Subvenciones Subvenciones

A.1 - Gipuzkoako toki erakundeak - Eskola kiroleko tokiko programak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako toki erakundeei lehia bidez dirulaguntzak emateko oinarriak jartzea, 2019-2020 ikasturtean egiten diren eskola kiroleko tokiko programak eta udalerri txikietan kirol programak ezarri eta gara ditzaten.

Zehazki, diruz lagundu ahal izango dira lerro honen bidez, ondoren aipatzen diren kontzeptuak, betiere, eranskin honen 4. oinarrian adierazitako baldintza eta irizpideak betetzen badituzte.
A.1.a) Eskola kiroleko tokiko programak gauzatzea.
A.1.b) Aurrebenjamin kategoriako ikasleentzako eskola kiroleko programako jarduketa berriak ezartzea.
A.1.c)  Eskola kiroleko begiraleak erregularizatzea.

Laguntzen zenbatekoa

690.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako toki erakundeak.

Baldintzak

Bigarren oinarri arautzaile orokorrean adierazitakoak eta dagokion Eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko martxoaren 31 (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko ekainaren 18ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza hauen bigarren eta hirugarren oinarri orokorretan adierazitako agiriak.

Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitako agiriak.

A.1.a. atala:

- A1A inprimakia (abian den denboraldiko jarduera plan orokorra, eta denboraldiko diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua).

A.1.b. atala:

- A1B inprimakia, udalerrian JOLASHEZI programa egiten duten taldeei buruzkoa.

A.1.c. atala:

- A1C inprimakia, 2019-2020 ikasturtean zehar arauek ezarritako lan baldintzak betetzen dituzten eskola kiroleko begiraleei buruzkoa.

- Kontzeptu hori dela eta egindako gastua egiaztatzen duten agiriak, TC2, zerbitzuen faktura, edo entitate kontratatzailaren ziurtagiria aurkeztuta.

 

 

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat jotzen da.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

Leire Orbegozo 943 112497 / e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus
Mª Jose Paredes 943 112429 / e-mail: mparedes@gipuzkoa.eus
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.