Subvenciones Subvenciones

B.4 - Gipuzkoako txirrindularitza klubak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Arautzea Gipuzkoako txirrindularitza modalitateko kirol klubentzako dirulaguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, laguntzen deialdia argitaratzen den uneari dagokion denboraldian garatzen duten jarduerarako

Laguntzen zenbatekoa

20.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako txirrindularitza modalitateko kirol klubak.

Baldintzak

- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
   • Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
   • Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
   • Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.

Ez dute diru laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izendunen edo zuzeneko diru laguntzen onuradunek.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko martxoaren 31 (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko ekainaren 18ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

 - Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, diru laguntza dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
    • Uneko denboraldiko jarduera-plana, egin beharreko jarduerak, zer lehiaketatan parte hartzen duten, proiektuak eta abar jasoko dituena.
    • Denboraldiko gastuen eta sarreren aurrekontu zehatza. Bertan ez da agertuko GFAren 2020rako laguntza-lerro honetarako aurreikusitako dirulaguntza, eta diruz lagundu nahi den aurreikusitako defizita islatu beharko du.
    • B4A formularioa, federazio lizentziei buruzkoa.
    • B4B formularioa, zuzendaritza batzordeari buruzkoa.
    • B4C formularioa, hala badagokio; kalitate ziurtagiriak.
    • B4D formularioa, hala badagokio; klubak ekitate politikak garatzeko dituen programei buruzkoa, programa horiek deskribatzen dituzten agiriekin batera (memoria, gastuen eta diru-sarreren balantzea eta abar).

Egokia den dirulaguntzaren zenbatekoa finkatzeko, eskaera orriarekin batera aurkezteko dokumentu aipatuetan behar bezala jasota eta egiaztatuta dauden datuak hartuko dira kontuan, ez besterik. Datu horiek Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioan eskuragarri dauden datuen bidez egiaztatuko dira eta, beraz, okerreko daturik aurkezten bada, horren ondorioa eskaera osorik ukatzea izan daiteke, araudian xedatutako egintzak abiaraztearekin batera.

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.


Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ukerdi Corres Bea 943-112449 / e-maila: ucorres@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.