Subvenciones Subvenciones

Bizikidetza Lantzen. 2020 deialdia UDALAK

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza

Deskribapena:

Deskribapena. Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak.

Oinarri hauek arautzen dituzten diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalek udal proiektuak egitea, hartara bakea behin betiko eta modu atzeraezinean ezar dadin, gizarte bizikidetza bideratu dadin, kultura demokratikoan sakondu dadin eta giza eskubideen ezagutza eta begirune kultura bat sustatu dadin Gipuzkoako gizartean.

Helburu horiek dituzten ekimenek printzipio hauek izan behar dituzte:

− Giza eskubideak: Giza eskubide guztiak pertsona guztiontzat eta horien oinarria den giza duintasunaren defentsaren konpromisoa.

− Biktimak: biktima guztien eskubideekiko konpromisoa, egiarako, justiziarako eta erreparazioa jasotzeko duten eskubideei erantzunez.

− Memoria: iraganarekin kritikoa den memoria demokratiko batekiko konpromisoa. Elkarrizketetan oinarritutako memoria partekatua, bizikidetzari begira, biktimen sufrimenduarekin solidario dena eta irmoa giza eskubideen aurkako eraso ororen salaketarekin.

− Kultura demokratikoa: kultura politiko demokratikoan sustatzeko konpromisoa. Gizarte eredu demokratiko sendo baten alde lan egitean, konpromiso hartzen duten herritar askez eta kritikoz osatua.

− Gizarteratzea: presoen legezko eta konstituzioz onartutako gizarteratzearekiko konpromisoa, elkarbizitza politika baten lege printzipio eta printzipio humanitarioetan oinarritua, eta gizarteratze prozesuen lagungarri.

Bizikidetza sustatzeko elkarrizketa esparruak:

a) Udal ordezkaritza duten sentsibilitate politiko ezberdinen arteko elkarrizketa eta akordioa: udal bakoitzak bere antolaketa eta aukeren arabera forma emango dio elkarrizketa bideratzeko organo, batzorde edo mahaiari.

b) Herritarren foroak: ibilbide eta ikuspegi anitza duten bertako pertsonen arteko elkarrizketarako foroak, bizikidetza eta debate demokratikoa lantzeko asmoz.

Bizikidetza lantzeko sustapen eremuak:

c) Giza eskubideen kultura: gatazka eta emozioen kudeaketari buruzko formazioa herritarren foroan parte hartzen duten herritarrei edota ordezkari politikoei zuzenduta. Udalerrian eta herritar orori (gazteak bereziki kontuan hartuta) giza eskubideak, kultura demokratikoa eta bakearen kultura sustatzeko mota guztietako ekimenak bultzatu eta lagundu.
Hezkuntza formalean eta ez formalean giza eskubideen kultura eta bakea sustatzeko ekimenak.

d) Kultura Politiko Demokratikoa: herritarren eta ordezkari politikoen kultura politikoa sendotu. Debate politikoa era demokratikoa landu. Kultura Politiko Demokratikoa sustatzeko ekimenak martxan jarri.

e) Biktikmak eta memoria: udal eskumenen baitan, biktimak eta beren eskubideak kontutan hartzen dituen politika publikoak garatu eta laguntza eman. Memoriaren lanketa egin,  partekatua, errespetuzkoa, demokratikoa, ez justifikatzailea eta sufrimendu guztiak kontutan hartzen duena. Memoria ekitaldietan, batasuna eta adostasun politikoa landu.

f) Gizarteratzea: presoen gizarteratze prozesuei babesa ematea laguntza eta asistentzia neurrien bidez, betiere udalen laguntza eskumenen barruan.

Proiektuek gutxienez a) eremua landu beharko dute.

Diruz lagunduko dira 2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31era bitartean egindako jarduketak.

Entitate onuradunak.

Diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalek, baldin eta ez badaude sartuta 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 12. artikuluan ezartzen dituen debeku kasuetan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Beharrezkoa den dokumentazioaren aurkezpena BAKAR-BAKARRIK egoitza elektronikoan egingo da agertzen diren formularioak betez  (ikusi ereduak "Dokumentazioa" atalean).
 

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Jardueraren garapenari inolako zalantzarik gabe lotuta dauden gastuak. Ez dira diruz lagunduko: inbertsio gastuak, eskatzailearen funtzionamendu arrunteko gastuak, ezta bere langileen gastuak ere.

Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan oinarrietan diruz laguntzekoak ez diren gastuak sartzen baditu, edo diruz laguntzekoak izanik ezarritako muga gainditzen badute, edo nabarmen gehiegizkoak badira, kendu edo garbitu egingo dira.

