Subvenciones Subvenciones

Giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza (Elkarteak) 2020ko deialdia

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza

Deskribapena:

Deskribapena. Laguntza jaso dezaketen kontzeptuak.

Diru laguntzen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoko irabazi asmorik gabeko erakundeek giza eskubideak eta aniztasunean bizikidetza defendatzeko eta hedatzeko proiektuak gauzatzea.

Entitate onuradunak.

Diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte Gipuzkoako Lurralde Historikoko legez eratutako irabazi asmorik gabeko erakundeek, baldin eta sartuta ez badaude 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzenak, 12. artikuluan ezartzen dituen debeku kasuetan, eta zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean badituzte.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Beharrezkoa den dokumentazioaren aurkezpena egoitza elektronikoaren DIRU LAGUNTZEN ATARIAN egingo da agertzen diren formularioak betez  (ikusi ereduak "Dokumentazioa" atalean).

EZ DIRA PAPEREAN AURKEZTUTAKO ESKAERAK ONARTUKO.

Ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

a) Berariazko eta ardurapeko adierazpena: onuradun izateko debekurik ez duela dioena, alegia.

b) Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiriak.

Eskatzaileek baimena eman ahal diote diru laguntzen organo kudeatzaileari beren zerga obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztenari buruzko informazioa zuzenean lor dezan dagozkion administrazio publikoengandik. Lagapen hori baimentzen badute, ez dituzte ekarri behar datu horiek jasotzen dituzten ziurtagiriak.

c) Erakundearen estatutuen eta eraketa aktaren kopia, eta dagokion erregistroan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria. Erakunde horiek deialdiaren helburuekin bat datozen helburu edo jarduerak izan beharko dituzte.

d) Bazkide Liburuaren kopia, bazkide kopurua kreditatzeko; hori aurkeztu ezean, elkarteko idazkariaren ziurtagiri ofiziala, non agertzen den gaur egun eta azken bi urteetan abenduaren 31n zegoen bazkide kopurua.

e) Erakunde eskatzailearen legezko ordezkari den pertsona fisikoaren NAren fotokopia.

f) Proiektua, osagai hauekin: 1) programaren helburuak eta aurreikusitako jarduerak; 2) proiektua gauzatuko duten pertsonak / taldea; 3) proposatzen den metodologia; 4) herritarrek eta gazteek parte hartzeko bitartekoak; 5) beste elkarte batzuekin edo/eta udalarekin harremanetarako bitartekoak; 6) ebaluazio-adierazleak; 7) proiektua gauzatzeko kronograma; 8) genero ikuspegia; 9) hizkuntza ofizialen erabilaren plangintza; 10) alderdi berritzaileak

g) Proiektua gauzatzeko gastuen aurrekontua, kontu sailetan banakatuta; eta proiektuaren gainerako finantzaketa bideak, halakorik balego.

h) Diru laguntza eskatzen den jarduera bererako eskatu diren bestelako laguntzen zerrenda: zenbateko laguntza, laguntza hori zein administrazio edo erakunde publikori nahiz pribaturi eskatu zaion eta zein egoeratan dagoen zehaztuta (ukatuta, erabakitzeko, onartuta, diru kopuruak). Bestela, beste diru laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena.

i) Beste edozein dokumentazio, esleipen irizpideak kreditatzeko aukera ematen duena.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak.

Jardueraren garapenari inolako zalantzarik gabe lotuta dauden gastuak. Inbertsio gastuak ez dira diruz lagunduko.

Gastu guztiak merkatuko batez besteko prezioetara egokituko dira.

Balorazio irizpideak.

a) Herritarren parte hartzea, dibulgazio ahalmena eta gizartean eragiteko aukera: gehienez 10 puntu.

b) Proiektuaren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa: gehienez 35 puntu.

b.1) Proiektuaren bideragarritasuna (azaltzen ditu proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren baliabideak, kronograma, metodologia, etab.): 15 puntu arte.
b.2) Proiektuaren iraunkortasun ekonomikoa (beste finantzaketa iturriekiko menpekotasuna, baliabide propioak ematea): 10 puntu arte.
b.3) Proiektua gauzatuko duen talde-ekipoaren pertsonen gaitasun teknikoa eta eskarmentua: 10 puntu arte.

c) Laneko proposamenean txertatzea giza eskubideen eta ez baztertzearen ikuspegia, proiektuaren ekintzak eta laneko metodologia sartuz: gehienez 10 puntu.

