Subvenciones Subvenciones

Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean - I.2 Eranskina

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Estrategia

Deskribapena:

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Dirulaguntzen helburua da, Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa Taldean programaren barruan, Lurraldearen garapena bultzatzeko gobernantzako eskualde egiturak sortzeko proiektuak, Lurrade Garapenerako Laborategiaren esparrukoak, finantzatzea.

Entitate onuradunak

Oinarri hauetan araututako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoako eskualdeko garapen agentziek, beren eskualdean garapen agentziarik ez duten Gipuzkoako tokiko erakundeek, mankomunitateek eta udalek eratutakoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenek, aurreko oinarrian jasotzen diren jarduera eremuren batean.

Emateko prozesura

Dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Balorazio irizpideak

a) Proiektuak eskualdeko eta tokiko eragileak eskualdeko sarean elkartzeko duen gaitasuna. Irizpide hau 35 punturen gainean neurtuko da eta kontuan hartuko diren gaiak honako hauek izango dira:

□ Proposatutako ereduaren diseinua: egiturak, prozedurak, eragileak sarean integratzeko maila. 25 puntu.

□ Maila anitzeko gobernantza eredu batean posizionatzea, bereziki, Etorkizuna Eraikiz lurralde garapeneko laborategiaren espazioekin duen lotura. 10 puntu.

b) Lan plana eta proiektuaren planifikazioa. Irizpide hau 35 punturen gainean neurtuko da eta kontuan hartuko diren gaiak honako hauek izango dira:


□ Proposatutako metodologiaren kalitatea eta egokitasuna. 25 puntu.

□ Proiektuan garatuko diren jarduera praktikoen maila eta esperimentazio maila. 10 puntu.

c) Proiektuaren eragina eta  sostengarritasuna. Irizpide hau 30 punturen gainean neurtuko da eta kontuan hartuko diren gaiak honako hauek izango dira:

□ Eskainitako balio-proposamena eta eraldaketa sozial eta ekonomikorako eragina eta indarra. 15 puntu.

□ Proiektua denboran sostengatzeko dinamikaren aurreikuspenaren balioa. 15 puntu.

Aurrekontua

Deialdi honetan emango diren laguntzen kopurua ehun eta hogeita hamabi mila euro (132.000 €) izango da guztira.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Dirulaguntza izan daiteke diruz lagundu daitezkeen gastuen % 100ekoa; eta gehienez ere 25.000 euro proiektu bakoitzeko.

Bete behar diren epeak

- Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko martxoaren 30ean amaituko da, 12:00tan.

- Proiektuen hasiera: 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

- Proiektuen amaiera: 2021eko irailaren 15ean amaituko da.

- Proiektuak gauzatu direla zuritzen duen kontua aurkeztu beharko da 2021eko urriaren 15a baino lehen eta proiektuaren kostu osoarengatik.

Aurkeztu behar diren agiriak

Dokumentazio osoa bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren dirulaguntzen atariaren bitartez (https://www.gfaegoitza.eus).

Dokumentazio hori II. eranskineko 4. atalean dago.

Administrazio-isiltasunaren efektuak

Ezezkoa.

Informazio osagarria

Estrategia Zuzendaritza Nagusiak, aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Dirulaguntzen bateragarritasuna

Oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzak xede bereko beste diru laguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin bateragarriak izango dira, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere ez bada dagokion jarduketaren kostua gainditzen, horren inguruan jasotako beste dirulaguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Araudi aplikagarria

2020ko otsailaren 18ko Diputatuen Kontseiluaren erabakia (2020ko otsailaren 27ko GAO, 39zk.).

Informazio gehiago

Estrategia Zuzendaritza Nagusia
Diputatu Nagusia
Gipuzkoa plaza, zk.g.
20004 Donostia

mgurruchaga@gipuzkoa.eus
943 11 21 37

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Estrategia

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.