Subvenciones Subvenciones

B.3 - Gipuzkoako arraunketa klubak

  • Eskaera epea: Epez kanpo
  • Azken eguna: 2020
  • Kirolak

Deskribapena:

Xedea

Arautzea Gipuzkoako arraunketa modalitateko kirol klubentzako dirulaguntzak ematea, norgehiagoka erregimenean, laguntzen deialdia argitaratzen den uneari dagokion denboraldian garatzen duten jarduerarako.
Zehazki, lerro honen bitartez dirulaguntza emango zaien klub motak honakoak izango dira:

- B.3.a) Trainerua duten arraunketa klubak.
- B.3.b) Trainerurik ez duten eta aulki mugikorrean lehiatzen diren klubak.

Laguntzen zenbatekoa

260.000,00 €

Hartzaileak

Gipuzkoako arraunketa modalitateko kirol klubak.

Baldintzak

- Bigarren oinarri orokorrean adierazitakoak.
- Eta dagokion eranskinaren bigarren oinarri espezifikoan adierazitakoak:
 

  Baldintza orokorrak:
   • Dirulaguntza hauen deialdiaren aurreko urtean, abenduaren 31n, Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izen emanda egotea.
   • Emakumezkoen eta gizonezkoen artean tratu berdintasuna bermatzea, klubak parte hartzen duen jarduera eta lehiaketa ofizial guztietan.
   • Indarrean dagoen eskola kiroleko araudia betetzea.
   • Kirolarientzat, eskainitako zerbitzuen urteko kuota, edo gutxieneko denboraldirako kuota, zehaztuta edukitzea. Klub onuradunak indarrean dagoen kuotaren % 75eko hobaria bideratzeko konpromisoa hartzen du, kirol denboraldiaren indarraldian DSBE laguntza jasotzen dutela egiaztatzen duten familia unitateetako kideentzat, bertako jardueretan parte hartzeko, muga gutxienez plaza 1 izango delarik, 15 kirol lizentziako.
  

Trainerua duten arraunketa klubentzako betekizunak (B.3.a):
   Lehiaketa hauetakoren batean parte hartzea:
    • Traineruen TKE liga.
    • EUSKOTREN Liga.
    • KAE-1 eta KAE-2 ligak.
    • ETE Liga.
 

   Trainerurik ez duten eta aulki mugikorrean lehiatzen diren klubentzako betekizunak (B.3.b):
    • Gutxienez klubeko edo elkarteko atalen batean egiaztatzea bere talde edo kirolariek parte hartzen dutela gure lurraldean modalitate horretan dauden kategorietan, kadete kategoriatik absoluturaino iritsiz.
   • Gutxienez kirol federatuko 20 lizentzia egiaztatzea, B.2 eranskinean (Gazte Kirol Plana) jasoak barne. Kirol federatuko lizentzia kopuru hori zenbatzera begira, ez dira zenbatuko haur, kimu eta benjamin kategorietako kirolarien lizentziak, ezta aisialdiko txartelak ere.
 

Eskaerak aurkezteko azken eguna

2020ko martxoaren 31 (Alarma egoeraren ondorioz, 2020ko ekainaren 18ra arte luzatuta)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

- Diru laguntza hauen bigarren oinarri orokorraren 3. atalean eta hirugarren oinarri orokorraren 2. atalean adierazitakoak.

- Eta oinarri espezifikoetan, diru laguntza dagokion eranskinaren, hirugarren oinarrian adierazitakoak:
   Trainerua duten arraunketa klubak (B.3.a):
     • Uneko denboraldiko jarduera-plana, egin beharreko jarduerak, zer lehiaketatan parte hartzen duten, eta proiektuak, besteak beste, hartzen dituena.
     • Denboraldiko gastuen eta sarreren aurrekontu xehatua. Bertan ez da agertuko GFAren 2020rako laguntza-lerro honetarako aurreikusitako dirulaguntza, eta diruz lagundu nahi den aurreikusitako defizita islatu beharko du.
     • B3A1 formularioa, zuzendaritza batzordeari buruzkoa.
     • B3A2 formularioa, hala badagokio; kalitate ziurtagiriak.
     • B3A3 formularioa, hala badagokio; klubak ekitate politikak garatzeko dituen programei buruzkoa, programa horiek deskribatzen dituzten agiriekin batera (memoria, gastuen eta diru-sarreren balantzea eta abar).
 

  Trainerurik ez duten eta aulki mugikorrean lehiatzen diren klubak (B.3.b):
    • Gauden denboraldiko jarduketa programa.
    • Denboraldiko gastu eta sarreren aurrekontu xehatua.
    • B3B1 formularioa; federazio lizentziei eta aisialdiko txartelei buruzkoa.
    • B3B2 formularioa, zuzendaritza batzordeari buruzkoa.
    • B3B3 formularioa, klub egiturak profesionalizatzeari buruzkoa.
    • B3B4, teknikarien zerrendari buruzkoa.
    • B3B5 formularioa, hala badagokio; kalitate ziurtagiriak.
    • B3B6 formularioa, hala badagokio; klubak ekitate politikak garatzeko duen programa.
 

Ebazpen epea

Sei hilabete, urteko deialdia argitaratzen denetik aurrera kontatuta.

Jakinarazpenak

Deialdiaren ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.  Argitalpen horrek banakako jakinarazpena ordezkatuko du eta jakinarazpena egintzat joko da eta lege ondorioak izango ditu ebazpena argitaratu eta biharamunetik.

Isiltasun administratiboaren ondorioak

Eskaera ezetsitzat joko da.

Araudi aplikagarria

Kirol arloko dirulaguntzak emateko oinarri arautzaile orokorrak eta espezifikoak, eta 2020ko deialdia, Diputatuen Kontseiluak onartuak 2020ko otsailaren 18an egindako batzarraldian (GAO: 2020-02-27; 39. zenbakia).

Informazio osagarria

KIROL ZERBITZUA.

Pili Zabala Maiz  943-112494 / e-maila: kirolak@gipuzkoa.eus
Ukerdi Corres Bea 943-112449 / e-maila: ucorres@gipuzkoa.eus
 

 

Dokumentuak deskargatu

Dokumentu edo ereduetara sarbidea

Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu

Departamentua/Zerbitzua Kirolak

Jar zaitez harremanetan Foru Aldundiko edozein departamenturekin eta egiozu zure kontsulta.