d) Elkarteen edo udalen arteko harremana, sinergiak bilatuz, eta gizarte zibila proiektuan integratzeko gaitasuna (arlo politiko, hezitzaile eta teknikoa, eragile sozialak, eta abar): gehienez 10 puntu.

e) Ebaluazio adierazleak sartzea proiektuan, bere eragina balioesteko (datuak sexuka, adinaren arabera eta hizkuntzaren erabilera, aukera dagoenean): gehienez 10 puntu.

f) Hizkuntza berdintasuna sustatzea proiektua gauzatzean: gehienez 10 puntu.

g) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea proiektua garatzean, baita emakumeen parte-hartzea baldintza beretan ere: gehienez 10 puntu.

h) Bereziki umeei eta gazteei zuzendutako edo haiek kontuan hartuko dituzten programak: gehienez 5 puntu.

 

Diru laguntza jasotzeko, proiektuek 60 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.

 

Emateko prozedura.

Diru laguntzak emateko prozedura norgehiagoka izango da; eta deialdi eta hautaketa prozesu bakarra egingo da.

Aurrekontua.

2020. urteko deialdi honetarako 90.000 euroko gastua baimendu da.

Diru laguntzen zenbatekoa.

Proiektu bakoitzari, gehienez, 9.000 euro emango zaio.

Bete behar diren epeak.

2020. urteko ESKAERAK aurkezteko EPEA:

Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 19ra arte izango da.

ZURIKETA egiteko EPEA:

-Dirulaguntzaren zenbatekoaren % 30 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da, diruz laguntzen diren jarduketak aurrera eramateko beharrezko finantzaketa gisa. Kontuan hartuta dirulaguntzen xedea eta horien entitate onuradunen izaera, ez da bermerik eskatuko egiten diren ordainketa aurreratuengatik.


- Eskaeraren xede diren jarduketak 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira, eta jarduketa horiek gauzatu izana justifikatzeko kontua aurkeztu beharko da, bai proiektuaren guztizko kostuaren arabera, bai, gutxienez, % 70eko gauzatze ehunekoaren arabera, 2020ko urriaren 15a baino lehen. Bigarren kasu horretan, erakunde onuradunak 2021eko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du justifikazio osoa.
 

Ordainketa

-Dirulaguntzaren zenbatekoaren % 30 dirulaguntza ematen den unean ordainduko da, diruz laguntzen diren jarduketak aurrera eramateko beharrezko finantzaketa gisa. Kontuan hartuta dirulaguntzen xedea eta horien entitate onuradunen izaera, ez da bermerik eskatuko egiten diren ordainketa aurreratuengatik.


- Eskaeraren xede diren jarduketak 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira, eta jarduketa horiek gauzatu izana justifikatzeko kontua aurkeztu beharko da, bai proiektuaren guztizko kostuaren arabera, bai, gutxienez, % 70eko gauzatze ehunekoaren arabera, 2020ko urriaren 15a baino lehen. Bigarren kasu horretan, erakunde onuradunak 2021eko martxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du justifikazio osoa.
 

Informazio osagarria.


 Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako proiektuak behar bezala ebaluatzeko eta erabakitzeko beharrezkotzat jotzen duen informazio gehigarri oro eskatu ahal izango du.

Diru laguntzen bateragarritasuna.

Diru laguntzak bateragarriak izango dira Estatuko, Europar Batasuneko edo nazioarteko edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk xede bererako eman ditzakeen diru laguntza, sarrera edo baliabideekin, betiere gainditzen ez bada onuradunak aurrera eraman beharreko jardueraren kostua.

Isiltasun administratiboaren ondorioak.

Ezezkoa.

Aplikatu beharreko araudia.

2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoa

3/2007 Foru Araua garatzeko emandako araudia, 2008ko apirilaren 29ko 24/2008 Foru Dekretuaren bidez onartutakoa

Oinarri arautzaileak: 2016ko irailaren 12ko GAO gehi 2017ko martxoaren 14ko Diputatuen Kontseiluko Erabakiaren bidez aldatutakoek (Balorazio irizpideak) (2017ko martxoaren 15eko GAO) eta dirulaguntzen ordainketa moduaren aldaketa (2020ko martxoaren 13ko GAO)

Informazio gehiago. GAOra lotura.

2020ko deialdia: 50. GAO 2020 03 13

Oinarriak GAO 2016/09/12.

Oinarrien aldaketa (Balorazio irizpideak) GAO 2020/03/13

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoko Zuzendaritza

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.