Subvenciones Subvenciones

C.2.a) - Errendimenduko kirol materiala

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Errendimenduko kirola sustatzeko kirol materiala erostea. 

Laguntzen zenbatekoa

60.000,00 euro

Hartzaileak

 Materialerako laguntzak Gipuzkoako kirol federazioek soilik eskuratu ahal izango dituzte, ekitaldi honetan txandaka dagokien kirol-modalitateetan. Aurtengoak, hain zuzen, Gipuzkoako federazio hauetakoak izango dira: Halterofilia, Pilota, Arraunketa, Surf, Boleibol, Tiro Olinpikoa, Bolo eta Toca, eta Kirol Egokitua.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko martxoaren 31 (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko ekainaren 18ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- Erosi beharreko materialaren azalpena eta ezaugarriak, eta aurrekontua.
- Materialaren prezioa 9.000,00 eta 18.000,00 euro bitartekoa denean, hiru hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez; eta prezio hori 18.000,00 eurokoa baino handiagoa denean, lau hornitzaile ezberdinek egindako eskaintzak aurkeztu beharko dira, gutxienez.

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzen da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

 

Elena Alberdi Busca  943 112497  / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Zuriñe Uranga García 943-112498 / e-maila: zuranga@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.