Subvenciones
B.2 - Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzea.
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2022
- Kirolak
Deskribapena:
XedeaDirulaguntzen deialdia argitaratzen den uneko denboraldian gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzeko laguntza ekonomikoak emateko arauak ezartzea, norgehiagoka erregimenean ematea arautzea.
Diruz lagunduko diren jarduerak izango dira kirol klubek, kirol taldeek eta ikastetxeek infantil, kadete eta jubenil kategorientzako antolatzen dituztenak, GKP lantzeko Gipuzkoa Foru Aldundiarekin hitzarturiko modalitateekin bat etorriz, helburu bezala harturik kirol teknikarien kalitatea hobetzea, arbitroak atzematea eta egiturak profesionalizatzea.
Laguntzen zenbatekoa206.000,00 euro
HartzaileakGipuzkoako kirol klubak, kirol elkarteak eta ikastetxeak.
Baldintzak- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
Erakunde hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradunak: lehenengo oinarriak adierazitako ekintzetakoren bat garatzen ari diren (Zehazki, diruz lagunduko diren jarduerak izango dira kirol klubek, kirol taldeek eta ikastetxeek infantil, kadete eta jubenil kategorientzako antolatzen dituztenak, GKP lantzeko Gipuzkoa Foru Aldundiarekin hitzarturiko modalitateekin bat etorriz, helburu bezala harturik kirol teknikarien kalitatea hobetzea, arbitroak atzematea eta egiturak profesionalizatzea, non eta betetzen diren eranskin honetako 4. oinarrian ezarritako baldintzak eta irizpideak) kirol klubak, kirol elkarteak eta ikastetxeak
Eskaerak aurkezteko azken egunaHilabetekoa izango da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik (Emandako epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epearen amaiera hurrengo lanegunera aldatuko da)
Aurkeztu beharreko dokumentazioa Eskaera orriekin batera inprimaki hauek aurkeztu behar dira: |
- B2A inprimakia; taldeak eta, behar izanez gero, GKPko kirolariak. |
- B2B inprimakia; GKPko arbitroak. |
- B2C inprimakia, klubaren egiturak profesionalizatzeari buruzkoa. |
Elkarlanean aritzen diren entitateek batera aurkez dezakete eskaera hau (halakoetan, parte hartzen duten entitate guztien baimena ere aurkeztu beharko da). |
Egiturak profesionalizatzeko dirulaguntzen kasuan, profesionalaren lan egoera normalizatua egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da (B2D inprimakia). Dokumentazio bera aurkeztu beharko da entitateek lan egoera normalizatuan dauden teknikariak badituzte. |
Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarria
Informazio osagarria
Gisela Yoldi Iturbide 943-113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ander Agirre Dorronsoro 943-112491 / e-maila: anderagirre@gipuzkoa.eus
Dokumentuak deskargatu
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kirolak- Gisela Yoldi Iturbide
- 943113713
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.