Subvenciones Subvenciones

C.3 - Eskola umeek igerian ikasteko sustapen jarduerak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Lehen hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dauden igeriketan ikasteko jarduerak antolatzea.

Laguntzen zenbatekoa

65.000,00 €

Hartzaileak

Gipuzkoako ikastetxeak
 

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak
 

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko ekainaren 15a (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko irailaren 2ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak ,C3 formularioarekin (Jardueren memoria eta gastuen eta sarreren balantze xehatua) eta instalazioetako zuzendaritza teknikoko edo irakasleen ziurtagiriarekin batera aurkeztuko dira.

Ebazpen epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Leire Orbegozo 943-112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Ukerdi Corres Bea  943 112449 / e-mail: ucorres@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.