Subvenciones Subvenciones

C.1 - Prestakuntza programa ez-arautuak, Jarduera fisikoaren eta Kirolaren arloan.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Jarduera fisiko eta kirol arloan prestatzeko. Zehazki, lerro honen bitartez dirulaguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:

C.1.a) Gipuzkoako kirol federazioek Gipuzkoako Lurralde Historikoan ikastaroak antolatzea.
C.1.b) Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo emandako ikastaroetara joatea.

Diruz lagungarriak diren jarduerak laguntza deialdiaren aurreko urteko uztailaren 1etik deialdiaren urteko ekainaren 30era bitartean egin beharko dira. 

Laguntzen zenbatekoa

20.000,00 €

Hartzaileak

Dirulaguntza hauek jaso ditzakete kirol titulazio edo akreditazioak eskuratzen dituzten kirol teknikari, epaile, komisario, arbitro eta kronometratzaileak atxikita dituzten kirol federazio eta klubek, haietarako ikastaroak Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo egiten direnean, betiere aipatutako lurraldean antzeko ikastarorik egiten ez bada. Era berean, ez da dirulaguntzarik emango aurreko hiru ekitaldietan egindako ikastaroetan dirulaguntza jaso duten pertsonen prestakuntzarako, haien bilakaeran aurrera egitea eskatzen dutenen kasuan izan ezik.

Era berean, laguntza horiek jasotzeko aukera izango dute horrelako ikastaroak Gipuzkoako Lurralde Historikoan antolatzen dituzten Gipuzkoako kirol federazioek.

Baldintzak

Oinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko ekainaren 30a (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko irailaren 17ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

C.1.a):
C1A formularioa, jardueraren memoria xehatua, sarreren eta gastuen balantzea eta gastuen zenbateko osoaren jatorrizko fakturak. 

C.1.b):
C1B formularioa, dagokion titulazioa lortu izanaren egiaztagiriaz gain, diru-sarreren eta gastuen balantzea eta gastuen zenbateko osoaren fakturak. 

Ebazpen epea

Gehieneko epea bi hilabetekoa izango da; eta epe hori kontatzen hasiko da eskaerak egiteko azkeneko egunetik aurrera.

Jakinarazpenak

Ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat jotzen da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia). 

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

 

Leire Orbegozo  943 112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Libana Taboada Moran 943-112131 / e-maila: ltaboada@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.