Subvenciones Subvenciones

C.5.a) - Mugikortasuneko udal planak.

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Mugikortasun Udal planak.

- Atal honen helburua diru laguntzak ematea da, norgehiagoka erregimenean, eskola kiroleko programan sartutako lehiaketako jardueretarako joan-etorriak hobetzera zuzendutako mugikortasun planak prestatu eta mantentzeko.
- Era berean, laguntza modalitate honen bidez finantzatu egingo dira garraio publikoa eta kolektiboa edo beste garraiobide alternatibo batzuk erabiltzea sustatzen duten mugikortasun planen barruan sartutako joan-etorriak.

Laguntzen zenbatekoa

100.000,00 euro (Mugikortasuneko hiru atalentzat)

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak eta joan-etorriez ardura duten beste eragile batzuek, betiere diru laguntza eskaera kirol eragile bakar batek zentralizatzen badu eta plana aurrez eman bazaio aditzera Gazteria eta Kirol Zuzendaritza Nagusiari.
 

Baldintzak

Oinarri arautzaile orokor eta espezifikoetan adierazitakoak.

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko ekainaren 15a

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- C5A formularioa (garatutako mugikortasun planaren memoria eta sarrera eta gastuen balantzea).

- Faktura xehatuak, eguna eta egindako joan-etorria zehaztuta.
 

Erabakitzeko epea

Sei hilabete urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordeztuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA

 

Elena Alberdi Busca 943 112497/ e-mail: kirolak@gipuzkoa.eus

Itsaso Nabascues Lasheras 943 112490 / e-mail: inabaskues@gipuzkoa.eus

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.