorazio irizpideei jarraituz.
Diru-laguntzen gehienezko zenbatekoak, biztanleria segmentuaren arabera, deialdiaren 6. artikuluan jasotzen dira.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko martxoaren 13a
- Erabakia argitaratzeko epea: 2020ko maiatzaren 13a
- Proiektuen exekuzio epea: 2020ko urtarrilaren 1etik 2021ko martxoaren 19a arte
- Aurrerapen mailaren txostena: 2020ko irailaren 25a arte (% 50eko aurrerakina kobratzeko)
- Proiektuak zuritzeko epea: 2021ko martxoaren 19a arte

Aurkeztu behar diren agiriak

Eskaerak egiteko, egoitza elektronikoan, diru laguntzen deialdi honi dagokion atalean, dauden formulario guztiak osatu beharko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/):


A. Herritarren partaidetzarako prozesuaren memoria.
B. Prozesuaren aurrekontu xehatua, diruz lagundu daitezkeen gastuak zehatz-mehatz banakatuta.
C. Entitate eskatzailearen adierazpena, xede berarentzat estatuko edo nazioarteko administrazio edo ente publiko nahiz pribatutatik jaso edo haietara eskatutako diru-laguntza, diru sarrera edo baliabideei buruzkoa, orain eskatutakoekin bateraezinak direnak azalduz. Aipatutako adierazpena izenpetzeko aukera eskaera elektronikoan jasota dago. Entitate eskatzaileak ez badu jaso halako diru-laguntza, diru sarrera edo baliabiderik, edo ez badu haietarako eskaerarik egin, hori ere adierazpenean azaldu behar du.
D. Erantzukizunezko adierazpena (eskaera elektronikoan jasotakoa), martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, onuradun izateko 12. artikuluan ezartzen dituen debekuetan sartuta ez egoteari buruzkoa.
E. Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere eskumenak egikarituz, beharrezko egiaztapenak egingo ditu, zerga betebeharrak nahiz Gizarte Segurantzarenak beteak dituela ziurtatzeko.
Ez dira aintzat hartuko formularioak bete gabe aurkezten diren eskaerak eta zuriketak. Nolanahi ere, formularioetan nahi den informazio osagarri guztia sartzeko atal bat dago.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.
Diru laguntza jasotzen bada, diru laguntza emateko dekretuan adierazitako aurrekontu konputagarriaren % 100 zuritu beharko da.

Diru laguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren diru laguntzak xede bereko beste diru laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Ezarri beharreko araudia

2020ko otsailaren 4ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2020ko otsailaren 13ko GAO, 29. zenbakia).

Oinarri arautzaileak eta deialdia: 2020ko otsailaren 13ko GAO, 29. zenbakia.

Informazio gehiago

Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia
partaidetza@gipuzkoa.eus
garamendi@gipuzkoa.eus - 943112289

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Herritarren Partaidetza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.