Oinarri hauen helburua da 2.500 biztanlez beherako Gipuzkoako udalerrietako udalei dirulaguntzak emateko modua arautzea, egiten dituzten formatu txikiko kultura jarduerak finantzatzeko, lurraldeko kultura eskaintza orekatze aldera.
Honako hauek dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
Arte eszenikoak: musika, dantza eta antzerkia.
Dirulaguntza hauen onuradunak izango dira 1. oinarrian aipatutako jarduerak antolatzen dituzten Gipuzkoako udal edo udal entitateek, baldin eta 2.500 bizilagun baino gutxiago badituzte, eta betiere ekonomikoki bideragarriak diren proiektu edo programak direnean. Bideragarritasun hori dirusarrerak eta gastuak jasoko dituen aurrekontu orekatuaren bitartez frogatu beharko da, hau da, diru-sarreren eta gastuen kopuruak berdinak izango dira, eta diru-sarreren atalean Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatzen zaiona zehaztu beharko da.
BaldintzakUdalerri bakoitzak eskaera bakar bat aurkeztuko du, bertan jaso ahal izango dituelarik dirulaguntzaren xede diren jarduera desberdinak.
Dirulaguntzaren xede diren jarduerak 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era bitartean egin beharko dira.
Eskaerak aurkezteko epea
Diru laguntza hauek eskatzeko epea, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita abenduaren 7an amaituko da.
Aurkeztu behar diren agiriakEskaeraren formularioarekin batera, udal eskatzaileek honako dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte:
a) Dirulaguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
b) Proiektu, programa edo jardueraren diru sarrera eta gastuen aurrekontu xehatua. Aurrekontua orekatua izango da, hau da, diru sarreren eta gastuen kopuruak baliokideak izango dira, eta eskatzen den dirulaguntzaren kopurua zehaztu beharko da diru sarreren atalean.
c) Erantzukizun aitorpena zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izateari buruz.
Laguntzen zenbatekoaDirulaguntza aurkeztutako aurrekontuaren arabera kalkulatuko da, eta muga hauek izango ditu:
4.000 euro udalerri bakoitzeko,
Eskaerak, ezarritako dokumentazioarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiko egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartu eta horretarako bertan eskuragarri jarri den berariazko inprimakia erabiliz; bertan espresuki jasoko baitira aurkeztu beharreko agiri eta informazioak. Eskaerak egingo dira 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 14.2 eta 68.4 artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Ebazpen EpeaProzeduraren ebazpenak eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da. Epe hori kontatzen hasiko da, kasu bakoitzean, eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.
Jaso Beharreko Dokumentazioa
Dirulaguntza emateko edo ukatzeko azken ebazpena, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki baten bidez jakinaraziko da, 3/2007 Foru Arauak, martxoaren 27koak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta erakunde eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio.
Administrazio-isiltasunaren efektuakOinarri hauetan aurreikusten diren dirulaguntzak emateko prozoeduraren barnean gerta daitezkeen ustezko egintzak ezestekotzat hartu behar dira, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 25.1. a) artikuluan xedatutakoaren arabera.
Araudi aplikagarria2021eko azaroaren 24ko, Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Oharrak Internetera Sarrera
Edozein zalantza izanez gero, kontsultatu
Departamentua/Zerbitzua Kulturaren sustapenaDokumentuak deskargatu
Integritatearen kultura sendotzea eta azpiegitura etiko bat eraikitzea du helburu, bai Foru Aldundiaren eta haren sektore publikoaren kasuan, bai laguntza eta dirulaguntza horien onuradun diren entitate, enpresa edo organismoen kasuan.