Subvenciones Subvenciones

A.3 - Gipuzkoako toki erakundeak - Desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Gipuzkoako toki erakundeei kirol arloko diru laguntzak ematea, desgaitasuna duten pertsonentzako kirol jarduerak garatzeko.
Jarduera horiek pertsona desgaituen artean jarduera fisikoa sustatzeko Gipuzkoako ereduan dauden SARTU eta SEGI, estrategiei jarraituko diete.
Dirulaguntza lerro honen bidez ondorengo jarduerak lagundu ahal izango dira diruz, betiere eranskin honen 4. oinarrian adierazten diren baldintza eta irizpideak betetzen badituzte.
- A.3.a) Desgaitasuna duten ikasleentzako kirol jarduerak (6-21 urte).
- A.3.b) Desgaitasuna duten pertsona helduentzako kirol jarduerak

Laguntzen zenbatekoa

A.3.a) Desgaitasuna duten eskola umeentzako kirol jarduerak: 15.000,00 euro

A.3.b) Desgaitasuna duten pertsona helduentzako kirol jarduerak: 10.000,00 euro

Hartzaileak

Gipuzkoako toki erakundeak

Baldintzak

Oinarri orokor eta espezifikoetan adierazitakoak

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko ekainaren 15a (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko irailaren 2ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Diru laguntza hauen bigarren eta hirugarren oinarri orokorretan  adierazitako agiriak. Eta oinarri espezifikoetan, dirulaguntza honi dagokion Eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitako agiriak.

- A3A inprimakia; gauzatutako jardueraren memoria eta diru sarreren eta gastuen balantze xehatua, A.3.a) atalean sartzen diren jardueretarako.

- A3B inprimakia; gauzatutako jardueraren memoria eta diru sarreren eta gastuen balantze xehatua, A.3.b) atalean sartzen diren jardueretarako.

- Gastu guztiak frogatzen dituzten jatorrizko fakturak, edo gastu guztien zerrenda, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen data eta, hala badagokio, ordainketa identifikatuta. 

Ebazpen Epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

 

Isiltasun administratiboaren efektuak

Eskaera ezetsitzat jotzen da

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA


Leire Orbegozo  943-112497 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Oihana Zunzunegi Echeverria 943-112493 / e-maila: ozunzunegi@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.