Zeharkako zergak (BEZa, adibidez) ez dira inoiz diruz lagungarri izango berreskuratu edo konpentsatzeko gai direnean, ez eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.

Balorazio irizpideak.

a. Proiektuaren garapenean udal ordezkaritza duten sentsibilitate politiko ezberdinak parte hartzea sustatzeko neurriak (topaketak, prestakuntza, bitartekaritza, hitzaldiak, eta abar). 15 puntu.

b.  Giza eskubide, bake kultura eta kultura demokratikoaren hedapena herritarren artean; herritarren prestakuntza gai horietan; informazio kanalak sortzea sare sozialen bidez, tokiko aldizkarien bidez, posta bidezko bidalketen bidez, teknologia berrien bidez eta abarren bidez. 10 puntu.

c.  Herri foroak: bizikidetza eta debate demo-kratikoa lantzeko asmoz, ibilbide eta ikus-pegi anitza duten bertako pertsonen arteko elkarrizketarako foroak egotea edo helburu honekin ekimen sustatzea.15 puntu.

d.  Bizikidetza lantzeko sustapen eremuaren beste neurri batzuk: giza eskubideen ekimen pedagogikoak, biktimei erreparatzeko ekimenak, memoria politika garatzea, edo gizarteratzeko prozesuei ekarpenak egitea. 30 puntu.

e. Zeharkako politiken kudeaketa prozesuan (euskara, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, aniztasuna) .10 puntu.

f. Metodologia egokia programan ezarritako helburuak lortzeko (partaidetzako metodo-logia, kronograma egokia, planifikazio ego-kia, baliabide tekniko eta giza baliabide nahi-koak proiektua garatzeko). 30 puntu.

g. Ebaluazio adierazleak sartzea proiektuan, hartara proiektuaren eragina balioesteko (datuak sexuka, adinaren arabera eta hizkuntzaren erabilera aukera dagoen jardueretan). 10 puntu.

Emateko prozedura.

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da; eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Aurrekontua.

2020. urteko deialdi honetarako 108.000 euroko gastua baimendu da eta 2021. urteko 72.000 euroko gastua baimendu da.

Diru laguntzen zenbatekoa.

Diru laguntza ez da izango diruz lagundu daitezkeen gastuen % 80 baino gehiagokoa, eta gehienez ere 15.000 euro emango da proiektu bakoitzeko.

Bete behar diren epeak.

2020. urteko ESKAERAK aurkezteko EPEA:

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 3ra arte izango da.

Eskaerak egoitza elektronikoan egin behar dira.

Oinarri arautzaileak 2020ko ekainaren 12ko GAOn argitaratu ziren.

ZURIKETA:

Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

Gainerako % 40a, oinarri hauen 12 puntuan ezartzen den azken zuriketa aurkeztu ondoren, deialdiaren urtearen ondorengo urteko martxoaren 15a baino lehenago.

Ordainketa

Zenbateko osoaren % 60, diru kontuen zuriketa partziala, dirulaguntzen deialdi urteko azaroaren 15a baino lehenago, aurkeztu ondoren, ordura arte burututako jarduerekin.Kontu horrek jaso beharko du, gutxienez, gastu diruz lagungarriaren % 60. Hori baino gutxiagokoa baldin bada, aurkeztutako zuriketaren adinako zenbatekoa ordainduko da, eta horrek emakidaren ebazpena alda dezake, dirulaguntzaren zenbatekoa gutxituz justifikatu gabeko kopuruan.

Gainerako % 40a, oinarri hauen 12 puntuan ezartzen den azken zuriketa aurkeztu ondoren, deialdiaren urtearen ondorengo urteko martxoaren 15a baino lehenago.

Informazio osagarria.


 Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritzak aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Diru laguntzen bateragarritasuna.

Diru laguntzak bateragarriak izango dira xede bereko beste diru laguntza, diru sarrera edo baliabideekin, edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandakoekin, estatukoak, Europar Batasunekoak edo nazioarteko erakundeenak izanda ere, betiere dagokion jarduketaren kostua gainditzen ez bada, horren inguruan beste diru laguntzak arautzen dituzten araudiek ezar dezaketenaren kalterik gabe.

Isiltasun administratiboaren ondorioak.

Ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia.

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa

3/2007 Foru Araua garatzeko emandako araudia, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa

2020ko ekainaren 12ko GAO (oinarri arautzaileak)

 

Informazio gehiago. GAOra lotura.

Oinarri arautzaileak  GAO 2020/06/12.

2020ko deialdia 110. GAO, 2020ko ekainaren 12koa

 Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza
Itziar Eizaguirre
ieizaguirre@gipuzkoa.eus
943-11-21-40
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.