Subvenciones Subvenciones

C.4 - Desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Desgaitasuna duten pertsonak kirol sisteman integratzea sustatzera begirako kirol jarduerak antolatzea.

 

Jarduera horiek erantzun egingo diete desgaitasuna duten pertsonen artean jarduera fisikoa sustatzeko eredu gipuzkoarrean  jasotako SARTU eta SEGI, estrategiei.


Zehazki, lerro honen bitartez diru laguntza emango zaien jarduerak honakoak izango dira:
- Kirol klubek, desgaitasuna duten pertsonen elkarteek edota irabazi asmorik gabeko beste entitate batzuek antolatutako kirol jarduerak (C.4.a).
- Desgaitasuna duten ikasleei zuzendutako kirol jarduerak, ikastetxe publikoek, ez publikoek eta beste entitate batzuek antolatuak (C.4.b).

Laguntzen zenbatekoa

C.4.a) jarduerak: 20.000 euro

C.4.b) jarduerak: 10.000 euro eta 13.000,00 euro

Hartzaileak

Ikastetxe publikoak, ikastetxe ez publikoak, kirol klubak, eragindako pertsonen elkarteak eta irabazi asmorik gabeko beste entitateak.

Betebeharrak

Eskaera orria eta eskatutako dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztea.

Eskaerak aurkezteko epea

2020ko ekainaren 15a (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko irailaren 2ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- C.4.a) jarduerak: C4A formularioa (jardueraren memoria eta sarrera eta gastuen balantze xehatua) eta gastu guztiak frogatzen dituzten jatorrizko fakturak.
- C.4.b) jarduerak: C4B formularioa (jardueraren memoria eta sarrera eta gastuen balantze xehatua) eta gastu guztiak frogatzen dituzten jatorrizko fakturak.

Ebazpen Epea Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta. Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Leire Orbegozo 943 112497 / e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Oihana Zunzunegi Echeverria 943-112493 / e-maila: ozunzunegi@gipuzkoa.eus

 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.