Subvenciones
A.4 - Gipuzkoako toki erakundeak - Jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak, gipuzkoarrei zuzenduta
- Eskaera epea: Epe barruan
- Azken eguna: 2022-07-06
- Kirolak
Deskribapena:
XedeaGipuzkoako toki erakundeei diru laguntzak ematea, Gipuzkoako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoa sustatzeko tokiko programak garatzeko.
Zehazki, lerro honen bidez, diruz lagunduko dira 2021-2022 denboraldian egingo diren programa hauek:
- KOZ – Kirol Orientabide Zerbitzua (A.4.a)
- Lan bizitza eta familia jarduera fisikoa bateragarri egitera zuzendutako esku hartzeko programak (A.4.b)
- 65 urtetik gorako herritarren artean jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.c)
- Nerabeen artean (12-18 urte) jarduera fisikoa areagotzea bultzatzen duten esku hartzeko programak (A.4.d)
- Udalerri txikietan kirol programak ezartzea (A.4.e)
- Emakumeok Mugimenduan kanpainarekin lotuta, emakumeentzako kirola edo Jarduera fisikoko programak garatzea (A.4.f)
250.000,00 euro
HartzaileakGipuzkoako toki erakundeak.
BaldintzakOinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.
Eskaerak aurkezteko azken eguna2022ko uztailaren 6a
Aurkeztu beharreko dokumentazioaDiru laguntza hauen bigarren eta hirugarren oinarri orokorretan adierazitako agiriak.
Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitako agiriak:
A.4.a) atalean sartutako jardueretarako:
- A4A formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
A.4.b) atalean sartutako jardueretarako:
- A4B formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
A.4.c) atalean sartutako jardueretarako:
- A4C formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
A.4.d) atalean sartutako jardueretarako:
- A4D formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua .
A.4.e) atalean sartutako jardueretarako:
- A4E formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
A.4.f) atalean sartutako jardueretarako:
- A4F formularioa; programaren deskribapena eta diru sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
Ebazpen epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik hasita.
Isiltasun Administratiboaren efektuakEskaera ezetsitzat jotzen da.
Araudi aplikagarriaInformazio osagarria
KIROL ZERBITZUA
Leire Orbegozo 943 112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus
Mª Jose Paredes 943 112429 / e-mail: mparedes@gipuzkoa.eus
Dokumentuak deskargatu
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kirolak- Leire Orbegozo
- 943112497
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.