Subvenciones
B.1 - Gipuzkoako kirol klub eta elkarteak
- Eskaera epea: Epez kanpo
- Azken eguna: 2022
- Kirolak
Deskribapena:
XedeaGipuzkoako kirol klubei, kirol elkartei eta kirol sozietate anonimoetako kirol atalei, eta kirol elkarteei dirulaguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, honako helburu hauek lortzeko: kirol federatuaren eskaintzari eustea eta garatzea, kluben ekintzak Gipuzkoako Foru Aldundiaren kirol politikekin lerrokatzea eta EAEtik gorako eremuan garatzen duen errendimendu lehiaketa sustatzea, Gipuzkoako talde kirolei dagokienez.
Laguntzen zenbatekoa500.000,00 eta 60.000,00 euro
HartzaileakGipuzkoako klub, kirol elkarte eta kirol sozietate anonimoen kirol atalak.
Baldintzak- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
• Diru laguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
• Egiaztatzea, klub edo kirol elkarteko ataletakoren batean gutxienez, bertako taldeek edo kirolariek gure lurraldean dauden kategorietan parte hartu dutela, dagokien modalitatean, kadete kategoriatik hasi eta absolutu kategorian bukatuta.
• Egiaztatzea 20 kirol lizentzia gutxienez federatuta daudela, B.2. eranskinean (Gazteen Kirol Plana) jaso direnak barne.
• Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
• Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.
Arraunketa klubek, txirrindularitza klubek eta pilota klubek ez dute aukerarik izango eranskin honetako laguntzak jasotzeko, modalitate horietako diru laguntzak B.3., B.4. eta B.5. eranskinen bidez araututa baitaude.
Ezingo dute eranskin honetako laguntzarik jaso, bakar-bakarrik futboleko atal bat duten klubek; izan ere, modalitate horretarako laguntzak Real Sociedad Fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren bidez arautzen dira.
Azkenik, ez dute diru laguntza horiek jasotzeko aukerarik izango Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza izendunen edo zuzeneko diru laguntzen entitate onuradunek.
Eskaerak aurkezteko epeaHilabetekoa izango da deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik (Emandako epearen azken eguna larunbata, igandea edo jaieguna bada, epearen amaiera hurrengo lanegunera aldatuko da)
Aurkeztu beharreko dokumentazioaHonako informazio eta dokumentazio hau aurkeztu beharko da, derrigorrez, eskaera orriarekin batera:
- B1A formularioa. Abian den denboraldiko jarduera-plana; bertan, egin beharreko jarduerak, parte hartzen duten lehiaketak, proiektuak eta abar jasoko dira, ereduaren arabera.
- B1B formularioa, hala badagokio, ekitate politikak garatzera bideratutako klubaren programei buruzkoa, ereduaren arabera, programa horiek deskribatzen dituzten dokumentuekin batera (memoria, gastuen eta diru-sarreren balantzea, eta abar).
- B1C inprimakia, hala badagokio, EAEkoa baino maila handiagoko liga erregularretan parte hartzen duten kategoria absolutuko modalitate kolektiboetako taldeen joan-etorriei buruzkoa, ereduaren arabera, bai eta talde horien lehiaketa egutegiari buruzkoa ere.
- Denboraldiko gastuen eta sarreren aurrekontu xehatuaren formularioa. Bertan ez da jaso behar Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza lerro honetarako aurreikusitako dirulaguntza (B1), eta diruz lagundu nahi den aurreikusitako defizita adierazi beharko da.
- Zuzendaritza batzordeari buruzko informazioa.
- Klubaren egitura profesionalizazioari buruzko informazioa.
- Kirol teknikarien titulazioari buruzko informazioa.
- 3K kalitate-ziurtagiriei eta dagozkien ziurtagiriei buruzko informazioa, hala badagokio.
- Euskararen ezagutza-mailari eta erabilerari buruzko informazioa.
Ebazpen epeaSei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
JakinarazpenakDeialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.
Isiltasun administratiboaren ondorioakEskaera ezetsitzat joko da.
Araudi aplikagarriaInformazio osagarria
KIROL ZERBITZUA
Gisela Yoldi 943-113713 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Iñaki Uncetabarrenechea 943-112498 / e-maila: iuncetabarrenechea@gipuzkoa.eus
Dokumentuak deskargatu
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kirolak- Gisela Yoldi Iturbide
- 943113713
- kirolak@gipuzkoa.eus
Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.