Subvenciones Subvenciones

B.2 - Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzea.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Dirulaguntzak ematea gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezartzeko eta garatzeko 2019-2020 denboraldian.

Laguntzen zenbatekoa

206.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako kirol klubak, kirol elkarteak eta ikastetxeak.

Baldintzak

- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.

- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:

Erakunde hauek izan daitezke dirulaguntzen onuradunak: lehenengo oinarriak adierazitako ekintzetakoren bat garatzen ari diren (Zehazki, diruz lagunduko diren jarduerak izango dira kirol klubek, kirol taldeek eta ikastetxeek infantil, kadete eta jubenil kategorientzako antolatzen dituztenak, GKP lantzeko Gipuzkoa Foru Aldundiarekin hitzarturiko modalitateekin bat etorriz, helburu bezala harturik kirol teknikarien kalitatea hobetzea, arbitroak atzematea eta egiturak profesionalizatzea, non eta betetzen diren eranskin honetako 4. oinarrian ezarritako baldintzak eta irizpideak) kirol klubak, kirol elkarteak eta ikastetxeak 

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko martxoaren 31 (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko ekainaren 18ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.
- Eta oinarri espezifikoetan, diru laguntza dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
   • B2A inprimakia, GKPko taldeak eta, behar izanez  gero, GKPko kirolariak.
   • B2B inprimakia, GKPko arbitroak.
   • B2C inprimakia, klubaren egiturak profesionalizatzeari buruzkoa.

Elkarlanean aritzen diren entitateek batera aurkez dezakete eskaera hau (halakoetan, parte hartzen duten entitate guztien baimena ere aurkeztu beharko da).

Egiturak profesionalizatzeko diru laguntzen kasuan, profesionalaren lan egoera normalizatua egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da (B2D inprimakia). Dokumentazio bera aurkeztu beharko da entitateek lan egoera normalizatuan dauden teknikariak badituzte.

 

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Informazio osagarria
KIROL ZERBITZUA. 
 
Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ukerdi Corres Bea 943-112449 / e-maila: ucorres@gipuzkoa.eus
 
Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.